miércoles, 19 de junio de 2013

NatUrola: nik berdez, zuk nola?



Egun on denoi:
Ekainaren bukaeran,  kurtsoa amaituta daukazuela,  Urola garaian  Urretxu-Zumarragan, Ezkio Itsason eta  Legazpin  tailer batzuk  izango dira  Biodibertsitatearen  aldeko  sentsibilizazioa bultzatzeko. Bertan  informazio xume  bat bidaltzen dizuegu  eguna, ordutegia eta lekuaren zehaztapenarekin. Zuen ikasleak  eta beren familiak animatzera  bultza ditzazuela eskatu nahi dizuegu,  tailer desberdinak izango dira, adin  guztietarako. Horien artean Kabi kutxak egingo ditugu eta aukera izan daiteke egindako horiek  datorren  kurtsoan   irteeraren bat egiten duzuenean,  eskolako agenda 21 aren gaia biodibertsitatea dela kontuan izanik, inguruko eremuren batean kokatzea.
bestalde Legazpiko  batxilerreko bi gazte animatu dira  tailerrak  ospatzen ari diren bitartean argazkiak eta  grabaketa bat egitera, gero muntaiatxo bat egin eta  webean  azalduko dena.  Zuen ikasleen artean Urretxu-Zumarragan  hori egiteko norbait prest edo  interesa izango lukeena ezagutzen al duzue, mobilarekin edo  grabaketa egin eta  orain horren modan dauden  abestiekin  eta  gero  montatu ditzaketen gauzak egiteko artistak zseguru egongo direla... 
 Beno ba   ondo bukatu kurtsoa eta  ea elkar ikusten dugun.
 Eskerrik asko  zuen laguntzagatik eta  laster arte
GALEMYS - Alaitz, Margi

Eskualdeko lau udalak Uggasarekin batera, natUROLA: nik berdez, zuk nola?Biodibertsitatearen aldeko kanpaina jarriko dute martxan ekainean zehar. Tailer moduko ekintzak izango dira eta gerturatzen den edozein adineko jendearen parte hartzea sustatzera bideraturik egongo dira.  Ekintza ezberdinak izan arren, denek helburu berdina dute: biodibertsitatearen alde gure esku dauden ekintzak egitera bultzatzea.
UGGASA

GOMBIDAPENA - KARTELA (gainean klikatu ondoren artxibo bat deskargatu behar duzu, eta gero ireki, eskerrik asko)

Los cuatro ayuntamientos de la comarca junto a Uggasa, son los promotores de la campaña natUROLA: nik berdez, zuk nola? que se celebrará en junio. Se realizarán pequeños talleres en los que se incentivará la participación de público de todas las edades. Todas las actividades persiguen un fin común: Impulsar hábitos sencillos que están en nuestras manos para ayudar a proteger y conservar la biodiversidad.