jueves, 31 de mayo de 2012

Ekainak 5, Ingurumeneko Munduko eguna. 5 de junio, día mundial del medio ambiente


Aste berdea barru, ekainaren 5ean Ingurumeneko Munduko Eguna ospatzen dugu. Egun hori ospatzeko ikastetxetik proposatzen ditugun ekintzak hauek dira:
  • Ekainaren 5ean denok joango gara eskolara kolore berdeko niki-kamiseta bat              edo beste aipangarri berde bat ( bisera, zapia...) jantzita.
  • Ekainaren 5ean, patio garaierako fruitu-piezaren bat ekartzea hamaiketako bezala, ahal den bilgarri gutxien erabiliz hondar txikiena sortzeko. Gogorarazten dizuegu ekainaren 4an, astelehena, 16:10etan, patioan gai honekin lotuta jarduera bat egongo dela.
  • Astean zehar ikurriña berdea esekiko dugu.
  • Astean zehar, bai etxean bai eskolan, uretako eta energietako kontsumo egokiaren aholkuak kontuan har ditzatela nahi dugu: uretako eta argietako kontsumo arduratsua, bakarrik beharrezkoa denean erabiltzea, behar ez dugunean txorrotak eta etengailuak ixtea,...
  • Autoaren erabilera saihestuz, patinetean, bizikletaz edo oinez eskolara etortzea aholkatzen dugu.
 Ekintza hauetarako zuen parte hartzearekin kontatuko dugulakoan, mila esker!

Dentro de la semana verde, el 5 de junio celebramos el Día Mundial de Medio Ambiente. Para celebrarlo las actividades que proponemos desde el centro son las siguientes:
  • El día 5 de junio acudiremos todos-as a la esuela vestidos con  un niki-camiseta de color verde  o algún complemento verde (visera, pañuelo...).
  • El 5 de junio como almuerzo para el recreo traer alguna pieza de fruta con el menor envoltorio posible para no producir residuos. Recordamos que el lunes 4 de junio a las 16:10 horas habrá en el patio de la escuela una actividad relacionada con este tema.
  • Durante toda la semana colgaremos la bandera verde.
  • A lo largo de la semana queremos que tengan en cuenta tanto en casa como en el colegio los consejos relacionados con el consumo adecuado del agua y energía: consumo responsable de agua y luz, sólo lo necesario, cerrar grifos e interruptores cuando no necesitemos,....
  • Aconsejamos venir a la escuela andando, en patinete o en bicicleta, evitando el uso del coche.
 Confiando en que contaremos con vuestra colaboración para llevar a cabo estas actividades, ¡MUCHAS GRACIAS!


martes, 15 de mayo de 2012

EKAINAK 4: Askariarekin kanpaina - 4 junio: campaña con la merienda


Eskola-Agenda 21ko ikasturte honetan zehar landu den gaiarekin bat, ELIKADURA JASANGARRIA; elikagai osasungarrietako eta hondar-murriztapenerako kontsumoan sentsibilizazio-kanpaina bat egin nahi dute Urola Garaiko udaletxeek.
Zehazki, egingo den jarduera umeen askariaren inguruan izango da.  Ikastetxearen irteeraren orduan, arratsaldean, gurasoekin eta umeekin  dinamizatzaile batzuk (aktoreak) hurbilduko dira merienda  osasungarriena eta hondakin  gutxien sortzeko  elkar eragiteko.
Domingo Agirre Ikastetxera EKAINAren 4an, ASTELEHENA, etor zaitezte, arratsaldeko 16:00etan. Ekintza honetan parte hartuko duzuelakoan, zain gaude! Mila esker!



En consonancia con el tema que se ha trabajado durante este curso en la Agenda Escolar 21, ALIMENTACIÓN SOSTENIBLE,  los ayuntamientos del Alto Urola quieren realizar una campaña de sensibilización en el consumo de alimentos saludables y la reducción de  residuos.

En concreto, la actividad que se realizará se centrará en la merienda de los niños-as. A la hora de la salida del colegio, a la tarde, se acercarán unos dinamizadores (actores) para interactuar con padres y niños sobre la merienda más saludable posible y también qué hacer para que se produzca el menor residuo posible.

Al colegio Domingo Agirre está previsto que vengan el 4 de JUNIO, LUNES, a las horas.  ¡Esperamos vuestra asistencia! Gracias.

martes, 24 de abril de 2012

Ikasleen foroa udaletxean

Apirilak 24an, goizeko 9:30tan, Legazpiko Udaletxean herriko ikastetxeko ikasleak elkartu ginen alkate eta EA21ko zinegotziarekin. Bertan, ikasturte honetan landu dugun "ELIKADURA JASANGARRIA" gaian ateratako ondorio, herrientzako proposamenak eta geuk betetzeko konpromezuak kaleratu genizkien.   Baita ere, azken hiru urteetan landutako geneuzkan hiru gaien konrpromezuen betetze mailari JARRAIPEN bat egin diogu. Horren emaitzak ere aipatu dizkiegu.  Ekitaldiaren bukaeran EA 21ko zinegotziaren erantzuna jaso dugu.
Foroaren argazkiak jarraian ikus ditzakezue.

viernes, 20 de abril de 2012

LEGAZPIKO FOROA - Apirilak 26: Ikasleen foroaren aurkezpena


Kaixo!

Datorren asteko Fororako deialdia bidaltzen dizuegu: Apirilak 22an. Gaia: Ikasleen foroaren aurkezpena

DEIALDIA IKUSI NAHI BUDUZU KLIKATU HEMEN

Remitimos la convocatoria para la reunión del Foro que se celebrará la próxima semana: 26 de abril. Tema: Presentaxion del Foro escolar.

Aurreko foroen aktak:
Martxoak 22-akta
Ondo izan!

Inma Hernandez
LEGAZPIKO UDALA
T: 943 737030

agenda21@legazpi.net

miércoles, 18 de abril de 2012

IKASLEEN FOROA – Apirilak 24an

IKASLEEN FOROA – Apirilak 24an

Datorren APIRILAK 24an goizeko 9:30tan Legazpiko Udaletxeko Areto Nagusian Domingo Agirre, Olazábal eta Haztegiko ikasleak (Eskola Agenda 21ko arduradunak) Alkatearekin elkartuko dira. Bertara “Elikadura Jasangarria” gaia landu eta gero aterako ONDORIO, Herrirako PROPOSAMENAK (udalari) eta Elikadura jasangarriaren aldeko GURE KONPROMEZUAK eramango dira. Foro horretan Udaletxean Alkateari eta Legazpiarrei aurreko guztia azalduko zaie. Baita ere, azken urteetan hartutako konpromezuen jarraipena egin eta gero, zer betetze maila izan duten.

Aurretik Kultur etxean elkartu ziren eskola bakoitzak landutako elkar jartzeko. Honi buruzko informazioa ondorengo estekan . . . http://txominberde.blogspot.com.es/2012/03/ikasleen-foroa-kultur-etxean-argazkiak.html

Gure eskolan ELIKADURA JASANGARRIA gaia landu eta gero sortutako ondorio, proposamen eta konpromezu ondorengo estekan daukazue . . . http://txominberde.blogspot.com.es/2012/03/eskolako-batzordearen-bilera-ikasle.html



martes, 27 de marzo de 2012

Erlazaintza - Aikur - lh2 - martxoak 27



Erlezaintza – Aikur – lh2 – martxoak 27

AIKUR ERLETEGIA (Urretxu)

HELBIDEA: Iosune Epelde - Santa Barbara bidea 37. Urretxu (Gipuzkoa)

DESKRIBAPENA: Erlezaintza ekologikoa

Adina: 6 urtetik aurrera - Taldearen tamaina: ikasleak gehienez 22, helduak gehienez 13 
Iraupena: 3 ordu
JUSTIFIKAZIOA: Ekintza honetan erleen bizimodu bitxi eta interesgarria ezagutuko duzue, naturan duten funtzioa eta erlearen etxekotu zeneko historia. Intsektu honen anatomiari buruz ikasiko duzue, erlauntzek nola eboluzionatu duten, zein produktu ekoizten dituzten erleek eta zer den erlegintza. Polenaz karga-karga eginda datozen erleak bizirik ikusteko aukera izango duzue, eztia eta propoleoa, babestutako erregina bat, langileak kumeak elikatzen, dantzan eta garbitzen. Gainera, ezti goxoa probatu eta kandelak egingo dituzue.
HELBURUAK:
·                     Erleen munduari buruz ezagupenak landu.
·                     Erlearen munduarekin zerikusi duen lanbidea (erlezaina) ezagutu.
·                     Erlezainaren lanari garrantzi eman eta baloratu.
·                     Eztia ezagutu eta bere erabilpena ezagutu.
·                     Argizariak nola egiten diren eta bere erabilpena ezagutu.
·                     Ingurumenarekin errespetuz jokatzeak eta erleak gizakiarentzat duen garrantziaz jabetu.
·                     Animaliekiko eta landarekiko sentsibilitatea, errespetua eta babesa jarrerak garatu.
EDUKIAK:
·                     ERLEA: -Erlearen gorputza.
            -Erlearen bizitza:
                        1.-Erlearen jaiotza:langilea, erregina eta erlamandoa.
                           2.-Erleberritzea.
                           3.-Erlearen gaitzak eta etsaiak.
·                     ERLAZAINTZA: -Erlazaintza Euskalerrian.
                        -Erlauntza desberdinak.
-Gizakiok erleengandik ateratzen duguna:
1.                  Eztia.
2.                  Argizaria.
3.                  Erreginaren jalea.
4.                  Propolioa.
5.                  Polena.
-Erlezainaren lanak urtean zehar.
-Tresneria.
·                     ERLEA ETA ERLEZAINAREN EGINKIZUNA NATURAN
DENBORALIZAZIOA:
Gai hau BIGARREN hiruhilabetean landu dugu eta bukaeran egun erdiko irteera bat egin dugu. AIKUR erletegia bisitatzera.
Aikur-ren web orrian sartzeko ondorengo estekan klikatu gainean: http://www.aikur.com/

martes, 20 de marzo de 2012

Ikasleen Foroa Kultur Etxean - argazkiak



Martxoak 20an, 9:30tan Haztegi, Olazabal eta Domingo Agirreko ikasle ordezkariak Legazpiko kultur etxean elkartu ziren. Eskoletan "Elikadura Jasangarria" gaia landu eta gero ondoriak eraman zituzten. Honekin batera, zikloka Gure Konpromezuak eta Udalari Proposamenak ere eraman zituzten. Lehenengo: zikloka elkar jarri zituzten eta bateratu zituzten. Gero: talde handian adostu eta gero Udaletxera eraman behar zena erabaki zuten. Azken momentuan saioa baloratu zuten.