domingo, 2 de febrero de 2014
Txoko berdea
Eskolako sarreran TXOKO BERDEA daukagu. Hormirudi bat da. Bertan, Agenda 21ekin lotura duten hainbat ekintzen informazioa eta argaziak jartzen dira. Horrela, ikasleak, gurasoak eta irakasleak ikusteko aukera dute. Eta bide batez, ikasleek bai gurasoekin bai irakasleekin interaktuatzeko aukera daukate.
Etiquetas:
argazkiak,
komunikazioa,
sentsibilizazioa,
txoko berdea
martes, 21 de enero de 2014
Saharararen aldeko karabana - Ekitate falta
Jasotako elikagaien bilketaren argazkiak jarraian daude:
Martxan da SAHARAren aldeko hamargarren KARABANA. Urtarrilaren 20a arte jasoko ditugu janariak: azukrea, pasta, dilistak, konpresak, arroza, atuna eta sardinak kontserban. Eskolako sarreran (kontserjearen txokoaren ondoan) kutxak daude.

SAHARAREN ALDEKO KARABANA, janari eta garbitasun gaien bilketa kanpainarako,LAGUNTZA eske datorkigu. Elkartasun kanpaina honen helburu nagusia, Saharako herriari janariak eta garbitasun gaiak helaraztea da. Gure artean, honakoak bilduko dira: janaria (hegaluze eta txardin poteak, arroza, azukrea, lekaleak, pasta) eta garbitasun gaiak (konpresak). Datorren astean (urtarrilaren 20a arte) jasoko ditugu elikagai eta garbitasun gai horiek eskolan. Janaria ekarriz gero, kristalezko ontziak saihestea eskatzen dizuegu. Aldez aurretik zuen parte hartzea eskertzen dizuegu.
CARAVANA A FAVOR DEL SAHARA nos pide nuestra participación en la recogida de alimentos (latas de atún y sardinas, arroz, azúcar, legumbres, pasta) y artículos de higiene (compresas) para el pueblo del Sahara. La recogida se hará en la escuela (hasta el 20 de Enero). Os pedimos que evitéis los envases de cristal. Os agradecemos vuestra colaboración.
sábado, 18 de enero de 2014
Bidezko merkataritzaren aldeko herriaren diploma
BIDEZKO MERKATARITZAREN ALDEKO HERRIAREN DIPLOMA JASO zuen Legazpik
Ostiralean Bidezko Merkataritzaren aldeko Herriaren egiaztagiria eman zion Emaus Gizarte Fundazioak Legazpiko Udalari.
Ekitaldi honetan Udalak eskerrak eman nahi zizkien helburu hori lortzea posible egin zutenei.
Horregatik Eskolak gonbidapena jaso zuen herritarrekin batera egun berezi hori ospatzeko. Eskolako ordezkari bat joan zen, eta diplomatxo bat joso zuen. Ekitaldia izan zen urtarrilaren 17an, ostirala, 9:30ean; Udaletxeko Batzar Aretoan.
Etiquetas:
argazkiak,
bidezko merkataritza,
diario vasco,
diploma,
udala
miércoles, 15 de enero de 2014
Biodibertsitatea - sentsibilizazioa
ZUHAITZAK-ZUHAIZKAK-ANIMALIAK-ANIMALIEN AZTARNAK - pdf artxibo argazkiekin - (lehenengo deskargatu eta gero ireki)
BIODIBERTSITATEA ETA HONDAKINAK - power point bat
DIBERTSITATE KULTURALA - power point
OKA ITSASADARREKO GOI ESTUARIOA - youtubeko bideo
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK - power point bat
BIODIBERTSITATEA ETA HONDAKINAK - power point bat
DIBERTSITATE KULTURALA - power point
OKA ITSASADARREKO GOI ESTUARIOA - youtubeko bideo
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK - power point bat
ERLEEN DESAGERTZEARI buruzko bideo oso interesgarria (15 minutu)
Ingelesez dago, baina gaztelerazko azpitituluak jartzeko aukera badago. Hala ere, ingelesa praktikatzeko ere aukera polita da, nahiko ongi ulertzen baita.
Etiquetas:
biodibertsitatea,
sentsibilizazioa
martes, 17 de diciembre de 2013
Hiri hondakinak kanpaina - diputazioakoa - konpromezuak

Hiri Hondakinak /
Konpromiso-dokumentua - 6. ekitaldia
Gipuzkoako Foru
Aldundiko Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak eta Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hondakinen
prebentzioan elkarrekin lan egiteko akordioa dute sinatua. Akordio horren
arabera, Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak hezkuntza arloan
jarri du martxan hondakinen prebentzio eta birziklatzearen aldeko kanpaina eta,
haren bitartez, Gipuzkoako ikastetxeak hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko
eta birziklatzeko neurriak hartzeko konpromisoa har dezakete modu boluntarioan.
Hondakinak prebenitu
eta birziklatzeko, ikastetxe honek hautatutako ekintzak aplikatzeko konpromisoa
hartu du. Horretarako, 2013ko abenduaren 17an DOMINGO AGIRRE
ikastetxeak bidali egin zuen konpromiso-dokumentu bat eta, proposatuko
zaizkien 23 konpromisoetatik, garatzeko zenbait ekintza hautatu ditu ikastetxeak.
Hain zuzen ere, 17 ekintza hondakinak murrizteko konpromezua hartu
ditu (gehineak aurreko urteetan, seigarren kanpaina bait da). Ikasturte honetan bi berri hartu
ditu.
1. %100 birziklatuta dagoen papera erabiltzea.
|
|
2. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: fotokopiak,
inprimakiak, ikasleen lanak eta ikastetxetik bidaltzen den informazioa bi
aldeetatik idatziko dira.
|
|
3. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: ikastetxetik
bidalitako informazioa ahalik eta formatu txikienean jarriko da. Adibidez,
DINA5 DINA4ren ordez.
|
|
4. Berrerabili paper erabilia edo inprimakia alde batetik
idatzia badago.
|
|
5. Barne-komunikazioan posta elektronikoaren erabilera
sustatzea.
|
|
6. Familiekin posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
|
|
7. Papera hobe aprobetxatzearren, ordenagailuan orrialdea
konfiguratzeko ikastetxearen barruan gomendioak ematea: marjinak, letraren
mota eta tamaina, lerroen arteko espazioa...
|
|
8. Papera behar bezala erabiltzeko, karteletan edo
horma-irudietan berri ematea.
|
|
9. Pilen ordez korronte elektrikoa erabiltzea eta hori
izan ezean, berriz kargatzeko pilak erabiltzea.
|
|
10. Toner eta tinta-kartutxoen kontsumoa murriztea, ahal
izanez gero, behe-kalitatean inprimatuz. Inprimagailuetarako tonerrak eta
tinta-kartutxoak erabili eta birziklatzea.
|
|
11. Ikastetxean material didaktikoa edo/eta testu liburuak
berrerabiltzea.
|
|
12. Eskolako jangelan, eskolako jaietan... berriz erabil
daitezkeen mahai-tresnak eta ontziteria erabiltzea.
|
|
14. Eskolako jangelan oihalezko ezpain-zapi pertsonalak
erabiltzea.
|
|
16. Birzikla daitezkeen materialak gaika biltzea eta
bilketa antolatzea: papera eta kartoia, ontziak, materia organikoa, CDak...
|
|
17. Ikastetxeetako sukaldeetan sortutako olioa behar
bezala kudeatzea.
|
|
21. Metapostan alta eman eta faktura elektronikoa
jasotze prozesua abian ipini, ikastetxeko kudeaketan ahalik eta paper gutxien
sortzeko.
|
24.
Jangelako zabor kudeaketa landu: erabilitako barazkien hondarrak eta konposta
daitekeen jakien ondarreekin KONPOSTAJEA EGITEA.
Etiquetas:
diputazioa,
hiri hondakinak,
hondakinak,
konpromezu
domingo, 15 de diciembre de 2013
Kontenedoreak - kudeaketa
Aurtengo gaia "Biodibertsitatea eta hondakinak" izan dela, Legazpiko udalak hondakinen bilketa bereiztuta martxan jarri duela (atez ate, mixtoa), eta Diputazioak antolatzen duen "hiri hondakinak" kanpaina barruan hartutako konpromezuak direla eta; Eskolan hondakinen bilketa bereiztuta indartu dugu. Aurreko urteetan iadanik konpromezuak bageneuzkan eta kudeaketan jasota geneukan ardurak banatuta. Horregatik indar gehiagorekin berrantolatu dugu: ikasleekin landuz: ekintza praktikoak eginez, txikiei lagunduz, antzerkiak eginez, klaustro mailan irakasleekin komentatuta, langileekin adostuta (jangelako eta garbitzaileak) eta gurasoei aholkuak ematen.
Besteak beste, kolorezko edukiontziak pasilo guztietan jarrita (geletan, jangelan, patioan... ere), bilketa selektiboa egiteko: plastikoa, papera, organikoa, errefusa, pilak, tonerrak, cdak, tapoien bilketa... Eskola egunean egiten dugun afarirako kontenedoreak ere antolatu genuen (kolore desberdinak bilketa selektiboa egiteko); eta etorri ziren gehienak ontziteria berrerabilgarriak direnak ekarri zituzten. Jangelako janarien hondakinekin bilketa organikoa egiten dugu, eta eskola eremuan konpostagailua daukagu (honetaz jangelako langileak arduratzen dira. Pasiloetan aholku kartelak jarrita daude, komunetan ur kontsumoari buruzkoak, Diputazioak bidalitakoa "Zer egin dezakegu ikastetxean hondakinak prebenitzeko",... Komunetan eskuak lehortzeko papera kendu dugu eta haizea botatzen duten makinak jarri ditugu.

kontenedorak,
kudeaketa
Santo Tomas eta Agenda 21
Abenduak 15ean ospatu genuen. Santo Tomas eguna ospatzen dugunean aspaldiko ohiturekin lotzen dugu: baserria, txerria, txistorra, taloa,... Urtero bezala, Eskolak ere Santo Tomas feria herriko plazara eramaten du. Baina ohizko "formatoan" barne, Eskolako Agenda 21ri ere begiratzen diogu. Besteak beste honako puntu hauek aipatu nahi ditugu:
.- Berziklapena: erabilitako olio zaharrarekin xaboia egin eta saltzen dugu.
.- Ingurumena zaindu: sendabelarren erakusketa eta informazioa eman. Baserriari begiratu: denok dakigunez LENBUR edo "Natur bizia eskola"-k eskeinita, ikastetxe honetako ikasleak urtero hurbiltzen dira inguruko baserrietara ogia egitera, gazta egitera, eztiaren prozesua ikusi eta argizariaz-kandelak egitera, pastak, saskiak, abarkak barazkiak,... Egiten diren bisitaetatik ikasitakoa erakutsi: pastak, saskiak, abarkak, erretrapo, baserrietako tresnak,...
.- Elikadura jasangarria: bertako produktuen erakusketa egiten bultzatu nahi ditugu: Haristizabal baserriko artisau pastak, gazta, senda belarrak, barazkiak, gaztainak, txistorra, txorizo eta taloa besteak beste.
Argazkiak eta diario vasco-ko estekak jarraian ikus dezakezue:

Santo tomas aurretik prestakuntza lana azaltzen duen berria - DIARIO VASCO DIGITAL
Etiquetas:
berziklapena,
elikadura jasangarria,
eskola,
santo tomas,
xaboia
Suscribirse a:
Entradas (Atom)