martes, 23 de abril de 2013

Ikasleen foroa


Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleok biodibertsitatea zer den aztertu dugu, horretarako bizidun eta bizigabeak bereizten ikasi dugu eta bakoitza zein leku edo habitatetan bizi den aztertu dugu.
Bestalde, gure herriko txoko ezberdinetan aurki daitekeen biodibertsitatea aztertzeko gurasoen laguntzaz galdetegi labur bat osatu dugu.
Lan hau burutu ostean antzeman dugu herrian aurkitutako zenbait zuhaitzek adarren bat puskaturik zutela eta ez haizeak eraginda. Eta konturatu gara natura zaintzen badugu, zenbait tokitan animalia eta landare gehiago egongo dela.
Honekin loturik hartuko dugun konpromisoa honakoa da: Natura zaintzeaz arduratuko gara, zaborrak ez ditugu lurrera botako eta hondakin bakoitza dagokion ontzian botako dugu, horrela animalia eta landareen bizia errespetatu eta babestuko dugu.
Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleok baliabide naturalen inguruan jardun dugu lanean. Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat produkturen jatorria zein den ezagutu dugu eta herrian aurki daitezkeen baliabide naturalak ezagutzeko eremu ezberdinak bisitatu ditugu.
Honez gain gure ingurua denboran zehar nola aldatu den antzemateko egungo argazkiak antzinako argazkiekin alderatu ditugu. Egindako lanetik atera dugun ondorio nagusia baliabide naturalak gure eguneroko bizitzan oso garrantzitsuak direla da, izan ere, jaten edo kontsumitzen ditugun gauza edo produktu gehienek jatorria bertan baitute.
Hau guztia kontuan harturik, gure ingurunea errespetatzea oso garrantzitsua dela konturatu gara, horregatik hauxe da gure konpromisoa: Landare eta zuhaitzak zainduko ditugu, bai irteerak egiten ditugunean, bai herrian jolasten ari garenean, …( adibidez: ez ditugu zuhaitzetako hostoak eta adarrak puskatuko, enborrak markatuko, …).
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleok paisaiaren irakurketari dagokion gaia landu dugu. Lehenik eta behin paisaien irakurketa nola egiten den ikasi dugu eta ondoren gure herriko paisaia ezberdinak aukeratu eta hauen kalitatea nolakoa den aztertu dugu.
Paisaien azterketa egin ostean antzeman dugu gure inguruan paisaia mota ezberdinak daudela, alde batetik oso artifizialak eta kutsagarriak diren industria paisaiak ditugu eta bestalde, baso eta mendiz osatutako paisaia naturalak. Beraz, herrian kalitate ezberdineko paisaiak daudela esan dezakegu.
Hau guztia kontuan izanik eta paisaia industrial eta artifizialek kutsadura maila handia sortzen dutela ikusirik, gure konpromisoa honakoa da: Herrian sor daitekeen kutsadura murrizteko bizikletan, patinetean edo oinez mugituko gara eta helduak garraio publikoa (Junetorri) edo bizikleta erabiltzera eta oinez ibiltzera animatuko ditugu.

martes, 19 de marzo de 2013

Ikasleen foroa kultur etxean


DOMINGE AGIRRE ESKOLAKO LANA
BIODIBERTSITATEA
LEHEN  ZIKLOA
ONDORIOAK:
·       Mehatsuak edo kalteak: Lantegien eta kotxeen kutsadura.
·       Zuhaitzek adarrak puskatuta zeuzkan (eta ez haizeak egina)
·       Natura zaintzen badugu ingurua ez kaltetzeko, zenbait tokitan animaliak eta landare (zuhaitz eta belar) gehiago egongo dira.  Zuhaitzak hiltzen badira animaliak ez dute janaririk eta hilko dira edo joan egingo dira.
PROPOSAMENAK:
·       Lantegien kutsadura kontrolatu.
·       Parke eta basoak ondo zainduta mantentzea: Parkeetan zakarrontzi gehiago jarri, eta garbia mantendu; zaintzeko kartelak jarri, debekatutako gauzak gogoratuz.
·       Baserritarrei laguntzak eman zuhaitz berriak landatzeko eta basoak garbiak mantentzeko.
GURE KOMPROMEZUAK:
·       Ez ditugu landareak moztuko.
·       Guk zainduko dugu gure ingurua.
·       Norbaitek zerbait botatzen badu jasotzeko esan; Jendea konturatzeko ez isildu; zeozer gaizki ikustekotan ESAN! Hormirudiak sortu eta herritik itsatsi.
BIGARREN  ZIKLOA
ONDORIOAK:
·       Gure inguruko baserritarrek ekoizten dituzten produktuak (frutak, barazkiak, esnea, gazta...) garaian-garaikoak kontsumitzea egokia da.
·       Kanpoko produktuak jaten baditugu energia gehiago kontsumituko dugu (garraioan...) eta ondorioz natura gehiago kutsatuko da.
·       Gure ingurua ezagutu ondoren, errespetatu eta, ahal dugun neurrian zaindu egin behar dugu.
PROPOSAMENAK:
·       Hemengo produktoak kontsumitu eta ondorioz lehen sektoreko lanbideei indar gehiago emango diegu.
·       Zuhaitz eta landare gehiago landatu, eta daudenak babestu (adibidez: zuhaitz landaketa kanpainarekin jarraituz).
·       Mendi eta ibaien garbiketa kanpainarekin jarraitu (adibidez: Urolaren garbiketa)
GURE KOMPROMEZUAK:
·       Lanbide guztiak beharrezkoak dira, balio bera dute eta berdin errespetatuko ditugu.
·       Irteerak egiten ditugunean (mendira, Ibarra...) zaborrak estera ekarri ahal dena berziklatzeko.
·       Landareak, zuhaitzak... zaindu (loreak moztu gabe, adarrak puskatu gabe...)
HIRUGARREN  ZIKLOA
ONDORIOAK:
·       Industria paisaia Zumarragako bidean eta Legazpiko industrialden ez da oso polita eta kutsatu egiten du.
·       Orokorrean gure inguruko paisaiak ez dute oso kalitate ona. Asko hobetu daiteke.
·       Gure inguruko paisaian: menditsua zainduta,  basoa (pinuz osatua), baratzak, soroak Brinkola inguruan ondo zainduta... ikusten da; eta bere kalitatea ona da naturala delako ezagutu ondoren, errespetatu eta, ahal dugun neurrian zaindu egin behar dugu.
PROPOSAMENAK:
·       Berdegune berriak sortu:  landare gehiago jarri, adibidez: Bellota lantegia dagoen kalea oso itsusia da.  Posible izango litzateke kalearen alde bietara zuhaitzak jartzea? Magnolioak….  Egindako bidegorri berrian zuhaitzak landatzea…
·       Eta daudenak ondo zaindu: landare gehiago jarri, Paisaia garbia mantendu eta ez puskatu hainbeste zuhaitz; basoa ondo zaindu, animaliak ondo zaindu eta aske utzi.
·       Mirandaola-Brinkola inguru horretan pasatzen diren errekak kontutan harturik espazio zabal bat egitea udaran jendea bainatzeko (piszina naturala sortu).
GURE KOMPROMEZUAK:
·       Gure inguruko paisaiak zaintzea eta ez kutsatzea.
·       Zaborrak ez bota lurrera, herritik ibili behar badugu oinez edota bizikletaz edo junetorri erabili.
·       Paisaia garbia mantendu eta ez puskatu hainbeste zuhaitz.

jueves, 14 de marzo de 2013

Domingo Agirre eskola Biodibertsitatez gozatzen

Eskolako ikasleek azken ikasturteen zehar hainbat irteerak egin dituzte, Naturarekin kontaktu zuzena izaten (baserrietara, mendira, kostaldera, errekaetara,....). Beraz, aurten lantzen ari garen gaia, BIODIBERTSITATEA, oso gertutik bizi gara. Ondorengo estekan irteera horien argazkiak ikusteko aukera daukazue. https://plus.google.com/photos/102317031370002685547/albums/5854959345372911105
Natura ezagutzera joan garen irteeren argazkiak ondorengo esteka honen gainean klikatu

martes, 12 de marzo de 2013

Biodibertsitate gaia landu dugu


Ikasturte honetan BIODIBERTSITATE gaia eskolan landu dugu (paisaiak, animaliak, landareak, bere garrantzia...). Galemysek proposatutako fitxak burutu ondoren ikasleen foroan elkar jarriko dute.  Horretarako ondorio, proposamenak eta konpromezuak sortu dituzte. Ondorio, proposamen eta konpromezuak ikusi nahi badituzu esteka honen gainean klikatu (lehenengo deskargatu eta gero ireki).

martes, 5 de febrero de 2013

Diputazioarekin hartutako konpromezuak-Hiri hondakinak


Hiri Hondakinak / Konpromiso-dokumentua - 5. ekitaldia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hondakinen prebentzioan elkarrekin lan egiteko akordioa dute sinatua. Akordio horren arabera, Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak hezkuntza arloan jarri du martxan hondakinen prebentzio eta birziklatzearen aldeko kanpaina eta, haren bitartez, Gipuzkoako ikastetxeak hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko neurriak hartzeko konpromisoa har dezakete modu boluntarioan.
Hondakinak prebenitu eta birziklatzeko, ikastetxe honek hautatutako ekintzak aplikatzeko konpromisoa hartu du.   Horretarako, 2013ko urtarrilaren 31an DOMINGO AGIRRE ikastetxeak bidali egin zuen konpromiso-dokumentu bat eta, proposatuko zaizkien 23 konpromisoetatik, garatzeko zenbait ekintza hautatu ditu ikastetxeak. Hain zuzen ere, 15 ekintza hondakinak murrizteko konpromezua hartu ditu (gehineak aurreko urteetan, bostgarren kanpaina bait da).  Ikasturte honetan bi berri hartu ditu. 
1. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: fotokopiak, inprimakiak, ikasleen lanak eta ikastetxetik bidaltzen den informazioa bi aldeetatik idatziko dira.
       
2. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: ikastetxetik bidalitako informazioa ahalik eta formatu txikienean jarriko da. Adibidez, DINA5 DINA4ren ordez.
       
3. Berrerabili paper erabilia edo inprimakia alde batetik idatzia badago.
       
4. Barne-komunikazioan posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
       
5. Familiekin posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
       
6. Papera hobe aprobetxatzearren, ordenagailuan orrialdea konfiguratzeko ikastetxearen barruan gomendioak ematea: marjinak, letraren mota eta tamaina, lerroen arteko espazioa...
       
7. Papera behar bezala erabiltzeko, karteletan edo horma-irudietan berri ematea.
       
8. Pilen ordez korronte elektrikoa erabiltzea eta hori izan ezean, berriz kargatzeko pilak erabiltzea.
       
9. Toner eta tinta-kartutxoen kontsumoa murriztea, ahal izanez gero, behe-kalitatean inprimatuz. Inprimagailuetarako tonerrak eta tinta-kartutxoak erabili eta birziklatzea.
       
10. Eskolako jangelan, eskolako jaietan... berriz erabil daitezkeen mahai-tresnak eta ontziteria erabiltzea.
       
11. Eskolako jangelan oihalezko ezpain-zapi pertsonalak erabiltzea.
       
12. Birzikla daitezkeen materialak gaika biltzea eta bilketa antolatzea: papera eta kartoia, ontziak, materia organikoa, CDak...
       
13. Ikastetxeetako sukaldeetan sortutako olioa behar bezala kudeatzea.
       
14. Metapostan alta eman eta faktura elektronikoa jasotze prozesua abian ipini, ikastetxeko kudeaketan ahalik eta paper gutxien sortzeko.
       
15. Jangelako zabor kudeaketa landu: erabilitako barazkien hondarrak eta konposta daitekeen jakien ondarreekin KONPOSTAJEA EGITEA.
       

martes, 8 de enero de 2013

Hondakin gutxiago sortzeko kanpaina


Bilgarria gorde, barrukoa aldatu
Erabili eta bota, edo berrerabili, zeren alde egiten duzu apustu?
Legazpiko, Urretxuko, Zumarragako eta Ezkio-Itsasoko Udalek hondakinak murrizteari buruz hausnartzea proposatzen dugu. Gure erabakien baitan dago hondakin gehiago edo gutxiago sortzea. Horrela, gure erosketa egitean zein produktu aukeratzen dugunaren arabera, hura eramateko erabiliko ditugun poltsen arabera, erabilera bakarreko produktuak erabiltzeko ohitura baldin badugu,…hondakin gehiago edo gutxiago sortuko dugu.
Hausnarketa horretarako lagungarri izango zaizkigu 3 bideo hauek; horietan, adin desberdinetan ematen diren jokabideak ikusi ahal izango ditugu. Bideo horietan eskualdeko pertsona desberdinek hartu dute parte, borondatez eta musu truk.  Udaletxeko web orrian informazio eta bideoak daude zintzilatutak, ondorengo estekan:

Youtuben ere bideo hauek zintzilikatuta daude (Galemys enpresak lana hartu du). Estekak jarraian dauzkazue:

Video castellano adultos: http://www.youtube.com/watch?v=4MuxzBGoVFE
Video castellano jóvenes: 
http://www.youtube.com/watch?v=dQ3BnFoDGmM
Video castellano niños:
http://www.youtube.com/watch?v=JCq8I7hhSF0


miércoles, 5 de diciembre de 2012

Euskera eguna eta landare bat landatu


Aurtengo Euskera eguna ospatu genuenean lotura bat egin genuen biodibertsitatearekin. Gure euskera erabilera indartzeko eta bultzatzeko landare baten landaketa eginez.  Gainera, aurtengo leloa "Euskeraz blai" izan zen. Ikasle, irakasle eta gurasoen artean landaketa egin zuten.  Hazten den heinean gure euskeraren erabilera indartu behar dugu.  Leloa esaten duen bezala, zuahizka ureztatzerakoan, geuk euskeraz ere ureztatuko gara.  Hortik aurrera, landarea eskolako pasiloetan dago; guztien begibistan.  Eta bera zaintzeko ardura guztiona da.

Argazkiak hemen dauzkazu