sábado, 18 de enero de 2014

Bidezko merkataritzaren aldeko herriaren diploma

BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO HERRIAREN DIPLOMA JASO zuen Legazpik

Ostiralean Bidezko Merkataritzaren aldeko Herriaren egiaztagiria eman zion Emaus Gizarte Fundazioak Legazpiko Udalari.
Ekitaldi honetan Udalak eskerrak eman nahi zizkien helburu hori lortzea posible egin zutenei.
Horregatik Eskolak gonbidapena jaso zuen herritarrekin batera egun berezi hori  ospatzeko. Eskolako ordezkari bat joan zen, eta diplomatxo bat joso zuen.  Ekitaldia izan zen urtarrilaren 17an, ostirala, 9:30ean; Udaletxeko Batzar Aretoan.  

miércoles, 15 de enero de 2014

Biodibertsitatea - sentsibilizazioa

ZUHAITZAK-ZUHAIZKAK-ANIMALIAK-ANIMALIEN AZTARNAK - pdf artxibo argazkiekin - (lehenengo deskargatu eta gero ireki)

BIODIBERTSITATEA ETA HONDAKINAK - power point bat

DIBERTSITATE KULTURALA - power point


OKA ITSASADARREKO GOI ESTUARIOA - youtubeko bideo

EKOSISTEMEN ZERBITZUAK - power point bat

ERLEEN  DESAGERTZEARI  buruzko bideo oso interesgarria (15 minutu) 
Ingelesez dago, baina gaztelerazko azpitituluak jartzeko aukera badago. Hala ere, ingelesa praktikatzeko ere aukera polita da, nahiko ongi ulertzen baita.

martes, 17 de diciembre de 2013

Hiri hondakinak kanpaina - diputazioakoa - konpromezuak

Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa
   
Izenburua: Gipuzkoako ingurumen ataria eta ingurumenari buruzko argazkia
Hiri Hondakinak / Konpromiso-dokumentua - 6. ekitaldia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hondakinen prebentzioan elkarrekin lan egiteko akordioa dute sinatua. Akordio horren arabera, Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak hezkuntza arloan jarri du martxan hondakinen prebentzio eta birziklatzearen aldeko kanpaina eta, haren bitartez, Gipuzkoako ikastetxeak hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko neurriak hartzeko konpromisoa har dezakete modu boluntarioan.
Hondakinak prebenitu eta birziklatzeko, ikastetxe honek hautatutako ekintzak aplikatzeko konpromisoa hartu du.   Horretarako, 2013ko abenduaren 17an DOMINGO AGIRRE ikastetxeak bidali egin zuen konpromiso-dokumentu bat eta, proposatuko zaizkien 23 konpromisoetatik, garatzeko zenbait ekintza hautatu ditu ikastetxeak. Hain zuzen ere, 17 ekintza hondakinak murrizteko konpromezua hartu ditu (gehineak aurreko urteetan, seigarren kanpaina bait da).  Ikasturte honetan bi berri hartu ditu. 
1. %100 birziklatuta dagoen papera erabiltzea.
       
2. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: fotokopiak, inprimakiak, ikasleen lanak eta ikastetxetik bidaltzen den informazioa bi aldeetatik idatziko dira.
       
3. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: ikastetxetik bidalitako informazioa ahalik eta formatu txikienean jarriko da. Adibidez, DINA5 DINA4ren ordez.
       
4. Berrerabili paper erabilia edo inprimakia alde batetik idatzia badago.
       
5. Barne-komunikazioan posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
       
6. Familiekin posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
       
7. Papera hobe aprobetxatzearren, ordenagailuan orrialdea konfiguratzeko ikastetxearen barruan gomendioak ematea: marjinak, letraren mota eta tamaina, lerroen arteko espazioa...
       
8. Papera behar bezala erabiltzeko, karteletan edo horma-irudietan berri ematea.
       
9. Pilen ordez korronte elektrikoa erabiltzea eta hori izan ezean, berriz kargatzeko pilak erabiltzea.
       
10. Toner eta tinta-kartutxoen kontsumoa murriztea, ahal izanez gero, behe-kalitatean inprimatuz. Inprimagailuetarako tonerrak eta tinta-kartutxoak erabili eta birziklatzea.
       
11. Ikastetxean material didaktikoa edo/eta testu liburuak berrerabiltzea.
       
12. Eskolako jangelan, eskolako jaietan... berriz erabil daitezkeen mahai-tresnak eta ontziteria erabiltzea.
       
14. Eskolako jangelan oihalezko ezpain-zapi pertsonalak erabiltzea.
       
16. Birzikla daitezkeen materialak gaika biltzea eta bilketa antolatzea: papera eta kartoia, ontziak, materia organikoa, CDak...
       
17. Ikastetxeetako sukaldeetan sortutako olioa behar bezala kudeatzea.
       
21. Metapostan alta eman eta faktura elektronikoa jasotze prozesua abian ipini, ikastetxeko kudeaketan ahalik eta paper gutxien sortzeko.
       
24. Jangelako zabor kudeaketa landu: erabilitako barazkien hondarrak eta konposta daitekeen jakien ondarreekin KONPOSTAJEA EGITEA.         

domingo, 15 de diciembre de 2013

Kontenedoreak - kudeaketa

Aurtengo gaia "Biodibertsitatea eta hondakinak" izan dela, Legazpiko udalak hondakinen bilketa bereiztuta martxan jarri duela (atez ate, mixtoa), eta Diputazioak antolatzen duen "hiri hondakinak" kanpaina barruan hartutako konpromezuak direla eta; Eskolan hondakinen bilketa bereiztuta indartu dugu.  Aurreko urteetan iadanik konpromezuak bageneuzkan eta kudeaketan jasota geneukan ardurak banatuta.  Horregatik indar gehiagorekin berrantolatu dugu: ikasleekin landuz: ekintza praktikoak eginez, txikiei lagunduz, antzerkiak eginez, klaustro mailan irakasleekin komentatuta, langileekin adostuta (jangelako eta garbitzaileak) eta gurasoei aholkuak ematen.
Besteak beste, kolorezko edukiontziak pasilo guztietan jarrita (geletan, jangelan, patioan... ere), bilketa selektiboa egiteko: plastikoa, papera, organikoa, errefusa, pilak, tonerrak, cdak, tapoien bilketa... Eskola egunean egiten dugun afarirako kontenedoreak ere antolatu genuen (kolore desberdinak bilketa selektiboa egiteko); eta etorri ziren gehienak ontziteria berrerabilgarriak direnak ekarri zituzten. Jangelako janarien hondakinekin  bilketa organikoa egiten dugu, eta eskola eremuan konpostagailua daukagu (honetaz jangelako langileak arduratzen dira.  Pasiloetan aholku kartelak jarrita daude, komunetan ur kontsumoari buruzkoak, Diputazioak bidalitakoa "Zer egin dezakegu ikastetxean hondakinak prebenitzeko",...  Komunetan eskuak lehortzeko papera kendu dugu eta haizea botatzen duten makinak jarri ditugu.

Santo Tomas eta Agenda 21

Abenduak 15ean ospatu genuen.  Santo Tomas eguna ospatzen dugunean aspaldiko ohiturekin lotzen dugu: baserria, txerria, txistorra, taloa,...  Urtero bezala, Eskolak ere Santo Tomas feria herriko plazara eramaten du.  Baina ohizko "formatoan" barne, Eskolako Agenda 21ri ere begiratzen diogu.  Besteak beste honako puntu hauek aipatu nahi ditugu:
.- Berziklapena: erabilitako olio zaharrarekin xaboia egin eta saltzen dugu.
.- Ingurumena zaindu: sendabelarren erakusketa eta informazioa eman.  Baserriari begiratu: denok dakigunez LENBUR edo "Natur bizia eskola"-k eskeinita, ikastetxe honetako ikasleak urtero hurbiltzen dira inguruko baserrietara ogia egitera, gazta egitera, eztiaren prozesua ikusi eta argizariaz-kandelak egitera, pastak, saskiak, abarkak barazkiak,... Egiten diren bisitaetatik ikasitakoa erakutsi: pastak, saskiak, abarkak, erretrapo, baserrietako tresnak,...
.- Elikadura jasangarria: bertako produktuen erakusketa egiten bultzatu nahi ditugu: Haristizabal baserriko artisau pastak, gazta, senda belarrak, barazkiak, gaztainak, txistorra, txorizo eta taloa besteak beste.
Argazkiak eta diario vasco-ko estekak jarraian ikus dezakezue:


miércoles, 13 de noviembre de 2013

Sasieta - Berzik - irteera - lh6 - azaroak 15



SASIETAKO ZABORTEGI KONTROLATUA-LH6- azaroak 15
JUSTIFIKAZIOA:
       Sasieta Mankomunitateak urtero kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpaina bat antolatzen du. Kanpaina hau gaikako bilketan oinarritzen da batez ere eta Sasietako herritar guztiei zuzentzen da.
       Kanpaina orokor honetaz gain Sasietak ikastetxeentzat heziketa programa berezia dauka. Programa honen atal nagusia gure instalazioetara egiten diren bisitetan oinarritzen da. Bisita hauek nahiz eta ikastetxeentzat moldatuta egon edozein taldek eskatu dezake. Bisitatu daitezkeen instalazioak.
      Ontziak sailkatzeko planta (Legazpi): Edukiontzi horian jasotzen diren materialak sailkatzeko dagoen planta. Bisitan bilketa honen gorabeherak, historia, plastiko desberdinen ezaugarriak eta plastikoa birziklatzeko praktika bat lantzen dira. Iraupena: 45-60 min. 
     
Sasieta zabortegia + BioSasieta (Beasain): Zabortegi kontrolatu batean nola lan egiten den erakusten da eta zaborrak usteltzean sortzen duen gasa argindarra sortzeko plantaren bisitarekin bukatzen da. Iraupena: 45-60 min.

     Instalazio batetik bestera 20min. Beraz bistaren iraupen osoa 2 edo 2,25 ordu izaten da.


HELBURUAK:
  • Ingurumena errespetatu.
  • Kontsumo eta hondakin arteko lotura ohartarazi.
  • Hiru aholku kontuan hartu: KONTSUMOA MURRIZTU-BERRERABILI-BERZIKLATU.
  • Zaborra gutxitu eta kontsumo arduratsua bultzatu.
  • Ingurumenean sortzen ari diren arazoei aurre egiteko konponbideak aurkitu.
  • Edukiontzi  mota desberdinak ezagutu eta erabilpen egokia egin.
EDUKIAK:
  • Zaborraren aurrean zer egin dezakegu?
  • Hondakinak tratatzeko prozesuak ezagutu.
  • Zabortegi kontrolatua ezagutu, informazioa bildu eta horren ondorioz hausnarketa bat egin.
  • Zabortegiak  sortzen dituzten arazoetaz jabetu.
  • Zaborrak  murrizteko kontzientzia sortu.
  • Eskolan eta zabortegian ikasitakoa etxeetara zabaldu.
DENBORALIZAZIOA:
Gai hau, hirugarren hiruhilabetean (3 aste) landu dugu.
Bukaeran egun erdiko irteera antolatu dugu Sasietako  zabor kontrolatua ezagutzeko.
Ondoren gelan landutakoarekin eta han ikasitakoarekin Hondakinen trataerari buruz eta Berziklaiari buruz hitzaldi bat prestatu dugu.
Lehen Hezkuntzako ikasleek “Zaborren sailkapena ” gaia lantzen ari  ziren aprobetxatuz, beraien aurrean azalpenak eman ditugu. 
Sasietako web orrian sartzeko klikatu ondorengo estekan: http://www.sasieta.net/

jueves, 31 de octubre de 2013

Legazpiko Domingo Agirre ikastetxeko konpostagailua


Legazpiko Domingo Agirre ikastetxeko konpostagailua 
2013ko urriaren 30ean udaletxeko zinegotzia den Igor Urratek lanketa berrian lagundu digu. Frontoi atzealdean daukagu konpost-gailua. Prozesuak hainbat urrats ditu :
 .- Lurraren kontaktua behar dugu, beraz lur eremuan jarri da. Lurra mugitu, harriak kendu eta eremua mugatzeko burdinazko sarea jarri dugu. Bertan aitzurra eta rastriloa erabili itugu. Sareak satorraz, arratoiaz…. babesten du.
.- Gainean plastikoz egindako konpost-gailua jarri dugu. Ondo ikusteko tapa kendu diogu ontziari. .- Plastiko berde batean zegoen konposta kantitate bat bota dugu. Bertan zeuden plastiko zatiak kentzen aritu gara. Industrial moduan sortutakoa da.(kalitatea ez oso ona)
.- Ontzi marroi ertain batetik Legazpian sortutako konposta bota dugu. (Kalitatea oso ona eta lur usaina duena)
.- Plastikozko ontzi beltz batean ekarritako jangelako janari hondarrak bota ditugu. (Aholkuak : Arrautza kaxa ez bota kolore horia du, utzi paperetako bereizketan. Plastiko zatiak ere kendu ditugu. Janarietan ahal den gehiena txikitu. Letxuga buruak osoak zeuden eta guk txikitu ditugu.
.- Azkenik ondoko ontzitik egituratzailea bota dugu ,janaria estaliz. Egituratzailea herriko egurra eta adarrez egina dago. Udaletxek erosi du txikitzeko makina bat eta gaur egun etekina ateratzen diote.
.- Material hau kanpora garraiatzeak diru koste handiagoa zuen.
.- Nahasteko erabili dugun tresna txerri buztana izena du.
.- Bukatzeko konpost-gailuari tapa jarri eta kantatuarekin itxi dugu. Ondorengo lanez sukaldeko langileak arduratuko dira.