jueves, 18 de junio de 2015

Buruhandiak material berziklatuekin

Ikasturte honetako azken egunetan, eskolako patioan animazioa izan genuen. Buruhandiak ibili ziren. Baina ez edonolako buruhandiak, seigarren mailako ikasleak baizik. Beraiek, plastika tailerretan material berziklatuekin egindako buruhandiak, eta gainera oso eginda zeunden. Bakarrik falta zitzaien mozorroen arroparen bat jantzi eta gomaespumaz egindako porra prestatu. Giro oso polita sortu zen, eta gainontzeko umeek ere buruhandiak ere probatu zituzten.

viernes, 5 de junio de 2015

Bizikleta martxa



Ekainak 5an, Lehen hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailako ikasleek, tutoreak, gorputz hezkuntzako irakasleak eta beste bi irakasleen laguntzarekin; Eskola egunako goizeko orduak aprobetxtuz, bizikleta ibilaldi bat egin dute. 5garren mailakoak eskolatik Brinkolako urtegira eta buelta egin dute; eta seigarrengoak Zumarragako "mahairaino". Ibilaldi honen helburu nagusia kirola egitea zen.  Baina baita ere honako helburu hauek ere landu dute: MUGIKORTASUNA, NATURAREKIN KONTAKTUA IZATEA, INGURUMENA ZAINTZEA ETA ERRESPETATZEA, ikakideekin elkarbizitza izatea eta harremanak sendotzea, osasunaren aldeko ekintza burutzea, bide hezkuntza lantzea, txirringa maneiatzen ikastea,... Maiuskulaz daudenak Eskola Agenda 21ean lotura dutenak dira.
Jarraian argazkiak: https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6026397924404654641/6026397928856799666?banner=pwa&pid=6026397928856799666&oid=108731447861020974539

jueves, 4 de junio de 2015

Bizitzeko Herria Kaleko ekintzak

 Zer da Bizitzeko herria? Argi dugu herri guztiak ezberdinak direla. Denak kaleak, ikastetxeak, etxeak edo dendak bezalako elementuez osatuak egon arren, badago gure herria definitzen duen beste zerbait: gustura sentiarazten gaituen lekua da, disfrutatu nahi dugun lekua, eta bertan bizi garenontzat eta bisitan etortzen zaizkigunentzat abegitsua izatea nahi duguna.
Kale Ekintza honetan pauso txiki bat eman nahi dugu zentzu honetan eta aditzera eman kaleak eta plazak bertatik ibiltzeko baino beste zerbait gehiago ere izan daitezkeela.
¿Qué es un pueblo para vivir? Tenemos muy claro que todos los municipios son diferentes aunque tienen elementos en común como calles, escuelas, casas o tiendas. No obstante, hay algo más que define nuestro pueblo: es el lugar en el que nos sentimos a gusto, del que queremos disfrutar, hacerlo acogedor, y que sea punto de encuentro de todos y todas los que lo habitamos y de los que nos visitan.
Esta actividad en la calle propone dar un pequeño paso en este sentido y mostrar que las calles y plazas son algo más que meros lugares por los que transitar.
GERTURATU ZAITEZTE! FAMILIA OSOAK PARTE HARTU DEZAKEEN EKINTZAK PRESTATU DITUGU! PRIMERAN PASAKO DUZUE!
ACÉRCATE Y PODRÁS TOMAR PARTE EN LAS ACTIVIDADES QUE HEMOS PREPARADO PARA TODA LA FAMILIA, ¡PASAREIS UN BUEN RATO!
Bizitzeko herria gustura sentiarazten gaituen lekua da, disfrutatu nahi dugun lekua eta abegitsua izatea nahi duguna. 

Eskualdeko 4 udalak Uggasarekin batera gonbidatzen zaitugu:

-      Zure herria nola zen gogoratzea herriko argazki zaharren bilduma duen erakusketarekin.
-      Eskualdeko ikasleak egindako maketa ezagutzea.
-      Har ditzagun kaleak!!! Adin guztientzat prestatuko diren ohizko jolasen bitartez.
-      Irudimena martxan jartzea berrerabilitako gauzekin jostailuak eginez.
-      Kartelak margotuko ditugu denon ekarpenak jasoz!

FAMILIA OSOARENTZAT EKINTZAK IZANGO DIRA
                                URRETXU-ZUMARRAGA     plaza Areizaga- Kalebarren plazan  18:00-20:30  EKAINAK 5 JUNIO
             LEGAZPI            plaza Euskal Herria plazan 18:00-20:30   EKAINAK 25 JUNIO

Animatu parte hartzera eta lagundu zabaltzen!!!!
Josune Makaia
Iraunkortasuna - Sostenibilidad
UROLA GARAIKO GARAPENERAKO AGENTZIA
Patrizio Etxeberria, 3 Solairuartea ▪ LEGAZPI

Tel.: 943 72 54 06 ▪ www.uggasa.com