martes, 23 de abril de 2013

Aurreko ikasturteetan hartutako konpromezuei jarraipena



ü        Hondakin gaiari dagokionez
o         Hartutako konpromisoen artean hoberen bete duguna honakoa izan da: Erosketa egiteko karroa edo etxetik poltsa eramango dugu, bestela plastikozkoa berrerabiliko dugu. Izan ere, gure artean nahikoa barneratua dagoen ohitura baita.
o         Betetzeko zailena suertatu dena honakoa izan da: Hamaiketakoa biltzeko zilar papera erabili beharrean adibidez oihalezko poltsak erabiliko ditugu. Ontzi berrerabilgarrien edo oihalezko bilgarrien erabilera gutxika handitu den arren, oraindik ere, gehiengoek erosotasunagatik batez ere, aluminio edo film papera erabiltzen dugu hamaiketakoa biltzeko.
o         Gai honekin loturik Udalak bultzatutako kanpainak ikastetxean zabaltzen ditugu, webaren bidez, oharren bidez etab. Eta aurten Sasietako Mankomunitateak antolatutako “Hondakinak kitto” kanpainan parte hartu dugu, besteak beste.
       Hondakinen gaiaren inguruan jasotako emaitzak ikusirik, orokorrean konpromiso hauek erdizka bete ditugula esan genezake, beraz, pixkanaka hobetzen ari garen arren, oraindik badugu zereginik.

ü        Elikadura jasangarriari dagokionez
o         Hartutako konpromisoen artean hoberen bete ditugunak honako hauek izan dira: Bertako produktu gehiago jango dugu eta baserritarrei azoketan erosiko dizkiegu eta Garaian garaiko produktuak kontsumituko ditugu. Bi konpromiso hauek harreman estua dute eta ondo bete ditugula adierazi dugu, izan ere, etxe gehienetan erosketa azokan egiten baita.
o         Aurkako alderdian, okerren bete duguna edo zailen suertatu zaigun konpromisoa hauxe izan da:  Produktuen etiketei erreparatuko diegu elikadura arduratsuagoa egitearren; zein osagai dituzten, nola eta non ekoiztu diren, … Adierazi zergatik izan daitekeen betetzeko zailena
o         Elikadura jasangarriaren gaiarekin loturik ikastetxe batzuetan dagoeneko bi urtez jarraian elikadura eguna ospatu dugu jolastordurako etxetik fruta ekartzeko kanpainarekin.
o         Gai honen jarraipenaren inguruan jasotako emaitzak ikusirik, kasu honetan ere konpromisoak orokorrean erdizka bete ditugula esan genezake, izan ere, konpromiso jakin batzuk oso ondo bete ditugu baina beste asko betetzeke daude eta asko hobetu daiteke.

Udaletxeari proposamenak


Udalari zenbait proposamen luzatu nahi dizkiogu eta honako hauek dira interes gehien sortu dutenak:
  • Gure erreketako biodibertsitatea handitu edo hobetzeko asmoz Telleriarteko errekan eta herriko iturburuetan amuarrain autoktonoak askatzea.
  • Mirandaola-Brinkola ingurutik pasatzen diren errekak kontuan harturik espazio zabal bat egitea eta igerileku naturala sortzea. Zein helbururekin? Biodibertsitatearekin zein lotura izan dezakeen adierazi…
  • Baratzetako biodibertsitatea bermatzeko asmoz, baratza dutenei sasoian sasoiko produktuen informazioa zabaltzea


Ikasleen foroa


Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleok biodibertsitatea zer den aztertu dugu, horretarako bizidun eta bizigabeak bereizten ikasi dugu eta bakoitza zein leku edo habitatetan bizi den aztertu dugu.
Bestalde, gure herriko txoko ezberdinetan aurki daitekeen biodibertsitatea aztertzeko gurasoen laguntzaz galdetegi labur bat osatu dugu.
Lan hau burutu ostean antzeman dugu herrian aurkitutako zenbait zuhaitzek adarren bat puskaturik zutela eta ez haizeak eraginda. Eta konturatu gara natura zaintzen badugu, zenbait tokitan animalia eta landare gehiago egongo dela.
Honekin loturik hartuko dugun konpromisoa honakoa da: Natura zaintzeaz arduratuko gara, zaborrak ez ditugu lurrera botako eta hondakin bakoitza dagokion ontzian botako dugu, horrela animalia eta landareen bizia errespetatu eta babestuko dugu.
Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleok baliabide naturalen inguruan jardun dugu lanean. Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat produkturen jatorria zein den ezagutu dugu eta herrian aurki daitezkeen baliabide naturalak ezagutzeko eremu ezberdinak bisitatu ditugu.
Honez gain gure ingurua denboran zehar nola aldatu den antzemateko egungo argazkiak antzinako argazkiekin alderatu ditugu. Egindako lanetik atera dugun ondorio nagusia baliabide naturalak gure eguneroko bizitzan oso garrantzitsuak direla da, izan ere, jaten edo kontsumitzen ditugun gauza edo produktu gehienek jatorria bertan baitute.
Hau guztia kontuan harturik, gure ingurunea errespetatzea oso garrantzitsua dela konturatu gara, horregatik hauxe da gure konpromisoa: Landare eta zuhaitzak zainduko ditugu, bai irteerak egiten ditugunean, bai herrian jolasten ari garenean, …( adibidez: ez ditugu zuhaitzetako hostoak eta adarrak puskatuko, enborrak markatuko, …).
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleok paisaiaren irakurketari dagokion gaia landu dugu. Lehenik eta behin paisaien irakurketa nola egiten den ikasi dugu eta ondoren gure herriko paisaia ezberdinak aukeratu eta hauen kalitatea nolakoa den aztertu dugu.
Paisaien azterketa egin ostean antzeman dugu gure inguruan paisaia mota ezberdinak daudela, alde batetik oso artifizialak eta kutsagarriak diren industria paisaiak ditugu eta bestalde, baso eta mendiz osatutako paisaia naturalak. Beraz, herrian kalitate ezberdineko paisaiak daudela esan dezakegu.
Hau guztia kontuan izanik eta paisaia industrial eta artifizialek kutsadura maila handia sortzen dutela ikusirik, gure konpromisoa honakoa da: Herrian sor daitekeen kutsadura murrizteko bizikletan, patinetean edo oinez mugituko gara eta helduak garraio publikoa (Junetorri) edo bizikleta erabiltzera eta oinez ibiltzera animatuko ditugu.