martes, 5 de febrero de 2013

Diputazioarekin hartutako konpromezuak-Hiri hondakinak


Hiri Hondakinak / Konpromiso-dokumentua - 5. ekitaldia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hondakinen prebentzioan elkarrekin lan egiteko akordioa dute sinatua. Akordio horren arabera, Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak hezkuntza arloan jarri du martxan hondakinen prebentzio eta birziklatzearen aldeko kanpaina eta, haren bitartez, Gipuzkoako ikastetxeak hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko neurriak hartzeko konpromisoa har dezakete modu boluntarioan.
Hondakinak prebenitu eta birziklatzeko, ikastetxe honek hautatutako ekintzak aplikatzeko konpromisoa hartu du.   Horretarako, 2013ko urtarrilaren 31an DOMINGO AGIRRE ikastetxeak bidali egin zuen konpromiso-dokumentu bat eta, proposatuko zaizkien 23 konpromisoetatik, garatzeko zenbait ekintza hautatu ditu ikastetxeak. Hain zuzen ere, 15 ekintza hondakinak murrizteko konpromezua hartu ditu (gehineak aurreko urteetan, bostgarren kanpaina bait da).  Ikasturte honetan bi berri hartu ditu. 
1. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: fotokopiak, inprimakiak, ikasleen lanak eta ikastetxetik bidaltzen den informazioa bi aldeetatik idatziko dira.
       
2. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: ikastetxetik bidalitako informazioa ahalik eta formatu txikienean jarriko da. Adibidez, DINA5 DINA4ren ordez.
       
3. Berrerabili paper erabilia edo inprimakia alde batetik idatzia badago.
       
4. Barne-komunikazioan posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
       
5. Familiekin posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
       
6. Papera hobe aprobetxatzearren, ordenagailuan orrialdea konfiguratzeko ikastetxearen barruan gomendioak ematea: marjinak, letraren mota eta tamaina, lerroen arteko espazioa...
       
7. Papera behar bezala erabiltzeko, karteletan edo horma-irudietan berri ematea.
       
8. Pilen ordez korronte elektrikoa erabiltzea eta hori izan ezean, berriz kargatzeko pilak erabiltzea.
       
9. Toner eta tinta-kartutxoen kontsumoa murriztea, ahal izanez gero, behe-kalitatean inprimatuz. Inprimagailuetarako tonerrak eta tinta-kartutxoak erabili eta birziklatzea.
       
10. Eskolako jangelan, eskolako jaietan... berriz erabil daitezkeen mahai-tresnak eta ontziteria erabiltzea.
       
11. Eskolako jangelan oihalezko ezpain-zapi pertsonalak erabiltzea.
       
12. Birzikla daitezkeen materialak gaika biltzea eta bilketa antolatzea: papera eta kartoia, ontziak, materia organikoa, CDak...
       
13. Ikastetxeetako sukaldeetan sortutako olioa behar bezala kudeatzea.
       
14. Metapostan alta eman eta faktura elektronikoa jasotze prozesua abian ipini, ikastetxeko kudeaketan ahalik eta paper gutxien sortzeko.
       
15. Jangelako zabor kudeaketa landu: erabilitako barazkien hondarrak eta konposta daitekeen jakien ondarreekin KONPOSTAJEA EGITEA.