sábado, 28 de noviembre de 2015

Hiri hondakinak - baliabideak - eta beste kanpain gehiago


Hiri hondakinak kanpaina barruan hartu ditugun konpromezuak aurrera eramateko; Diputazioak laguntzen digu hainbat bailiabideekin:
.- kartel handiak - din-A3 - hormirudia
.- foileto informatzailea - triptiko formatoan
.- Edukiontziak: urdina (papera jasotzeko), oria (plastikoa jasotzeko), marroia (organikoa jasotzeko)
.- boc roll - merienda eramateko bilgarria berrerabilgarria

Baliabide horiek aparte; argazki bilduma honetan, ere daude:
.- Siriaren aldeko kanpaina
.- Markelentzako biltzen ari garen tapoien jasoketa
 

Hiri hondakinak - konpromisoak - 1



Hiri hondakinak kanpaina.
Hartutako konpromisoak-1



1.   %100 birziklatuta dagoen papera erabiltzea   baliabideak…paper birziklatu mota desberdinei buruz informazioa eta lor daitezkeen tokiak adierazten duen informazioa eskuratu nahiko genuke
2.   papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: fotokopiak, inprimakiak, ikasleen lanak eta ikastetxetik bidaltzen den informazioa bi aldeetatik idatziko dira
3.   papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: ikastetxetik bidalitako informazioa ahalik eta formatu txikienean jarriko da. adibidez: dina5 dina4ren ordez.
4.   berrerabili paper erabilia edo inprimakia alde batetik idatzia badago.
5.  barne-komunikazioan posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
6.  familiekin posta elektronikoaren erabilera sustatzea .
7.  papera hobe aprobetxatzearren, ordenagailuan orrialdea konfiguratzeko ikastetxearen barruan gomendioak ematea: marjinak, letraren mota eta tamaina, lerroen arteko espazioa ...
8.   papera behar bezala erabiltzeko, karteletan edo horma-irudietan berri ematea.    baliabideak :   informazioa zabaltzeko din3 tamainako horma-irudi edo kartelak jasotzea. 

9.  pilen ordez korronte elektrikoa erabiltzea eta hori izan ezean, berriz kargatzeko pilak erabiltzea. 
10.   toner eta tinta-kartutxoen kontsumoa murriztea, ahal izanez gero, behe-kalitatean inprimatuz. inprimagailuetarako tonerrak eta tinta kartutxoak erabili eta birziklatzea.   
11.    ikastetxean material didaktikoa edo/eta testu liburuak berrerabiltzea. 
12.   eskolako jangelan, eskolako jaietan ... berriz erabil daitezkeen mahai-tresnak eta ontziteria erabiltzea … baliabideak :    mankomunitateak / udalak erabiltzeko moduan duen materialaren informazioa jasotzea.
14.    eskolako jangelan oihalezko ezpain-zapi pertsonalak erabiltzea.   
16.    birzikla daitezkeen materialak gaika biltzea eta bilketa antolatzea:: papera eta kartoia, ontzi arinak eta materia organikoa.    baliabideak: papera eta kartoia gaika biltzeko edukiontziak jasotzea. 

ontzi arinak gaika biltzeko edukiontziak jasotzea 


25 litroko edukiontziak jasotzea 


17.   ikastetxeetako sukaldeetan sortutako olioa behar bezala kudeatzea.   baliabideak:    olioaren gaikako bilketari buruz informazioa jasotzea

18.    hondakinak prebenitu eta birziklatzearen kanpainari buruz eskola-komunitateari (gurasoei, ikasleei eta irakasleei) berri ematea.     baliabideak:    foileto informatzaileak jasotzea / recibir folletos informativos. 
19.    eskulanetan berrerabili edota birzikla daitezkeen hondakinak erabili.
20.   urtean behin edo bitan 2. eskuko azoka antolatu, produktuen trukaketa eta salmenta bultzatzeko.
21.     www.metaposta.com alta eman eta faktura elektronikoa jasotze prozesua abian ipini, ikastetxeko kudeaketan ahalik eta paper gutxien sortzeko.
22.    ikasleen hamaiketakoan alferrikako bilgarriak eta gehiegi bildutako produktuak saihestu    baliabideak    ikasleen hamaiketakoa biltzeko berriz erabil daitezkeen bilgarriak jasotzea.