martes, 22 de diciembre de 2015

Santo Tomas

Urtero bezala, Domingo Agirre eskolak Santo Tomas azoka Herriko plazan antolatu zuen. Irakasle, ikasle eta gurasoen laguntzarekin, abenduak 20an, igande goizean, hainbat postu desberdineekin herria alaitu genuen. Besteak beste: txistorra edo txokolatezko taloak, gaztain erreak, erabilitako oliorekin egindako xaboiak saldu genituen. Xaboiarekin batera sendabelarrekin egindako "erretrapua" (kolpeentzako pomada) ere saltzen genuen. Beste postu batzuetan: baserriko tresna eta barazkien erakusketa egon ziren (tartean 600 bat ere egon zen).  Olazabal institukoek ikasketa bidaiarako saski bat zozketatu zuten eta etxean egindako tartak, pastelak, gozoki desberdinak ere saldu zituzten. Asto batek eramaten zuen gurdi baten gainean bidiatxo bat egiteko aukera egon zen. Abarkagintza eta saskigintza tailer bat egon zen, txikien interesa erakarriz. Santo Tomas azoketan egiten den ohiko txerrien zozketa egin genuen (txerrikien lote bat hain zuzen ere). Beti ingurumenari begirada botatzen antolatu dugu: bertatik bertara produktuak babesten, baserria laguntzen, erabilitako olioak berziklatzen, ... Eta aurten berrikuntza bezala, berrerabiltzen diren edalontziak-basuak (udaletxekoak) erabiltzen; gainera jendearen harrera on batekin.