martes, 27 de marzo de 2012

Erlazaintza - Aikur - lh2 - martxoak 27



Erlezaintza – Aikur – lh2 – martxoak 27

AIKUR ERLETEGIA (Urretxu)

HELBIDEA: Iosune Epelde - Santa Barbara bidea 37. Urretxu (Gipuzkoa)

DESKRIBAPENA: Erlezaintza ekologikoa

Adina: 6 urtetik aurrera - Taldearen tamaina: ikasleak gehienez 22, helduak gehienez 13 
Iraupena: 3 ordu
JUSTIFIKAZIOA: Ekintza honetan erleen bizimodu bitxi eta interesgarria ezagutuko duzue, naturan duten funtzioa eta erlearen etxekotu zeneko historia. Intsektu honen anatomiari buruz ikasiko duzue, erlauntzek nola eboluzionatu duten, zein produktu ekoizten dituzten erleek eta zer den erlegintza. Polenaz karga-karga eginda datozen erleak bizirik ikusteko aukera izango duzue, eztia eta propoleoa, babestutako erregina bat, langileak kumeak elikatzen, dantzan eta garbitzen. Gainera, ezti goxoa probatu eta kandelak egingo dituzue.
HELBURUAK:
·                     Erleen munduari buruz ezagupenak landu.
·                     Erlearen munduarekin zerikusi duen lanbidea (erlezaina) ezagutu.
·                     Erlezainaren lanari garrantzi eman eta baloratu.
·                     Eztia ezagutu eta bere erabilpena ezagutu.
·                     Argizariak nola egiten diren eta bere erabilpena ezagutu.
·                     Ingurumenarekin errespetuz jokatzeak eta erleak gizakiarentzat duen garrantziaz jabetu.
·                     Animaliekiko eta landarekiko sentsibilitatea, errespetua eta babesa jarrerak garatu.
EDUKIAK:
·                     ERLEA: -Erlearen gorputza.
            -Erlearen bizitza:
                        1.-Erlearen jaiotza:langilea, erregina eta erlamandoa.
                           2.-Erleberritzea.
                           3.-Erlearen gaitzak eta etsaiak.
·                     ERLAZAINTZA: -Erlazaintza Euskalerrian.
                        -Erlauntza desberdinak.
-Gizakiok erleengandik ateratzen duguna:
1.                  Eztia.
2.                  Argizaria.
3.                  Erreginaren jalea.
4.                  Propolioa.
5.                  Polena.
-Erlezainaren lanak urtean zehar.
-Tresneria.
·                     ERLEA ETA ERLEZAINAREN EGINKIZUNA NATURAN
DENBORALIZAZIOA:
Gai hau BIGARREN hiruhilabetean landu dugu eta bukaeran egun erdiko irteera bat egin dugu. AIKUR erletegia bisitatzera.
Aikur-ren web orrian sartzeko ondorengo estekan klikatu gainean: http://www.aikur.com/

martes, 20 de marzo de 2012

Ikasleen Foroa Kultur Etxean - argazkiak



Martxoak 20an, 9:30tan Haztegi, Olazabal eta Domingo Agirreko ikasle ordezkariak Legazpiko kultur etxean elkartu ziren. Eskoletan "Elikadura Jasangarria" gaia landu eta gero ondoriak eraman zituzten. Honekin batera, zikloka Gure Konpromezuak eta Udalari Proposamenak ere eraman zituzten. Lehenengo: zikloka elkar jarri zituzten eta bateratu zituzten. Gero: talde handian adostu eta gero Udaletxera eraman behar zena erabaki zuten. Azken momentuan saioa baloratu zuten.

jueves, 15 de marzo de 2012

Eskolako batzordearen bilera: ikasle arduradunak eta irakasleak

<><>
batzorde-ikasle
Aurreko martxoak 15ean, goizeko 9:00tan gela bakoitzaren ikasle arduradunak eta batzordeko irakasle batzuk elkartu ginen. Bilera horretan, ikasle arduradunak bakoitzaren gelan sortutako ONDORIO, PROPOSAMEN (Udalari) eta GURE KONPROMEZUAK elkar jarri genituen (ELIKADURA JASANGARRIA gaiaren fitxak egin eta gero). Atal eta ziklo bakoitzetik bateratu genituen hiruna ondorio, proposamen eta konpromezu martxoaren 20rako eramateko. Egun horretan herriko beste eskolako ikasle ordezkariekin elkartuko gara IKASLEEN FOROA burutzeko. Foro horretatik, aurtengo gaia, Elikadura Jasangarria, landutako guztia eta proposamenak Udaletxera Alkateari eramango dizkiogu.
Jarraian Domingo Agirre eskolako Ondorio-Proposamen-Konpromezuak ikus dezakezue:

ELIKADURA JASANGARRIA

LEHENGO ZIKLOA:

ONDORIOAK:

Ø Barazki eta fruta gutxi jaten dugula

Ø Osasuntsu jan behar dugula.

Kirola egin behar dugula.

GURE KOMPROMEZUAK:

Ø Hamaiketakorako fruta ekarri; Bazkaltzeko barazkiak jan; Ur gehiago edan.

Ø Kirola egin;

Ø Kotxea ez erabili, eta oinez edo txirrindaz mugitu.

PROPOSAMENAK:

Ø Herriko baserrietarrei laguntzak ematea hemengo produktuak landatzeko eta saltzeko.

Ø Txirrindak alokatzeko guneak bultzatu; eta Bidegorri gehiago egin.

Ø Kirol gune berriak egin (adibidez: ping-pong egiteko lekua). Kirol ezberdinetako txapelketak antolatu.

BIGARREN ZIKLOA:

ONDORIOAK:

Ø Elikatzeko era desberdinak daudela, batzuk hautazkoak eta beste batzuk derrigortutakoak.

Ø Ohiko elikagaiak errazago direla lortzeko elikagai “bereziak” baino.

Ø Baserrietatik ekarritako barazki eta fruta hobeagoak dira; Supermerkatuetan aldiz urrutitik datozte, merkeagoak dira baina ez dute hainbeste zaporerik.

Ø Azoka oso garrantzitsua da: egun eta aukera gehiago egon behar dira.

GURE KOMPROMEZUAK:

Ø Intolerantzia edo alergia dutenek, beste kideei klate egiten dieten produktoak jakinarazi.

Ø Urtebetetzeak ospatzerakoan donok jan ditzazkegun gailetak ekarriko ditugu gelara.

Ø Dendetara gehiago joatea; eta al dugunean azokara joan eta gehiago erosi

PROPOSAMENAK:

Ø Herriko dendetan era guztietako produktoak eskuragarri egotea.

Ø Herriko dendak irikitzeko zergak jeitsi.

Ø Azoka egunak gehitzea edo handitzea; eta baserritarrei laguntzea.

HIRUGARREN ZIKLOA:

ONDORIOAK:

Ø Herriko dendetan erosten dela.

Ø Hemengo produktuak jan behar ditugula

Ø Baserriak garantís handia duela

GURE KOMPROMEZUAK:

Ø Denda txikietan erostea

Ø Erosi baino lehen, nongoa den irakurri

Ø Baserriko produktuak azokn erosi

PROPOSAMENAK:

Ø Herriko dendei bultzatzea

Ø Baserriei laguntzak ematea

lunes, 12 de marzo de 2012

Aurreko urteetako KONPROMEZUEI JARRAIPENA

Aurreko urteetan, Eskolako Agenda 21ko gai bakoitza landu eta gero ondorioak eta KONPROMEZUAK sortzen dira. Normalean konpromezu horiek lehenengo urteetan "freskoagoak" daukagunez oso ondo betetzen ditugu. Baina urte batzuk pasa eta gero ahazten zaizkigu. Hori dela eta, urteero aurretik landutako gai batzuen konpromezuei jarraipena egiten diegu. Zehatz mehatz, aurten EKITATE FALTA (MILURTEKO GARAPENERAKO HELBURUAK) eta MUGIKORTASUN gaiena geletan errepasatu ditugu. Ondorengo estekan emaitzak ikus ditzazakezue.
Ekitate Falta (MGH) eta Mugikortasun gaiei JARRAIPENA.

viernes, 2 de marzo de 2012

Karril bici edo bidegorriaren erabilera egokia kontutan hartzeko aholkuak

Negua poliki poliki bukatzen ari da eta eguraldi onarekin umeak eta ikasleak eskolarako joan etorriak geroz eta gehiago patinete, monopatin, bizikletaz egiten ari dira.  MUGIKORTASUN gaia oso barneratuta bait daukate.  Oso ondo dago ingurumenaren alde egiteko eta gainera osasuntsua delako; baina bidegorriaren erabiltzeale bakarrak ez gara, eta horretarako udalak kaleratu zuen triptiko batean aholku batzuk jarri zituzten; eta bide batez bakoitzaren burua zainduko dugu zentzudunez ibiltzen.  Jarraian triptiko horren argazkiak dauzkazue.  Irakurri eta kontutan hartu.  Eskerrik asko!