martes, 17 de diciembre de 2013

Hiri hondakinak kanpaina - diputazioakoa - konpromezuak

Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
   
Izenburua: Gipuzkoako ingurumen ataria eta ingurumenari buruzko argazkia
Hiri Hondakinak / Konpromiso-dokumentua - 6. ekitaldia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hondakinen prebentzioan elkarrekin lan egiteko akordioa dute sinatua. Akordio horren arabera, Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak hezkuntza arloan jarri du martxan hondakinen prebentzio eta birziklatzearen aldeko kanpaina eta, haren bitartez, Gipuzkoako ikastetxeak hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko neurriak hartzeko konpromisoa har dezakete modu boluntarioan.
Hondakinak prebenitu eta birziklatzeko, ikastetxe honek hautatutako ekintzak aplikatzeko konpromisoa hartu du.   Horretarako, 2013ko abenduaren 17an DOMINGO AGIRRE ikastetxeak bidali egin zuen konpromiso-dokumentu bat eta, proposatuko zaizkien 23 konpromisoetatik, garatzeko zenbait ekintza hautatu ditu ikastetxeak. Hain zuzen ere, 17 ekintza hondakinak murrizteko konpromezua hartu ditu (gehineak aurreko urteetan, seigarren kanpaina bait da).  Ikasturte honetan bi berri hartu ditu. 
1. %100 birziklatuta dagoen papera erabiltzea.
       
2. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: fotokopiak, inprimakiak, ikasleen lanak eta ikastetxetik bidaltzen den informazioa bi aldeetatik idatziko dira.
       
3. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: ikastetxetik bidalitako informazioa ahalik eta formatu txikienean jarriko da. Adibidez, DINA5 DINA4ren ordez.
       
4. Berrerabili paper erabilia edo inprimakia alde batetik idatzia badago.
       
5. Barne-komunikazioan posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
       
6. Familiekin posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
       
7. Papera hobe aprobetxatzearren, ordenagailuan orrialdea konfiguratzeko ikastetxearen barruan gomendioak ematea: marjinak, letraren mota eta tamaina, lerroen arteko espazioa...
       
8. Papera behar bezala erabiltzeko, karteletan edo horma-irudietan berri ematea.
       
9. Pilen ordez korronte elektrikoa erabiltzea eta hori izan ezean, berriz kargatzeko pilak erabiltzea.
       
10. Toner eta tinta-kartutxoen kontsumoa murriztea, ahal izanez gero, behe-kalitatean inprimatuz. Inprimagailuetarako tonerrak eta tinta-kartutxoak erabili eta birziklatzea.
       
11. Ikastetxean material didaktikoa edo/eta testu liburuak berrerabiltzea.
       
12. Eskolako jangelan, eskolako jaietan... berriz erabil daitezkeen mahai-tresnak eta ontziteria erabiltzea.
       
14. Eskolako jangelan oihalezko ezpain-zapi pertsonalak erabiltzea.
       
16. Birzikla daitezkeen materialak gaika biltzea eta bilketa antolatzea: papera eta kartoia, ontziak, materia organikoa, CDak...
       
17. Ikastetxeetako sukaldeetan sortutako olioa behar bezala kudeatzea.
       
21. Metapostan alta eman eta faktura elektronikoa jasotze prozesua abian ipini, ikastetxeko kudeaketan ahalik eta paper gutxien sortzeko.
       
24. Jangelako zabor kudeaketa landu: erabilitako barazkien hondarrak eta konposta daitekeen jakien ondarreekin KONPOSTAJEA EGITEA.         

domingo, 15 de diciembre de 2013

Kontenedoreak - kudeaketa

Aurtengo gaia "Biodibertsitatea eta hondakinak" izan dela, Legazpiko udalak hondakinen bilketa bereiztuta martxan jarri duela (atez ate, mixtoa), eta Diputazioak antolatzen duen "hiri hondakinak" kanpaina barruan hartutako konpromezuak direla eta; Eskolan hondakinen bilketa bereiztuta indartu dugu.  Aurreko urteetan iadanik konpromezuak bageneuzkan eta kudeaketan jasota geneukan ardurak banatuta.  Horregatik indar gehiagorekin berrantolatu dugu: ikasleekin landuz: ekintza praktikoak eginez, txikiei lagunduz, antzerkiak eginez, klaustro mailan irakasleekin komentatuta, langileekin adostuta (jangelako eta garbitzaileak) eta gurasoei aholkuak ematen.
Besteak beste, kolorezko edukiontziak pasilo guztietan jarrita (geletan, jangelan, patioan... ere), bilketa selektiboa egiteko: plastikoa, papera, organikoa, errefusa, pilak, tonerrak, cdak, tapoien bilketa... Eskola egunean egiten dugun afarirako kontenedoreak ere antolatu genuen (kolore desberdinak bilketa selektiboa egiteko); eta etorri ziren gehienak ontziteria berrerabilgarriak direnak ekarri zituzten. Jangelako janarien hondakinekin  bilketa organikoa egiten dugu, eta eskola eremuan konpostagailua daukagu (honetaz jangelako langileak arduratzen dira.  Pasiloetan aholku kartelak jarrita daude, komunetan ur kontsumoari buruzkoak, Diputazioak bidalitakoa "Zer egin dezakegu ikastetxean hondakinak prebenitzeko",...  Komunetan eskuak lehortzeko papera kendu dugu eta haizea botatzen duten makinak jarri ditugu.

Santo Tomas eta Agenda 21

Abenduak 15ean ospatu genuen.  Santo Tomas eguna ospatzen dugunean aspaldiko ohiturekin lotzen dugu: baserria, txerria, txistorra, taloa,...  Urtero bezala, Eskolak ere Santo Tomas feria herriko plazara eramaten du.  Baina ohizko "formatoan" barne, Eskolako Agenda 21ri ere begiratzen diogu.  Besteak beste honako puntu hauek aipatu nahi ditugu:
.- Berziklapena: erabilitako olio zaharrarekin xaboia egin eta saltzen dugu.
.- Ingurumena zaindu: sendabelarren erakusketa eta informazioa eman.  Baserriari begiratu: denok dakigunez LENBUR edo "Natur bizia eskola"-k eskeinita, ikastetxe honetako ikasleak urtero hurbiltzen dira inguruko baserrietara ogia egitera, gazta egitera, eztiaren prozesua ikusi eta argizariaz-kandelak egitera, pastak, saskiak, abarkak barazkiak,... Egiten diren bisitaetatik ikasitakoa erakutsi: pastak, saskiak, abarkak, erretrapo, baserrietako tresnak,...
.- Elikadura jasangarria: bertako produktuen erakusketa egiten bultzatu nahi ditugu: Haristizabal baserriko artisau pastak, gazta, senda belarrak, barazkiak, gaztainak, txistorra, txorizo eta taloa besteak beste.
Argazkiak eta diario vasco-ko estekak jarraian ikus dezakezue: