Betidanik eskolan EKITATE FALTAren kontzientzia piztuta egon da. Urteero Afrikarako arropa edo Sahararako elikagaiak bildu dira. Urte batean Fundazion Haurraldekoek Afrikan egiten duten lana laguntzeko Azoka Solidario bat antolatu genuen. Ikasturteko lehenengo ekintza SOS AFRIKAren alde izan da ("Servicio Africano de solidaridad"), hain zuzen ere erabiltzen ez den arropa ekartzeko eta hara bidaltzeko. Aurreko astean ikasleei etxetik ekartzeko poltsak banatu zizkien eta egun gutxitan arropa asko ekarri dute. ESKERRIK ASKO! Jarraian argazki batzuk ikusteko aukera izango duzue.
Aurtengo ikasturteko gaia “BIODIBERTSITATEA” da. Ez da enfokatu behar animaliak eta landareak ikasteko, naturarekiko lotura dugula jakiteko baizik. Oso gertu daukagu, eta gozatu behar dugu. Paisaiak, landareak, animaliak... ikusi, entzun, usaindu... Denok aurrera jarraitzeko elkar beharra dugu eta elkar lagundu behar dugu. Bizi zikloa edo bizi kate hau nonbait apurtuz gero ondorio latzak etor daitezke.
Biodibertsitate gaia sentsibilizazioa egiteko hainbat bideo eta power pointak ikusteko aukera daukazue. Jarraian zerrendatuko dizuet:
c.“Midway” Bideo hau oso laburra da, 4 minutukoa. Benetan merezi du. Irla hau Ozeano Barean dago, kosta guztietatik 2.000 km-ra. Irla honetan ez da bizi jenderik, baina… Hegaztiak zaborraz beteta daude. http://www.midwayfilm.com/
Ekainak 4an, astelehenean, arratsaldeko 16:15tan, umeen irteera garaian, eskolako patiora bi aktoresa etorri ziren gurasoekin eta umeekin egoteko. Ekitaldi hau, bailarako udaletxeek bultzatutako kanpaina baten barruan kokatuta dago. Umeen hamaiketako edo meriendaren jaten dena eta ekartzen duen bilgarriekin lotuta dago. Bere leloa "BILGARRIA MANTENDU, BARRUKOA ALDATU" da. Alegia, alde batetik janari osasungarriak jateko eta bestetik zaborrik ez sortzeko kanpaina da. Gurasoek eta umeek azalpenak oso erne jarraitu zituzten. Ekintza honen argazkiak jarraian dauzkazue:
Aste berdea barru, ekainaren 5ean Ingurumeneko Munduko Eguna ospatzen dugu. Egun hori ospatzeko
ikastetxetik proposatzen ditugun ekintzak hauek dira:
Ekainaren 5ean denok joango gara
eskolara kolore berdeko
niki-kamiseta bat edo beste aipangarri berde bat ( bisera, zapia...) jantzita.
Ekainaren 5ean, patio garaierako fruitu-piezaren bat ekartzea hamaiketako bezala, ahal den bilgarri
gutxien erabiliz hondar txikiena sortzeko. Gogorarazten dizuegu ekainaren 4an,
astelehena, 16:10etan, patioan gai honekin lotuta jarduera bat egongo dela.
Astean zehar ikurriña berdea esekiko dugu.
Astean zehar, bai etxean bai
eskolan, uretako eta energietako
kontsumo egokiaren aholkuak kontuan har ditzatela nahi dugu: uretako eta
argietako kontsumo arduratsua, bakarrik beharrezkoa denean erabiltzea, behar ez
dugunean txorrotak eta etengailuak ixtea,...
Autoaren erabilera saihestuz, patinetean, bizikletaz edo oinez eskolara etortzea
aholkatzen dugu.
Ekintza hauetarako zuen parte hartzearekin kontatuko
dugulakoan, mila esker!
Dentro de la semana verde, el 5 de junio celebramos el Día Mundial de Medio Ambiente. Para
celebrarlo las actividades que proponemos desde el centro son las siguientes:
El día 5 de junio acudiremos todos-as a la
esuela vestidos con un niki-camiseta de color verde o algún complemento verde (visera, pañuelo...).
El 5 de junio como almuerzo para el recreo traer
alguna pieza de fruta con el menor
envoltorio posible para no producir residuos. Recordamos que el lunes 4 de
junio a las 16:10 horas habrá en el patio de la escuela una actividad
relacionada con este tema.
Durante toda la semana colgaremos la bandera verde.
A lo largo de la semana queremos que tengan en
cuenta tanto en casa como en el colegio los consejos relacionados con el consumo adecuado del agua y energía:
consumo responsable de agua y luz, sólo lo necesario, cerrar grifos e
interruptores cuando no necesitemos,....
Aconsejamos venir a la escuela andando, en
patinete o en bicicleta, evitando el uso
del coche.
Confiando en que contaremos con vuestra colaboración para
llevar a cabo estas actividades, ¡MUCHAS GRACIAS!
Eskola-Agenda 21ko ikasturte honetan zehar landu den gaiarekin bat, ELIKADURA JASANGARRIA; elikagai osasungarrietako eta hondar-murriztapenerako kontsumoan sentsibilizazio-kanpaina bat egin nahi dute Urola Garaiko udaletxeek. Zehazki, egingo den jarduera umeen askariaren inguruan izango da. Ikastetxearen irteeraren orduan, arratsaldean, gurasoekin eta umeekin dinamizatzaile batzuk (aktoreak) hurbilduko dira merienda osasungarriena eta hondakin gutxien sortzeko elkar eragiteko. Domingo Agirre Ikastetxera EKAINAren 4an, ASTELEHENA, etor zaitezte, arratsaldeko 16:00etan. Ekintza honetan parte hartuko duzuelakoan, zain gaude! Mila esker!
En consonancia con el tema que se ha trabajado durante este curso en la Agenda Escolar 21, ALIMENTACIÓN SOSTENIBLE, los ayuntamientos del Alto Urola quieren realizar una campaña de sensibilización en el consumo de alimentos saludables y la reducción de residuos.
En concreto, la actividad que se realizará se centrará en la merienda de los niños-as. A la hora de la salida del colegio, a la tarde, se acercarán unos dinamizadores (actores) para interactuar con padres y niños sobre la merienda más saludable posible y también qué hacer para que se produzca el menor residuo posible.
Al colegio Domingo Agirre está previsto que vengan el 4 de JUNIO, LUNES, a las horas. ¡Esperamos vuestra asistencia! Gracias.
Apirilak 24an, goizeko 9:30tan, Legazpiko Udaletxean herriko ikastetxeko ikasleak elkartu ginen alkate eta EA21ko zinegotziarekin. Bertan, ikasturte honetan landu dugun "ELIKADURA JASANGARRIA" gaian ateratako ondorio, herrientzako proposamenak eta geuk betetzeko konpromezuak kaleratu genizkien. Baita ere, azken hiru urteetan landutako geneuzkan hiru gaien konrpromezuen betetze mailari JARRAIPEN bat egin diogu. Horren emaitzak ere aipatu dizkiegu. Ekitaldiaren bukaeran EA 21ko zinegotziaren erantzuna jaso dugu.
Foroaren argazkiak jarraian ikus ditzakezue.