viernes, 28 de marzo de 2014

Berziklapenari buruzko antzerkitxoa

Eskolako hainbat ikasleek, Nati eta Ekiñe andereñoekin euskera errefortzua jasotzen dutenek, batez ere (eta Hipi taldean ibiltzen direnak); Berziklapenari buruzko antzerkitzo bat egin zieten 1go eta 2garren zikloko ikasleei (eta bere gurasoei ere) eskolako aretoan, martxoak 28an. Argazkiak goian ikus ditzakezue. Eta aurkeztu zuten textua hurrengo power pointean daukazue.

miércoles, 26 de marzo de 2014

Gelako arduradunak

Ikasturte honetan hauexek izan dira gelako eko ordezkariak (argazkiak eta zerrenda jarraian dauzkazue). Besteak beste, ondorengo hauek landu dituzte: Latxartegi parkerako dekalogoa, ikasleen foroa prestatu.
OIHAN AGIRREZABALA
LH-1A
AROA GOMEZ
LH-1B
MARKEL VESGA
LH-2A
LAURA CERCA
LH-2B
KARLA LUR MARTINEZ
LH-3A
MANEX AGIRREZABALA
LH-3B
ASIER UNZURRUNZAGA
LH-4A
JANIRE CONTI
LH-4B
ENEKO CASPISTEGI
LH-5A
IZARO CALVO
LH-5B
ASIER PEREZ DE ARENAZA
LH-6A
ENEKO GUTIERREZ
LH-6B

martes, 18 de marzo de 2014

"Biodibertsitate eta hondakinak" gaia landu dugu eskolan

Eskola Agenda 21ko proiektuan, aurten landu dugun gaia "Biodibertsitatea eta hondakinak" izan da. Gela bakoitzean, Fitxak batzuk burutuz, Ondorioak, proposamenak eta konpromezuak sortu ditugu ikasleen forora eramateko.  Jarraian ikusiko dituzue:
LEGAZPIKO DOMINGO AGIRRE ESKOLA PUBLIKOA
ESKOLA AGENDA 21 – IKASLEEN FOROA
BIODIBERTSITATEA eta HONDAKINAK
LEHENENGO ZIKLOA  - LEHENENGO MAILA
ONDORIOAK (fitxak landu eta gero):
.- Parkeak aztertzerakoan, garbi ikusi dugu, herriko erdigunetik aldendu ezkero, biodibertsitatea aberatsagoa dela.  Basoan handiagoa duela.
PROPOSAMENAK (udaletxeari egiteko):
.- Parkeak orokorrean garbiak mantendu behar direla.
.- Landare eta zuhaitzak berritu behar direla.
.- Zakarrontziak era egokian mantendu behar direla.
GURE KOMPROMEZUAK (ikasle berak hartzeko biodibertsitatearen alde jarduteko):
.- Parkeak garbi mantentzen saiatuko garela eta sortzen dugun zaborra behar den eduki ontzira botako dugula.
.- Parkean dauden landare, zuhaitz, animaliak.... errespetatuko ditugula.
LEHENENGO ZIKLOA  - BIGARREN MAILA
ONDORIOAK (fitxak landu eta gero):
.- Gure Urtatzako parkeak duen biodibertsitatearen garantizas ohartu gara, eta bera kontserbatzeko beharraz
.- Behaketa egin aurretik zaborraren arazoa txikiagoa ematen bazuen ere, denon artean jasotako kantitate handia ilusita, eta reagiten duen kaltea aztertuz, konponbide bat topatzeko beharra ikusi dugu.
PROPOSAMENAK (udaletxeari egiteko):
.- Herriko pertsona guztiek parkea ongi zaintzeko kanpaina bat egin, hormirudiak eginez (ateratako argazkiak eta mezu argi idatziak,…), herrian zehar kokatzeko.
.- Une honetan dauden zabor ontziak beharrezkoa den auditan hustu behar dira.
.- Ingurune naturala zein instalazioak errespetatzeko kartel handiak parkeetan bertan kokatu.
.- Udaltzaingoa hortik ere noizbehinka pasatu.
GURE KOMPROMEZUAK (ikasle berak hartzeko biodibertsitatearen alde jarduteko):
.- Parke guztiak ongi zainduko ditugu, bai ingurumen naturala, bai instalazioak, erabilera egokia eginez.
.- Zabor guztiak dagokien edukiontzira botako ditugu.
.- Bíztanle guztiak kontzientziatzeko kanpainean parte hartuko dugu.
.- Elkarri lagunduko diogu gauzak ongi egiten, ez gara isilik geldituko

BIGARREN ZIKLOA  - HIRUGARREN MAILA
ONDORIOAK (fitxak landu eta gero):
.- Zakarrontzi batzuk zikinak eta puskatuta daude, eta batzutan beteegiak.
.- Kaleak txakur kakarekin zikindutu daude.
.- Parkeetan eta kaleetan hondakin asko dago lurrean
PROPOSAMENAK (udaletxeari egiteko):
.- Txakur kaka jasotzeko ontzi gehiago jarri.
.- Parkean, kalea... paperak eta zikinkeriak botatzen duenari jasoerazi edo isuna jarri.
.- Egoera txarrean dauden zakarrontziak konpondu eta garbito.
.- Erreka zikintzen dutenei garbituerazi.
GURE KOMPROMEZUAK (ikasle berak hartzeko biodibertsitatearen alde jarduteko):
.- Ontziak colorearen arabera ondo erabili.
.- Zaborrak ondo bereiztu.
.- Lurrera zaborrarik ez bota.
.- Gure txakurren kaka jaso.
BIGARREN ZIKLOA  - LAUGARREN MAILA
ONDORIOAK (fitxak landu eta gero):
.- Ekosistemaren kalitate maila aztertzen Ikasi dugu.
.- Bost ekositema aztertu ditugu: Erreizabal baserriko zelaia, Latxartegi parkea, Barrendiolako urtegia, Urola ibaia eta Korosti bideko basoa.
.- Ekosistemak sailkatu ditugu bi irizpide kontuan izanik: lehorretakoak/uretakoak eta naturalak/artifizialak.
.- Guk aztertutakoen kalitate maila ERTAINA/ALTUA da.
PROPOSAMENAK (udaletxeari egiteko):
.- Arauak betetzen ez dituztenei zigorra/isuna jarri.
.- Zakarraontzi bereiztuak toki gehiagotan jarri.
.- Zaborra egunero jaso.
.- Gutxiago kutsatzeko trafikoa gutxitu: autobúsaren erabilera gehiago bultzatu, eta kotxe eta motorren erabilera gutxitu.
.- Etxe altuak ez eraiki.
.- Zuhaitz gehiago landatu.
GURE KOMPROMEZUAK (ikasle berak hartzeko biodibertsitatearen alde jarduteko):
.- Udalak jarritako arauak bete.
.- Herriko paisaiak zaindu (kaleak ez zikindu).
.- Ahalik eta gehien berziklatu.
.- Ingurugiroa errespetatu (animaliak, landareak...), zuhaitzen adarrak ez moztu, zaborra ez bota lurrera.
.- Garraio publikoa erabili, horrela kutsadura gutxiago sortuko dugu.
.- Herrian toki batetik bestera joateko: oinez, txirringaz, patinetez...

HIRUGARREN ZIKLOA  - BOSTGARREN eta SEIGARREN MAILA
ONDORIOAK (fitxak landu eta gero):
.- Gizarte jarduerek Basoco animali eta landarengan eraginik badute, adibidez, egur mozketa: lurra errazago altxatu edo euriarekin lur erorketak gertatu, bertan bici ziren animaliak alde egin, beirarekin  baso-suteak....
.- Hondakinen eraginez basoa edo baserri inguruak itsusiagoak egon, denbora luzcan han gelditu desagertu arte, animaliek horiekin mina hartu edo jan...  Organikoa dena ez da txarra, deskonposatuko delako eta lurrerarko ongarria izango da.
.- Biodibertsitatearen ikuspuntutik baserria eta Basoko eremuak ondo daude, lantegi eremua aldiz, ez oso polita eta kutsuagoa.
.- Ekosistemarik onena basoa da.
PROPOSAMENAK (udaletxeari egiteko):
.- Lantegi eremuan: zuhaitzak landatu.
.- Zakarrontzi gehiago jarri.
.- Basoen dauden bide naturalak zaindu eta babestu
GURE KOMPROMEZUAK (ikasle berak hartzeko biodibertsitatearen alde jarduteko):
.- Mendira joaten garenean zaborrik ez bota.
.- Animaliak ez molestatu.
.- Bolumen handiko zaborra ikusten badugu, abisatu jaso ahal izateko.
.- Landareak ongi tratatu eta ez moztu.

lunes, 17 de marzo de 2014

Gaztagintzara - Erreizabal - hirugarren maila



GAZTAGINTZA – Erreizabal baserria – hirugarren maila
Non: Telleriarte auzoa, 37. Legazpi (Gipuzkoa) - Arantza Segurola
Iharduera: Idiazabalgo gazta egin eta baserriko animaliak (ardiak) ikustea.
Adina: 9 urte - Iraupena: 3 ordu
JUSTIFIKAZIOA
Artzainak izan ziren lurralde hauetako lehenengo biztanleak; beraiek eraldatu zuten gaur egun baserritarrek modelatzen jarraitzen duten paisaia, eta seguruenik beraiek gatzatuko zuten lehendabizi ahuntz eta ardi esnea, gazta egiteko lehenengo pausua emanez. Orain gazta egiten zuek ikasi ahal izango duzue Idiazabal gazta egiten duten bi baserrietako batean. Eta prentsatzen utziko baduzue ere, bi-hiru hilabeteren ostean dastatu egin ahal izango duzue. Baina gainera ardiak ikusiko dituzue, eta agian biberoia eman ahal izango diezue arkumeei, eta bideo, multimedia eta interpretazio museo txiki batean, naturari hain estuki lotuta dagoen lanbide hau ezagutu ahal izango duzue.
Baserrira joan baino lehen; “NATUR ESKOLA BIZIA”-k prestutako fitxa geletan landu zuten.

HELBURUAK:

  • Ikasleen heziketa globala bultzatzea.
  • Naturarekiko sentikortasuna bultzatzea

  • Ikasleak baserri mundura gerturatu eta bertako lana ezagutaraztea.

  • Ekoizten dituzten produktuen jatorriaz jabetzea.

  • Bertako (baserriko) produktuen-elikagaien garrantzia baloratzea.

  • Ekoizten dituzten produktuen elaborazio prozesuaz jabetzea

  • Elikadura jasangarriaren garrantziaz jabetzea

EKINTZA

  • Ekoizpen honi buruzko lanketa egin gelan joan aurretik

  • Gazta egiten parte hartu Erreizabal baserrian. Esperientzia izan ondorengo lanketa berria gelan.
DENBORALIZAZIOA- Garaia: Bigarren hiruhilabetea.