viernes, 11 de abril de 2014

Emanaldietako apaingarriak material berziklatuekin egin dira

Aurreko apirilaren 11an, haur hezkuntzako ikasleek gurasoen aurrean bere emanaldia aurkeztu zuten. Emanaldiaren gaia urtaroak ziren. Eszenatokia apaintzeko urtaro bakoitzean nola egoten den lau zuhaitz desberdinak jarri ziren: udaberrian loreeekin, udan fruituekin, udazkenean hosto kolore desberdinekin eta neguan elurtututa. Zuhaitzak material berziklatuarekin eginak ziren: enborra kartoia eta egunkari zaharrekin, adarrak botatako adartxoekin, hostoak erabilitako orri margotutakoekin, eta gainontzeko gauzak eskolan geneukan materialarekin (kanpotik ezer ekarri gabe).  Hain polita gelditu dira, eskolako sarrera apaintzeko jarri bait dira.

jueves, 10 de abril de 2014

Bostgarren mailakoak Aristizabal baserrian mermelada egiten


    Abenduaren 14-ean Hariztizabal baserrira joan ziren mermelada egitera. Bertan  egin zuten guztia lan batean bildu dute. Baserriari buruzko informazioa, mermelada egiteko osagaiak, nola egin, boteetan sartu, argazkiak, eta gainontzeko beste ekintza batzuk (laberintoa, hamarretakoa....).

lunes, 7 de abril de 2014

Ogigintza - Aristizabal - Irteera - Lehenengo maila



OGIGINTZA - Haristizabal Baserria (1. maila)
Non: Ezkio-Itsaso - Helbidea:Haristizabal Baserria, Itsaso Auzoa
Telefonoa: 943 16 19 45 - Marilu Gardoki eta Xabi Akizu
Iharduera: Ogigintza ekologikoa egiten du.
Adina: 7 urte
Iraupena: 6 ordu
JUSTIFIKAZIOA
Bigarren hiruhilabetean “ Ogia “ gaia lantzen dugu. Joan aurretik gelan “NATUR BIZIA ESKOLA”-k prestatutako fitxa, testu liburua eta bideoa erabiltzen ditugu eta ikasitakoa praktikan jartzeko Haristizabal baserrira joaten gara.
Ogi egin berriaren usaina baino gauza samurragorik ez dago, batez ere norberak maitasunez orea egin eta egur labean egosi badu. Hariztizabalen ogi integrala eta pasta ekologikoa egitea benetako gozamena da, eta errezeta etxera eramaten utziko dizuete! Amantal zuriekin ogia egiten ari zareten bitartean, abeltzaintza, kalitatezko produktu naturalei eta bidezko merkataritzari buruz asko ikasiko duzue. Eta atsedenaldian ganbarara igoko zarete, bertan sorpresa edukiko duzue eta. Etxera bueltan, zuek egindako ogiarekin ogitarteko berezia prestatuko duzue.
HELBURU OROKORRA
Ikasleak ogiaren prozesu osoan parte hartzea.
Elikagai ekologikoaren garrantziaz jabetzea.
EDUKIAK
Ogia egiteko osagaiak ezagutu.
Gari aletik hasi eta ogiarekin bukatu: garia garbitu, errotan eho, bahetu, oretu, ogiari forma eman eta labean erre.
Ogi industrial eta naturalaren arteko aldeak ezagutu.
Elikadura duen garrantziaz jabetu.
DENBORALIZAZIOA
- Garaia: Bigarren hiruhilabetea.

viernes, 4 de abril de 2014

Azoka solidario-2014



Diario vasco digitalean - legazpiko kronikan azaltzen den berria:...http://www.diariovasco.com/v/20140330/alto-urola/ninos-domingo-agirre-preparan-20140330.html

Aurreko apirilaren 4an, ostiral arratsaldean, Laubide kalean (oinezko kalea itxi zen ekitaldi honetarako) Azoka solidario bat burutu genuen.  Eskolak antolatuta (ikasle, irakasle eta gurasoak parte hartu genuen), San Filippo gaixotasuna dutenentzako diru bilketa egin zen. Aurreko egunetan eskolako familiei eskatu zien bigarren eskuko gauzak ekartzeko (arropa, jostailuak, liburuak, bizikletak....).  Elkarbizitza batzordeko guraso eta irakasleek jasotako gauzak sailkatzen eta kutxetan antolatzen ibili ziren.  Seigarren mailako ikasle eta irakasleen laguntza ezinbestekoa ere izan zen. Eskolako umeek geletan iragartzen zen kartelak prestatzen ibili ziren.  Objetu bakoitzagatik 1-5 € tarteko simboliko prezioa jarri zan.  Horretaz aparte itzulapiko bat jarri zen, bolondresko kantitatea jartzeko.  Aurreko egunetan, telefono mugikor zaharrak ere jaso ziren.  Jarri ziren postuetan seigarren mailako ikasle eta irakasleak, guraso eta beste irakasleen laguntzarekin, eta jenderen aurrean lan egiten arduratu ziren.  Guztira 1400 € bildu ziren; eta apirilak 14an "sindrome sanfilippo" taldeko ordezkari bati eman zioten eskolan, ikasleei bisita eginez.  Ekintza honen helburua elkarbizitza lantzea eta besteekiko elkartasuna bultzatzea izan da.

miércoles, 2 de abril de 2014

Eskolako irakasle baten haur ipuina lehiaketa bateko finalera ailegatu da

Azkenean gure eskolako ipuinak, "LOS NUEVOS VECINOS", bostgarren mailako ikasleek eta Mari Romero irakasleak egin dutena IRABAZI du.  Esteka honetan informazio gehiago:...https://www.amarilloverdeyazul.com/category/losprofescuentan/

ZORIONAK EGILEEI, eta ESKERRIK ASKO IRAKURRI, ANIMATU ETA BOTOA EMAN DUZUENEI.

diario vasco digitalean herriko kronikan azaltzen berriaren esteka: http://www.diariovasco.com/v/20140402/alto-urola/domingo-agirre-gana-concurso-20140402.html

Amarillo verde y azul web orrian (http://www.amarilloverdeyazul.com/) “Los profesores cuentan-3” haur ipuin lehiaketan parte hartzen ari da Domingo Agirre eskolako irakaslea den Maria Romero Fernandez “LOS NUEVOS VECINOS” izenburuarekin. Ipuinak hiru koloreko kontenoreekin lotura du, eta oso polita iruditu zaigu. Gazteleraz dago baina irakurtzen baduzue interesgarria izango zaizuelakoan nago.
Azken hamarren artean gelditu da, Almudena Grandes zuzentzen duen epai mahai baten aukeratuta. “Niños, medioambiente y otras historias con futuro” liburu batean argitaratuta izango da finalera iritsi diren gainontzeko ipuinekin batera. Horretaz gain, ipuin egile bakoitzak elektroniko liburu bat jasoko du.
Mesedez, irakurri eta gustokoenari botoa eman (“Los nuevos vecinos” ipuinari ematen badiozu eskertuko genizueke). Zure lagunei berri hau zabaldu eta botoa emateko kanpaina egin. Web orrian edo facebooken egunero bot bakar bat eman dezakezu, datorren martxoaren 23 arte. Ipuin irabazlearekin luburmetrai bat burutuko dute; eta irakasle egileak eta bere gelako ikasleek haur parke batean egonaldi bat irabaziko lukete.


martes, 1 de abril de 2014

Ikasleen foroa kultur etxean

Apirilak 1ean, goizeko 9:30tan, Legazpiko kultur etxean, herriko eskoletako ordezkariak (EA21ko gelako ordezkariak, irakasle batzuen laguntzarekin) elkartu ginen.  Galemysen teknikariek bideratutako foro honetan, eskoletan landu dugun "Biodibertsitatea eta hondakinak" gaiaren ondorioak, konpromezuak eta proposamenak elkarjarri ditugu.  Aurkezpen bat egin ondoren, ikasleak zikloka bildu dira. Eskoletatik jasotako ekarpenak azaldu eta gero, talde txikietan adostu dute norberak hartzeko konpromezu bina eta udaletxeari eramateko bi proposamenak. Partaidetza ona izan da, eta bai konpromezuak bai proposamenak kartulinetan idazteko eta besteen aurrean azaltzeko lana banatu dute. Talde guztien proposamenak ezagutu eta gero, bozketa egin dute alkateari eramateko. Hain zuzen ere, atera direnak hauexek izan dira: Eskualde mailan animalien zaurituen arretarako gune bat jartzea albaiteriekin; eta Erreka egunaren antolaketarako gaztetxe eta udalaren arteko elkarlana bultzatu.