lunes, 30 de enero de 2012

Gosariaren garrantzia - Ingurugela-Ceida

Kaixo.

Erantsita doazkizue jaso berriak ditudan:


- gosarien garrantziari buruzko artikulutxo bat <--- klikatu estekan artikulua ikusteko

zuetako norbaiti interesa dakizkiokeelakoan.

Ondo segi.

Joxan Auzmendi

Ingurugela - CEIDA

jueves, 26 de enero de 2012

Elidadura Jasangarria - Hitzaldiak Zumarragan

Urola Garaiko Eskolako Agenda 21  2011-12: Elikadura Jasangarria

Jende artean kezka dago elikagaien kalitatea eta ekoizpen era dela eta. Gardentasuna falta da: zaila da jakitea nondik datozen eta nola produzituta dauden egunero jaten ditugun elikagaiak. Genetikoki eraldatutako organismoak, intsektizidak, fungizidak, herbizidak, ongarri sintetikoak, hormonak eta botikak erabiltzen dira landare eta animalien ekoizpenean.

Kalitate bereiziko elikagaien produkzioa (ekologikoa, artesanala, bertakoa, ea.) eta merkaturatzeko bide motzak bertako nekazaritza eta nekazal ingurunea indartzeko eta hobetzeko aukera bezala ikusten dira. Produktu fresko eta sasoikoen kontsumoaren sustapenarekin batera kultura gastronomikoa eta agro-biodibertsitatea (bertako elikagai barietateak…) errekuperatzea lortu daiteke.

Hitzaldiak:
o                   ELIKAGAI EKOLOGIKOEN EKOIZPENA - OTSAILAK 1, ASTEAZKENA, 18:15H, ZUMARRAGAKO ZELAI ARIZTI KULTUR ETXEAN.  Hizlaria: JESUS CALVILLO (Itsasmendikoi-Fraisoroko irakaslea eta eta Gaztenek Koordinatzailea Gipuzkoan).  Aurrikusitako iraupena: 75 min
o                   ELIKAGAI EKOLOGIKOEN KONTSUMOA - OTSAILAK 15, asteazkena , 18:15H, ZUMARRAGAKO ZELAI ARIZTI KULTUR ETXEAN.  Hizlariak: EGOITZ GARRO (Kontsultore makrobiotikoa eta irakaslea) eta JESUS CALVILLO (Itsasmendikoi-Fraisoroko irakaslea eta Gaztenek Koordinatzailea Gipuzkoan).  Aurrikusitako iraupena: 75 min.
o                   Urbanoz joan nahi izanez gero: Legazpin: 17:50 – Zumarragan: 19:35
Urola Garaia:

Agenda 21 Escolar  2011-12: Alimentación sostenible
La calidad de los alimentos y su forma de producirlos suponen numerosas preocupaciones sociales.  Falta transparencia: es difícil saber de dónde proviene aquello que comemos, ni tampoco sabemos cómo se han sido producido. Insecticidas, fungicidas, herbicidas, abonos sintéticos, hormonas y medicamentos se utilizan hoy día para la producción de alimentos vegetales y animales.
La producción de alimentos de calidad (ecologicos, artesanales, locales…) así como los recorridos cortos para su distribución en el mercado son las opciones que se barajan para reforzar la agricultura local y el entorno agrícola. Si potenciamos el consumo de productos locales, frescos y de temporada, podríamos fomentar nuestra cultura gastronómica y la agro-biodiversidad local (variedades vegetales y animales empleados en la alimentación).
Charlas:
o        “Producción de alimentos ecológicos”. Ponente: Jesus Calvillo (Profesor en Itsasmendikoi- Fraisoro y Coordinador de Gaztenek en Gipuzkoa). Zelai Arizti Kultur Etxea (Zumarraga), 1 de febrero, miércoles, 18.15. Duración prevista: 75 min.
o        “Consumo de alimentos ecológicos”: Ponentes: EGOITZ GARRO (consultor en macrobiotica y profesor) y Jesus Calvillo (Profesor en Itsasmendikoi- Fraisoro y Coordinador de Gaztenek en Gipuzkoa).. Zelai Arizti Kultur Etxea (Zumarraga), 15 de febrero, miércoles, 18.15. Duración prevista: 75 min.
o        Opcion de ir y venir en urbano: en Legazpi:17:50 – en Zumarraga: 19:35.

miércoles, 25 de enero de 2012

UROLA GARAIA: jantokirako hobekuntzak ikastetxe publikoetan 2011-12

UROLA GARAIA: jantokirako hobekuntzak ikastetxe publikoetan 2011-12
de Joxean Auzmendi Ayerbe - miércoles, 25 de enero de 2012
 
Iturria: EHIGE - Hobekuntzak eskola-jantokietan

http://www.ehige.org/?p=494

martes, 17 de enero de 2012

Eskoriatzako Historiaurreko museoa - lh6 - urtarrilak 17



IBARRAUNDI MUSEOA-HISTORIA AURREKO MUSEOA-ESKORIATZA-LH6-urtarrilak 17
SARRERA:
1986. urtearen bueltan, Udaletxean bertan zegoen lokal batean, Eskoriatzako Museo Eskola sortu zen Luis Ezeiza Herri Eskolan historia arloa lantzeko proiektu osagarri bezala. Beranduago, Udalak Ibarraundi jauregia erosi zuen eta 2005. urtean, ordura arte Eskoriatzako Museo Eskola izandakoa Ibarraundi museoa izatera pasatu zen.
Ibarraundi jauregia XV. mende erdialdekoa dela uste da, Erdi Aro bukaerakoa, Galartza familiarena. Garai hartan jauregi edo dorretxe izan bazen ere, XVIII. mendetik XXI. mendera baserri moduan erabili zen.
Gaur egun, Eskoriatzako ondare historiko eta etnografikoa babestu, ikertu eta hedatzeaz gain, bertako eta Leintz bailarako kulturaren adierazpen eta azterketa gunea izan nahi du museoak.
Egoitza berriak eraikitzeko orduan, ibaiaren eta errege bidearen gertutasunak erakargarriak bihurtu ziren. Hori dela eta, XV. eta XVI. mende bitartean, Galartza familiak Ibarraundi Jauregia eraiki zuen, gaur izen bereko museoaren egoitza dena.
Ibarraundiko bisitan tailer didaktikoak egiteko aukera dago, hauek bisita gidatu edo ikus-entzunezko desberdinen ondoren egiten dira. Tailerretan historia eta etnografiaren inguruko gaiak garatzen dira: “lurretik ogira”, “Gure herria eta bailara”, “Euskal Herriko mito eta kondairak”, “Harriaren testigantza” (fosilak eta estelak) “Erromatarren garaia”, “Erdi Aroa”…
Hauetatik guztietatik historiaurrea eta idazkeraren bilakaera lantzen duten tailerrak nabarmentzen dira.

HELBURUAK:
  • Eboluzioaren bitartez ikasleek lur planetan gertatu diren aldaketak ulertu.
  • Historiaren ezagutzaren bidez, ikasleek gaur egungo arazoetaz (ingurugiro ikuspuntutik) kontzientzia hartu.
  • Gizakiak bere ingurunean izan duen eragina ezagutu.
  • Historia zehar gizakiak, arazoei aurre egiteko aurkitu ditu irtenbideak ezagutu.
EDUKIAK:
  • Bizitzaren agerpena eta bere eboluzioa
  • Historiaurreko aroak eta ezaugarriak ezagutu.
  • Klimaren aldaketak (glaziazioak) ezagutu.
  • Aro desberdinetan zegoen landaredia eta animaliak landu.
  • Lanabesak eta aurkikuntza garrantzitsuenak ezagutu eta zein eragina izan duten gure garapenean ezagutu.
  • Manifestazio erlijiosoak eta monumentu megalitikoak.
  • Garapen kultural, teknologikoa eta artistikoa.
  • Emakumeen papera historian zehar.
  • Kulturen nahasketa eta gure kulturan utzitako elementuak baloratu.
  • Pistak emanda hainbat harri mota identifikatu. Hidrogenoa helio nola bihurtzen den eta bizitzaren eboluzioa nola izan den antzeztu.
  • Historian zehar idazkerak izan duen garapena: inprenta, braillea...
  • Zer da aztarna ekologikoa? Kalkulatzen ikasi. Zer egin dezakegu hobetzeko?
DENBORALIZAZIOA:
Gai honekin Gabonak baino lehen hasi ginen eta gutxi gora behera hilabete bat eman dugu gai hau lantzeko.
Irteera antolatuta zegoen, gertutik ezagutu ahal izateko nola zen bizitza Historiaurrean.
Irteera hau egun erdikoa izan da.

lunes, 16 de enero de 2012

BASHERRIAK

Nor dira?

Basherri taldeak Blog bat sortu dute, eta Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako sortutako  Talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako kolektiboa, herri desbernetako talde bakoitza eta guztien informazioa eta berriak Blog Kolektibo batean bilduta daude. Bertan sortzen diren mezu eta informazio guztiak basherri taldeetatik ateratzen dira.
Basherri taldearekin lotutako hainbat informazioa
.- ALTXAPORRU BASHERRI taldearen blogaren esteka jartzen dut  kuxkuxeatzea animatu zaitezten.  Prentsan ateratako bi iragarki ere erantsi ditut, bat Gipuzkoako basherri  taldeen informazioarekin eta bestea, KAIXO (Urretxuko udal aldizkarian) Altxaporru  basherri taldearen aurkezpenarekinBukatzeko eta basherri talde huek Gipuzkoako EHNE eta biolurren babesa  dutela ikusteko, BASHERRI MUGIMENDUEN “Ongi etorri dokumentua” zintzilikatu dizuetInteresgarria izango duzuelakoan, Josune Macaya-UGGASAko teknikaria.

.- Gipuzkoako basherri  taldeen informazioa Diario Vasko aldizkarian: http://moodle3.hezkuntza.net/file.php/397/moddata/forum/2419/17086/De_la_huerta_directo_a_casa_diariovasco_com.mht


Basherri taldearen blog horren bitartez basherri taldeen arteko elkar-ezagutza bultzatu nahi dute, elkarren berri izan eta ekimen bateratuak egiteko aukerak baliatuz. Baserritar eta hartzaileen arteko harreman zuzeneko edozein talde edo kooperatibentzat topagune izan nahi duen gunea da, baita ere.
Bestetik, tokiko baserritarrengandik ZUZENEAN barazki edo beste edozein produktu Basherrien bidez eskuratzeko interesa duen edonorentzat ERREFERENTZI izan nahi duen tokia da: berriak, ekimenak, auzolan deialdiak, formazio ikastaro eta tailerrak, topaketak, etabarren berri emanez, eta erabilgarria izan daitekeen bestelako informazioa eta dokumentazioaren gordailu izanez.
Ekimen hauetako batetan parte hartu nahi baduzu (baserritar edo hartzaile bezala), MAPA baten bitartez grafikoki eta modu errazean Gipuzkoan dituzten basherri talde ezberdinen kokapena, oinarrizko datuak eta kontaktuak  lortu ditzakezu.  Edo bestela, beraiekin harremanetan jarri eta zure inguruan dituzun aukera guztien berri emango dizuete.
Gainera, talde bakoitzari buruzko albisteak, agenda… etabar… topatuko dituzu, talde bakoitzeko bertako kideek eguneratuta!!
Blog honen kudeatzaileekin harremanetan jartzeko edo basherri talde batetan parte hartzeko:
Basherri Blogaren Kontaktua:
http://basherri.wordpress.com/nor-gara/basherriak@gmail.com










http://www.altxaporrutaldea.blogspot.com/

lunes, 9 de enero de 2012

Olentzero eta Mari Domingin elikadura jasangarriarekin batera datozte

Urteko azken eskola egunean, Domingo Agirre eskolara Olentzero eta Mari Domingin umeen eskutitzak jasotzera etorri ziren.  Aurreko urteetan Olentzerok umeei txutxeak oparitzen zizkien, baina aurten Elikadura Jasangarria gaia landuko genuela enteratu zen, eta orain ogitarteko txokolatearekin eman zizkien eskolako ume guztiei.  Bokadillo horri laguntzeko irakasleek laranja zukua ere banatu zieten. Umeak oso ondo jan zuten, ohitura falta duten batzuk ezik.