miércoles, 25 de marzo de 2015

HHko patruila berdea

Aste santutik aurrera, HHko 4 eta 5 urteetako geletan PATRUILA BERDEA martxan jarri zuten. Egunero gela bakoitzeko arduraduna, niki berde bat jantzita, izendatzen zen. Bere betebeharra honako hau izaten zen: pasiloa txukun mantendu, batez ere lurreko txamarrak eta mantalak dagokion tokian jartzen (atentzioa deitzen) eta dena ondo jasota egoten.  Geletara edateko ura eramaten (pitxar edo botila batean).  Komuna txukun txukun mantentzen.  Jarraian argazki batzuk.
patruila berdearen irudi batzuk: https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6161105049375167153?banner=pwa

martes, 24 de marzo de 2015

Ikasleen foroa - kultur etxean - Bizitzeko herria

Martxoak 24an, Legazpiko kultur etxean, herriko gainontzeko eskolako agenda 21ko arduradunekin elkartu ginen. Goizeko 9:30tarako gela bakoitzeko arduraduna (guztira 12) eta bi irakasle, kultur etxeko aretoan Olazabal instituto eta Haztegi ikastolako ordezkariekin bildu ginen. Bertan, Galemys enpresako teknikarien laguntza izan genuen; eta beraiek foro honetako dinamizatzaileak izan ziren.
Eskola bakoitzak, aurretik "Bizitzeko herria" gaia landu zuen eta bere proposamenak plano batean markatuta eraman zituen.  Denak batera sarrera bat egin genuen, gaiaren nondik norakoa izan den gogoratzeko. Jarraian LHko ikasleak aretoan gelditu gara, eta DBHkoak beste gela batera joan dira. Lehen Hezkuntzako ikasleek, eraman duten planoaren laguntzarekin eskolan landu dutena elkar jarri dute: zer aztertu duten? Zein egoeretan topatu duten? Zer arazoak aurkitu dituzten?.... beti Galemyseko teknikariek bideratuta. Solasaldi polita sortu da, gehiengo parte hartzearekin. Gustora aritu direla uste dugu.
Bukaeran jasotako proposamen eta konpromezuak gogoratu ditugu; eta saioaren balorazio azkar bat egin dugu.
Datorren apirilaren 21ean, udaletxean, alkatearekin egoteko aukera izango dugu; eta foroan azaldutakoa eramango diogu.
Hurrengo estekan foroaren argazki batzuk ikusteko aukera dago:....
https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6129827411821348289/6129827413188247986?pid=6129827413188247986&oid=108731447861020974539

martes, 17 de marzo de 2015

Eskola Agenda 21ko gelako arduradunekin bilera - Ikasleen foroa prestatzeko

Martxoak 17an eskolako liburutegian gelako arduradunekin bildu ginen. Ikasleen foroa prestatu behar genuen. Ikasturte honetan landu genuen BIZITZEKO HERRIA gaiaren aurkezpena prestatu behar genuen. Aurreko hilabeteetan eskolako inguruetan ikasleek diagnosia egin zuten: nola ikusten zuten bere herria, auzoak...  Nola aurkitzen zen bere eskola (patioa, parkea...), eskolarako bidea, inguruan zeuzkaten aiseguneak (parkeak, kaleak...). Zer arazoak zeunden? Nola gustatuko litzaieken? Zer hobetzeko proposamenak eskatuko lituzteken udalari?....
Planoekin, geletan, taldeka landu zuten, eta fitxa batzuk burutu zituzten. Fitxa horiek egin ondoren, ondorioak atera zituzten, udaletxera bideratzeko proposamenak sortu zituzten, eta konpromezu batzuk hartu zituzten. Geleko arduradun bakoitzak elkarjarri zituen. Plano handi batean markatu genituen proposamenak. Eta datorren martxoak 24an, herriko kultur etxean gainontzeko eskolako ikasleekin elkartuko garen Ikasle forora eramateko proposamenak prestatu genituen:
bakoitzak zer azaldu behar zuen, planoarena nola kontatu, foroaren antolaketari buruzko zehaztapenak.... Umeak, gaia gertutik bizitzea oso lagungarria izan zen eta motibatuta parte hartu zuten. Jarraian ziklo bakoitzean ateratako emaitzak esteka desberdinetan ikusiko dituzue (zikloa aukeratu, klikatu gainean eta deskargatzen duzu, deskargatu eta gero zabaldu behar duzu):
LEHENENGO ZIKLOA
BIGARREN ZIKLOA
HIRUGARREN ZIKLOA

argazkiak jarraian - gainean klikatuz gero beste lehiotxo batean ikusteko aukera daukazu:...
https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6127132939891647169/6127132945752566658?banner=pwa&pid=6127132945752566658&oid=108731447861020974539

jueves, 12 de marzo de 2015

Eskolako bidea aztertzen - lh3garren maila

Martxoak 10 eta 12an, eskolako lh3garren mailako ikasleak bere tutoreekin, eskolarako bidea (azken zatia) aztertzera joan ziren.  Eskola Agenda 21ean lantzen ari garen aurtengo gaiarekin (Bizitzeko herriarekin) ekintza honek lotura zeukan.
Zehazki, Laubideko errotondaraino jeitsi ziren plano eta metroekin. Hortik diagnostikoaren emaitzak behaketa taula batean jasotzen ari ziren; eta udaletxera eramateko proposamenak sortu ziren.
Azterketa hau burutu ondoren, gelan taldeka landu zuten ikasleen forora bideratzeko.  Besteak beste, onodrengo gauzak komentatu ziren
.- Oinez, patinetez edo busez etortzen direla, distantzia eta eguraldiaren arabera; eta bide batez lagunekin etortzen direla eta dibertigarria dela.
.- Espaloiak ondo daudela, baina baldosa batzuk konpondu behar dituztela; Zebrabideak ondo daudela baina berriro margotu beharra dutela; eta Eskailerak konpondu behar dutela eta ahal bada ranpa bat jartzeko beharra ikusten dela batez ere karroak eramateko.
.- Errepideko zulo batzuk konpondu behar dituztela.
.- Konpromezu batzuk ere hartu behar dutela: gauzak zaindu, errespetatu, ez puskatu, ez zikindu eta ahal dena berziklatu.


argazkiak jarraian - gainean klikatuz gero beste lehiotxo batean ikusteko aukera daukazu:...
https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6127237660562309713/6127237665264265794?pid=6127237665264265794&oid=108731447861020974539