lunes, 4 de junio de 2012

"Bilgarria mantendu, Barrukoa aldatu" kanpaina eskolan

Ekainak 4an, astelehenean, arratsaldeko 16:15tan, umeen irteera garaian, eskolako patiora bi aktoresa etorri ziren gurasoekin eta umeekin egoteko. Ekitaldi hau, bailarako udaletxeek bultzatutako kanpaina baten barruan kokatuta dago.  Umeen hamaiketako edo meriendaren jaten dena eta ekartzen duen bilgarriekin lotuta dago.  Bere leloa "BILGARRIA MANTENDU, BARRUKOA ALDATU" da.  Alegia, alde batetik janari osasungarriak jateko eta bestetik zaborrik ez sortzeko kanpaina da.  Gurasoek eta umeek azalpenak oso erne jarraitu zituzten. Ekintza honen argazkiak jarraian dauzkazue: