martes, 23 de septiembre de 2014

ERREKA EGUNEAN PARTE HARTU GENUEN

Kaixo!!!  Eskerrik asko Erreka Egunean parte-hartzeagatik.  Aurten 144 partaide izan gara  guztira eta 690 kg jaso ditugu. Erreka Eguna osasuntsu dagoenaren seinale!!!!  Ondo izan!!!  Udala.
UROLA IBAIAREN URAK GARBIAGOAK
Hamaikagarren urtez jarraian legazpiar asko etorri ziren.  Urte bat gehiago umeak eta helduak animatu ziren. Eguraldi onak lagundu zuen.  140 umek eta helduk katiuskak eta eskularruak jantzita ibaia eta bere ertzak garbitzen parte hartu genuen.  Besteak beste ontziak, beirak, burniak...... eta plastikozko kantitate pila bat ere atera genituen.  Sinestezina ematen du, baina oraindik jendak holako gauzak gure Urola ibaira botatzen ditu. Ehundaka kilo zabor jasota dago eta udaletxearen atzekaldean begibistan utzi zen, herriko kontzientzia pizteko.  Ekitaldi honi bukaera gozoa emateko Katagorri eta Lenburrekoek eskeinitako hamaiketako alai bat gozatu genuen.  Ekintza hau "Agencia Vasca del agua-Ura"ren diru-laguntzarekin egin ahal izan genuen. Eskerrik asko lagundu zuten guztioi!
Domingo Agirre eskola publikoaren ordezkariak hauexek izan ziren: 17 ikasle, 9 guraso eta bi irakasle. Urola ibaiaren hiru gune desberdinetan aritu ginen lau taldeetan.

miércoles, 17 de septiembre de 2014

ERREKA EGUNA OSPATUKO DA - partaideen zerrenda

Kaixo!
Erreka Eguneko zerrenda bidaltzen dizuet. 
Hemen Erreka Eguneko taldean, partaideei jakinarazteko
Milesker!

Inma Hernandez
LEGAZPIKO UDALA
T: 943 737030

agenda21@legazpi.net

martes, 16 de septiembre de 2014

BIZIKLETA MARTXA - MUGIKORTASUN ASTEA


Kaixo!!!
Atzoko bizikleta martxa oso ondo irten zen! 150 pertsona inguruk hartu zuten parte!!! Inoiz baino gehiago!
Horrek esan nahi du jendea ekimenaren berri izan zuela eta  eguraldi onak ere lagundu zuen jendea gerturatzen. Eta nahiz eta ibilaldi erdialdean ekaitza hasi, oso gustora bukatu genuen.
Milesker!!!!
Eskerrik asko!!!!
Legazpiko udala
Data:  asteartea, 2014-09-16
Ordua: arratsaldeko 18:30tan
Lekua: Laubide kalean elkartuko gara eta Euskal Herria plazan bukatuko den ibilbide bat egingo dugu.
Ekintza: BIZIKLETA-MARTXA Errebindika ezazu bizikletaren erabilera gure eguneroko ibilbideetarako.  Abiadura mugatuta dago: orduko 20 km.   Ez ahaztu kaskoa !  Amaieran: Ogitartekoak eta fruta banatuko dira.   - Ekintza hori honako erakundeekin koordinatuta antolatu da: Korosti txango-txirrindularien elkartea eta Telleriarteko txirrindulari elkartea – KARTELA - pdf deskargatu

MUGIKORTASUN ASTEA
Datak:  irailaren 16tik 22ra arte
Ekintza: “ESKERRIK ASKO BIZIbiltzeagatik” kanpaina - Helburua: eguneroko joan-etorrietan (erosketak egiteko, lanera edo ikastera joateko…) bizikleta erabiltzen duten pertsonak saritzea. Aldi berean herritarrak orokorrean bizikletaren onuraz sentsibilizatuko ditugu: osasuna hobetzea, praktikotasuna (aparkatzeko arazorik ez, azkarrra da…,   Kanpaina hau Urola Garaiko bestelako udaletxeekin, Uggasarekin eta Zumarrago ospitalarekin batera antolatu  eta finantzatu da.  Mugikortasunaren Astean JUNETORRI doan erabili dezakezu!  Herri barruko joan-etorrietan normalean autoa erabiltzen baduzu,  proba ezazu junetorri zerbitzua.  Erosoa, merkea eta jasangarria da.

MARCHA EN BICICLETA
Fecha:  martes, 16-09-2014
Hora: 18:30
Lugar: Saliendo desde Laubide Kalea daremos una vuelta por Legazpi hasta llegar a Euskal Herria Plaza..
Actividad: MARCHA EN BICICLETA Reivindica el uso de la bici como medio de transporte en nuestros desplazamientos diarios.   La velocidad estará limitada a 20 km/h.  ¡Llevar casco!  Al finalizar se repartirán bocadillos y fruta.  - Actividad organizada en coordinación con las asociaciones Cicloturistas Korosti y Telleriarteko Txirrindulari Elkartea –

MUGIKORTASUN ASTEA
Fecha: del 16 al 22 de setiembre
Actividad: Campaña “GRACIAS POR BICIDESPLAZARTE”  Objetivo: Premiar por su iniciativa a personas que utilizan el desplazamiento en bici en su vida diaria y concienciar al resto de los beneficios que aporta este medio de transporte a nivel de salud, sostenibilidad con el medio ambiente, practicidad (olvidándonos de aparcar y rapidez de desplazamiento en el pueblo para recados, ir al trabajo, al colegio.....)…  Esta campaña se ha organizado y financiado en colaboración con los ayuntamiento de la comarca, Uggasa y el Hospital de Zumarraga.  Durante la semana de la movilidad utilizar el JUNETORRI será gratis!  Si habitualmente usas el coche para moverte por Legazpi: prueba el Junetorri. Es cómodo, barato y sostenible.