martes, 21 de enero de 2014

Saharararen aldeko karabana - Ekitate falta

Jasotako elikagaien bilketaren argazkiak jarraian daude:


Martxan da SAHARAren aldeko hamargarren KARABANA.  Urtarrilaren 20a arte jasoko ditugu janariak:  azukrea, pasta, dilistak, konpresak, arroza, atuna eta sardinak kontserban.  Eskolako sarreran (kontserjearen txokoaren ondoan) kutxak daude.
SAHARAREN ALDEKO KARABANA, janari eta garbitasun gaien bilketa kanpainarako,LAGUNTZA eske datorkigu. Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia, Saharako herriari janariak eta garbitasun gaiak helaraztea da.  Gure artean, honakoak bilduko dira: janaria (hegaluze eta txardin poteak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta) eta garbitasun gaiak (konpresak).  Datorren astean (urtarrilaren 20a arte) jasoko ditugu elikagai eta garbitasun gai horiek eskolan. Janaria ekarriz gero, kristalezko ontziak saihestea eskatzen dizuegu. Aldez aurretik zuen parte hartzea eskertzen dizuegu.
CARAVANA A FAVOR DEL SAHARA nos pide nuestra participación en la recogida de alimentos (latas de atún y sardinas, arroz, azúcar, legumbres, pasta) y artículos de higiene (compresas) para el pueblo del Sahara. La recogida se hará en la escuela (hasta el 20 de Enero). Os pedimos que evitéis los envases de cristal. Os agradecemos vuestra colaboración.

sábado, 18 de enero de 2014

Bidezko merkataritzaren aldeko herriaren diploma

BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO HERRIAREN DIPLOMA JASO zuen Legazpik

Ostiralean Bidezko Merkataritzaren aldeko Herriaren egiaztagiria eman zion Emaus Gizarte Fundazioak Legazpiko Udalari.
Ekitaldi honetan Udalak eskerrak eman nahi zizkien helburu hori lortzea posible egin zutenei.
Horregatik Eskolak gonbidapena jaso zuen herritarrekin batera egun berezi hori  ospatzeko. Eskolako ordezkari bat joan zen, eta diplomatxo bat joso zuen.  Ekitaldia izan zen urtarrilaren 17an, ostirala, 9:30ean; Udaletxeko Batzar Aretoan.  

miércoles, 15 de enero de 2014

Biodibertsitatea - sentsibilizazioa

ZUHAITZAK-ZUHAIZKAK-ANIMALIAK-ANIMALIEN AZTARNAK - pdf artxibo argazkiekin - (lehenengo deskargatu eta gero ireki)

BIODIBERTSITATEA ETA HONDAKINAK - power point bat

DIBERTSITATE KULTURALA - power point


OKA ITSASADARREKO GOI ESTUARIOA - youtubeko bideo

EKOSISTEMEN ZERBITZUAK - power point bat

ERLEEN  DESAGERTZEARI  buruzko bideo oso interesgarria (15 minutu) 
Ingelesez dago, baina gaztelerazko azpitituluak jartzeko aukera badago. Hala ere, ingelesa praktikatzeko ere aukera polita da, nahiko ongi ulertzen baita.