domingo, 11 de noviembre de 2012
Hostoen bilketa
Lehen zikloko ikasleak arratsalde batean haur eskolaren inguruetara hostoen bila joan ziren. Tutoreekin udazkena gaia landu dute. Bertan, udazkenaren ezaugarri batzuk ezagutu eta gero (hostoen kolore desberdinak, zuahitzek hostoak galtzen dituztela...) ordu bateko irteeratxo bat egin zuten. Irteera horretan lurrean topatzen zituzten hostoak jaso eta poltsetan gelara eraman zituzten. Jaso baino lehen andereño baten azalpen bat jaso zuten: hosto txikiak izan behar zirela, kolore desberdinekoak, itsura desberdinekoak... horri banatzaile bat sortzeko (plastifikatuz gero). Eguraldia lagunduta umeak gustora ibili ziren, bakoitzak gutxienez hiru hosto desberdin jasotzen. Eskolara bueltatu eta gero, hostoak egunkariko horrietan lehortzen jarri zituzten. Ondoren bideogelan interneten udazkeneko irudiak bilatu zituzten eta youtuben Benito Lertxundiren "Udazkena" abestia entzun zuten. Ondoren, ekintza honen irudi batzuk
Etiquetas:
argazkiak,
biodibertsitatea,
hostoak bildu,
udazkena
jueves, 8 de noviembre de 2012
Erreka Eguna 2012
Irailak 22an, larunbatean, goizeko 11:00etatik 13:00etara Domingo Agirreko ordezkari batzuk Erreka Egunean parte hartu genuen: 15 heldu eta 19 ume; 34 guztira eskolatik. Ibaiaren 4 zatitan garbitzen ibili ginen: Olaberriko zubia-Santa Marinako bidegurutzea; elorregi-Ugarkalde; Ugarkalde-Igaralde presa eta Urtatza. Eguraldia lagunduta zabor poltsa pila bat bete genuen. Zabor gehiena plastikoa, poliespan, janari-edarien hontziak, burnia... Horrela gure ingurunea (batez ere erreka eta ibaia) garbirik mantendu behar dugunaren kontzientzia hartzen dugu. Partaide guztiak (umeak batez ere) oso gustora aritu ziren, eta datorren urtean errepikatzeko gogoarekin. Ekitaldi honi bukaera emateko Udalak luntx bat eskeinu zuen plazko arkupetan, trikititxa alaituta. Argazkia batzuk jarraian ikus dezakezue:
Diario vasco digitalean-Legazpiko kronikan- erreka egunaren berria:....http://www.diariovasco.com/v/20120925/alto-urola/kilos-basura-sacados-20120925.html
Udalsaretik sari bat jaso du, hainbeste urte jarraian ekintza hau burutzeagatik. Hain zuzen ere, Jasangarritasuna bultzatzeko heziketa atalean. Horren estekak (bakoitzaren gainean klikatu):
Udalsareko web orrian - - - - Diario vasco digitalean Legazpiko kronikan
Diario vasco digitalean-Legazpiko kronikan- erreka egunaren berria:....http://www.diariovasco.com/v/20120925/alto-urola/kilos-basura-sacados-20120925.html
Udalsaretik sari bat jaso du, hainbeste urte jarraian ekintza hau burutzeagatik. Hain zuzen ere, Jasangarritasuna bultzatzeko heziketa atalean. Horren estekak (bakoitzaren gainean klikatu):
Udalsareko web orrian - - - - Diario vasco digitalean Legazpiko kronikan
Etiquetas:
argazkiak,
erreka eguna,
udalsarea
martes, 30 de octubre de 2012
viernes, 5 de octubre de 2012
Domingo Agirrek elkartasuna adierazten du
Domingo Agirrek elkartasuna adierazten du
Betidanik eskolan EKITATE FALTAren kontzientzia piztuta egon da. Urteero Afrikarako arropa edo Sahararako elikagaiak bildu dira. Urte batean Fundazion Haurraldekoek Afrikan egiten duten lana laguntzeko Azoka Solidario bat antolatu genuen. Ikasturteko lehenengo ekintza SOS AFRIKAren alde izan da ("Servicio Africano de solidaridad"), hain zuzen ere erabiltzen ez den arropa ekartzeko eta hara bidaltzeko. Aurreko astean ikasleei etxetik ekartzeko poltsak banatu zizkien eta egun gutxitan arropa asko ekarri dute. ESKERRIK ASKO! Jarraian argazki batzuk ikusteko aukera izango duzue.
Etiquetas:
argazkiak,
ekitate falta,
sos afrika
jueves, 6 de septiembre de 2012
BIODIBERTSITATEA - SENTSIBILIZAZIOA
Aurtengo ikasturteko gaia “BIODIBERTSITATEA” da. Ez da enfokatu behar animaliak eta landareak ikasteko, naturarekiko lotura dugula jakiteko baizik. Oso gertu daukagu, eta gozatu behar dugu. Paisaiak, landareak, animaliak... ikusi, entzun, usaindu... Denok aurrera jarraitzeko elkar beharra dugu eta elkar lagundu behar dugu. Bizi zikloa edo bizi kate hau nonbait apurtuz gero ondorio latzak etor daitezke.
Biodibertsitate gaia sentsibilizazioa egiteko hainbat bideo eta power pointak ikusteko aukera daukazue. Jarraian zerrendatuko dizuet:
a) BIDEO DESBERDINAK:
a. “Ameisen” – animaziozko laburmetraia
b. Kitaro_Matsuri – (8:57 minutukoa) Naturako irudi paregabeak...http://wikibit.net/v/KITARO---Matsuri
c. “Midway” Bideo hau oso laburra da, 4 minutukoa. Benetan merezi du. Irla hau Ozeano Barean dago, kosta guztietatik 2.000 km-ra. Irla honetan ez da bizi jenderik, baina… Hegaztiak zaborraz beteta daude. http://www.midwayfilm.com/
b) Power point bat – txorien kantak
Etiquetas:
biodibertsitatea,
sentsibilizazioa
lunes, 4 de junio de 2012
"Bilgarria mantendu, Barrukoa aldatu" kanpaina eskolan
Ekainak 4an, astelehenean, arratsaldeko 16:15tan, umeen irteera garaian, eskolako patiora bi aktoresa etorri ziren gurasoekin eta umeekin egoteko. Ekitaldi hau, bailarako udaletxeek bultzatutako kanpaina baten barruan kokatuta dago. Umeen hamaiketako edo meriendaren jaten dena eta ekartzen duen bilgarriekin lotuta dago. Bere leloa "BILGARRIA MANTENDU, BARRUKOA ALDATU" da. Alegia, alde batetik janari osasungarriak jateko eta bestetik zaborrik ez sortzeko kanpaina da. Gurasoek eta umeek azalpenak oso erne jarraitu zituzten. Ekintza honen argazkiak jarraian dauzkazue:
Etiquetas:
argazkiak,
askaria-merienda,
bilgarria mantendu-barruko aldatu
jueves, 31 de mayo de 2012
Ingurumen eguna - bideo interesgarria
Joxean Auzmendi - Ingurugela-Ceida
Gaia: Biodibertsitatea eta Hondakinak
Gaia: Biodibertsitatea eta Hondakinak
Irla hau Ozeano Barean dago, kosta guztietatik 2.000 km-ra. Irla honetan ez da bizi jenderik, baina…
Bideo hau oso laburra da, 4 minutukoa. Benetan merezi du.
Ekainak 5ean, Ingurumen egunean, erabiltzeko modukoa da.
Joxan
Etiquetas:
bideoa,
ceida,
ingurumeneko eguna
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
