viernes, 31 de octubre de 2014

Material berziklatuarekin jostailuak - lh2

Igeriketa ikastaroan egiten ari ziren bitarten bigarren mailako ikasleek hainbat jostailu material berziklatuarekin egin dituzte. Informazio gehiago gorputz hezkuntzako blogean dago. Klikatu hemen

jueves, 30 de octubre de 2014

Herriko foroan - kale Nagusia

Urriak 30ean Herriko foroan parte hartu genuen. Kale Nagusia oinezkoentzako proiektuari buruz proposamenak aztertzen ibili ginen. Berez, Domingo Agirre eskolan, laugarren mailako ikasleek gai honi buruz aztertzen egon ziren, Galemyseko teknikarien laguntzarekin. Eta gelan sortu zituzten hainbat proposamen kontutan hartu zituzten. Horren ondorioz, herriko forora eskolako ordezkaritza bat joan zen: hiru ikasle, bi irakasle eta guraso bat. Hasieran, bakarrik, Herriko hainbat elkartertik (eskolak tartean) jasotakoen proposamen aurkezpen saioan egon ginen. Gero kale Nagusira "in situ" ikustera joan ziren. Oso interesgarria izan zen gure presentzia, eta Udalak eskertu zigun.

miércoles, 29 de octubre de 2014

Familiak eta umeen autonomia eta bideo interesgarria

Guraso agurgarriak,
Gogoan al duzue haurrak zineten garaian nolakoa zen zuen herria? Non eta zertara jolasten zenuten? Ziur oroitzapen onak izango dituzuela. Seguruenik askotan inguruan heldurik gabe pasatuko zenituztela orduak eta orduak. Baina gaur egun zer gertatu da? Zuen seme alabek berdin jolasten al dute kalean? Zertan aldatu da herria geroztik hona?
2014-2015 ikasturteko Eskolako Agenda 21eko proiektuaren barnean, herrien antolaketaz arituko gara, haur eta gaztetxoen aisialdirako eta autonomiarako egokiak diren ala ez aztertuko dugu. Bizitzeko herriak izenburu zoragarria jarri diogu eta ikasleen begiradak integratzen saiatuko gara jasangarritasunaren ikuspegitik herrietako plangintzetan. Bizitzeko egokiak diren herriak nahi ditugu zuen seme-alabentzat; herri abegitsu, atsegin, bero eta toleranteak.
Proiektu honetan, zuen inplikazioa oso garrantzitsua izango da, Ingurumen Batzordean edota bestelako ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Zuen seme-alaben lanetatik ateratako ondorioak, eta haien iritzi eta ideiak, udaletxera bideratuko dira, denon artean gustuko herria eraiki dezagun.
Denon artean lor dezakegu! Mila esker zuen parte hartzearengatik

                                                                                  Eskolako Agenda 21eko lantaldea
Ba al zenekien … …Nazio Batuen Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmen bat badagoela, 1989. urtean sinatu zena?…Hitzarmen honen 31. artikuluak zera diola: haurrek garatzeko eta jolasteko denbora, lagunak eta esparruak izateko eskubidea dute?  …azaroaren 20an Haurren Eskubideen Hitzarmenaren 25. Urteurrena ospatuko dela?
“Umeentzat aproposa den hiria, denontzat aproposa da”  Francesco Tonucci
Interneten gaiari buruzko bideo interesgarria aurki dezakezue:   “Darpie: Familias ante la autonomía infantil”

Estimados padres y madres,
¿Recordáis cómo era vuestro pueblo cuando erais niños/as? ¿Dónde y cómo jugabais? Es probable que os traiga muy buenos recuerdos. Seguramente de pequeños pasabais horas y horas jugando en la calle, muchas veces sin la vigilancia de vuestros mayores. ¿Pero hoy en día qué ha pasado? ¿Juegan de la misma forma en la calle los niños/as de hoy en día? ¿Cómo ha cambiado el pueblo desde entonces?
Este curso 2014-15 el proyecto de Agenda 21 Escolar trata sobre la organización de los pueblos y analizaremos si son adecuados para la autonomía y tiempo libre de los niños/as y jóvenes. Un pueblo para vivir es el título escogido para este proyecto e intentaremos integrar las miradas de los estudiantes desde la perspectiva de la sostenibilidad en las planificaciones de los pueblos. Queremos que nuestros pueblos sean adecuados para vivir para vuestros hijos/as; que sean acogedores, agradables, cálidos y tolerantes.
Vuestra implicación es muy importante en este proyecto, por lo que os animamos a participar en el Comité Ambiental y otras actividades que se organicen. Las conclusiones  del trabajo que realizarán vuestros hijos e hijas, junto con sus opiniones e ideas, llegarán al ayuntamiento, para que entre todos/as construyamos un pueblo adecuado para todos/as.
¡Animo, entre todas/os lo lograremos! Muchas gracias  por vuestra colaboración.
El equipo de Agenda 21 escolar
¿Sabías que……existe una convención sobre los derechos del niño que fue aprobada en 1989?  …el artículo 31 de dicho convenio dice así: los niños tienen derecho a disponer de tiempo, compañeros y espacios para jugar y desarrollarse?  …el 20 de noviembre se celebrará el 25 Aniversario del Convenio de los Derechos de la  Infancia?



lunes, 27 de octubre de 2014

Kontsumo tailerrak

Urriak 20tik 24 bitarte, lehen hezkuntzako maila guztiko ikasleek kontsumo tailer formakuntza jaso zuten. Ondorengo gaiak landu zituzten: SUPER, JOLASA, ONTZIAK, FRUTA ETA BARAZKIAK, PRODUKTU SEGURUAK, LITXARRERIAK, BIDEOJOKOAK, TEKNOLOGIA BERRIAK. Horretarako Kontsumobide enpresako hiru monitore etorri ziren, eta laborategian, plastika gelan eta musika gelan aritu ziren lanean. Saio batzuetan gelarako materiala sortu zuten (oka jolas bat...). Landu zuten gaiekiko sentsibilizazioa jaso zuten.  Ikasleak gustora eta motibatutak ibili ziren. Bi urtean behin egiten den ekintza denez, bi ikasturte barru berriro izatea espero dugu, egin dugun balorazioa positiboa izan bait da.  Jarraian argazki batzuk ikusteko aukera duzue.

martes, 7 de octubre de 2014

Herriko kale nagusiari buruzko foroa lh-4garren mailan


Legazpiko udalak kale Nagusia oinezkoentzat egin nahi du. Herritaren guztien iritzia jaso nahian, eskolako ikasleena ere kontutan hartu nahi du.  Horretarako eskolako laugarren mailako umeekin (bat aukeratzekotan) saio bat burutu zen Galemysen teknikarien laguntzarekin. Bi gela batera elkartu ziren, 32 ikasle eta bi irakasle guztira elkartuz. Saio horren dinamika honela izan zen:  URRIAK 7,  14:15-15:15tan LH4garren mailako gela batean elkartu, kañoia eta pantaila handi bat erabili zuten PPT aurkezpen txiki bat jarri zuten.  Gero 4 arlo nagusi aukeratu ziren lanketa egiteko:  -Lagunekin zaudenean,  -Guraso/helduekin zaudenean,  -Eguraldi ona egiten duenean, -Eguraldi txarra egiten duenean,  Arlo bakoitza lantzeko denbora jakin bat izan zuten (10min) eta bakoitzean honakoa galdetu zuten: Zer egin nahiko zenuke egoera hauetariko bakoitzean kale nagusian? Zer beharko zenuke horretarako?  Arlo bakoitza lantzeko folio handi edo kartulina handi bat izan zuten, arloari dagokion izenburua jarrita zuela, eta bertan idatzi zituzten ateratzen ziren ideia guztiak.   Ikasleak oso gustura aritu ziren eta gogotsu parte hartu zuten idei asko botatzen.
Bai gure eskolan, bai Olazabal institutoan, bai ikastolan sortutako ideiak datorren urrian 30ean, herriko foro batean kaleratuko dira.  Asmoa dago, bertan lh-4garren mailako ikasle ordezkari batzuk egotea.