martes, 24 de septiembre de 2013

ERREKA EGUNA - 2013

Aurten ere, Urola ibaia garbitzen ibili gara eskolako ordezkariak, 140 legazpiarrekin batera; Erreka eguna ekintzan, hain zuzen ere.  Gainera, irailak 20an burutu genuen edizioa Xgarrena izan da. Hori dela eta, udalsaerak sari bat eman zion udalari. Sari horretan jaso zen diruarekin, bi PANEL jarri dira: bata plazaren atzekaldean (ibaiaren ondoan) eta bestea Mirandaolan. Panel horiek jendeari erakusteko ekitaldi bat egin zen aurretik. Bertan Ur agentzia eta Aranzadi elkarteko ordezkariak hitz batzuk bota zituzten, panelaren egilearekin batera. Ondoren partaideak taldeko argazi bat atera eta gero bere erreka zatia garbitzera joan ginen. Domingo Agirreko ordezkariak (20 ume eta 15 heldu) Motzorro bidegurutzetik Pastaingo zubiraino eta Elorregi-Uharkalde eremuan ibili ginen. Eguraldiak ondo lagundu zuen. Jendeak gustora parte hartu genuen, eta urrengo batean berriro errepikatzeko gogoarekin. Hemendik, Erreka eguna berriro egiten denean jende berri gehiago animatzeko gonbidapena luzatzen dugu. Erreka egunaren eragina garbi nabaritzen da: gero eta zabor gutxiago jasotzen ari da (bolumen handiko gauz batzuk kenduta). Errekarako eta guztien onerako izango da. Geuk gure ingurunea zaindu behar dugu. Aurtengo gaia biodibertistatea da.
Picassan argazkiak ikusteko klikatu hemen gainean
Argazki gehiago, egilea IKATZA  ELKARTEAk egindakoak, ikusi nahi badituzu hemen gainean klikatu (pìxka bat tardatzen du)

Komunikabideetan:
El Diario Vasco: http://www.diariovasco.com/v/20130924/alto-urola/erreka-eguna-aniversario-20130924.html
Goierriko Hitza: http://goierri.hitza.info/2013/09/21/x-erreka-eguna-ospatu-dute-legazpin/

martes, 17 de septiembre de 2013

Bizikleta martxa

Eskolako ume eta guraso batzuk parte hartu zuten.  Hala ere, iaz baino gutxi joan ziren euria egin bait zuen.
Una marcha en bicicleta recorrió Legazpi ayer con motivo de la 'Semana Europea de la Movilidad'. A pesar de la lluvia, una veintena de niños y mayores circularon desde Laubide hasta la plaza, donde les esperaba una pequeña merienda, originales bicis elípticas con las que poder andar y un panel donde hacer propuestas sobre los lugares del pueblo en los que deberían ubicarse los aparcabicis. Dichas propuestas también se recogerán en www.legazpiko-udala.info.  

http://www.diariovasco.com/v/20130914/alto-urola/marcha-bicicleta-junetorri-gratuito-20130914.html

Noticia en Diario Vasco digital - Legazpi

noticia previa en diario vasco digital urola garaia

domingo, 8 de septiembre de 2013

Markelentzako tapoiak biltzeko kanpaina

Ekainak 5ean ia kaxa bat bete dugu.  Eskerrik asko!  Animo! eta segi ekartzen



Diario Vasco digitalean, Urola Garaiko kronikan azaldutako berria ondorengo estekan daukazue.
En el siguente enlace tenéis la noticia publicada en la crónica del Alto Urola del Diario Vasco digital: http://www.diariovasco.com/v/20120517/alto-urola/tapones-para-markel-20120517.html

viernes, 6 de septiembre de 2013

Erreka eguna

Kaixo!!
Oporrak pasa ondoren, berriro hemen gaude! eta urtero bezala gainean dauzkagu Erreka Eguna eta Mugikortasunaren Astea. Joango gara informazioa bidaltzen.
Orain premia handien daukana da  Erreka Egunerako izenak hartzea. Oharra esteka honetan bidaltzen dizuet (gero deskargatzeko eskatuko dizu). Irailak 13rako behar ditugu izenak. Dena den aurretik daukazuena joan bidaltzen, eta gelako tutorei eman, mesedez.
Aurten argazkiak argitaratu ahal izateko baimena sinatzea eskatu digu udaltetxeko idazkariak. 

Fitxa bidaltzen dizuet pdf-n (gero deskargatzeko eskatuko dizu) eta Word-en ikasleei banatuko zaie, badaezpada.

Eta beti bezala MILESKER zuen laguntzagatik!
Ondo izan!

Inma Hernandez
LEGAZPIKO UDALA
T: 943 737030

agenda21@legazpi.net