martes, 30 de octubre de 2012

viernes, 5 de octubre de 2012

Domingo Agirrek elkartasuna adierazten du


Domingo Agirrek elkartasuna adierazten du

Betidanik eskolan EKITATE FALTAren kontzientzia piztuta egon da. Urteero Afrikarako arropa edo Sahararako elikagaiak bildu dira. Urte batean Fundazion Haurraldekoek Afrikan egiten duten lana laguntzeko Azoka Solidario bat antolatu genuen. Ikasturteko lehenengo ekintza SOS AFRIKAren alde izan da ("Servicio Africano de solidaridad"), hain zuzen ere erabiltzen ez den arropa ekartzeko eta hara bidaltzeko. Aurreko astean ikasleei etxetik ekartzeko poltsak banatu zizkien eta egun gutxitan arropa asko ekarri dute. ESKERRIK ASKO! Jarraian argazki batzuk ikusteko aukera izango duzue.