lunes, 5 de mayo de 2014

Eskolako pasiloetan hormirudiak

Eskolako pasiloetan hainbat hormirudi desberdinak ikusgai jarrita daude, eta bide batez apaintzen dutenak. Urtean zehar egindako lanaren ekoizpena begi bistan gelditzen dira: bai ikaskideek, bai irakasleek, bai gurasoek ikus ditzaten. Hormirudi gehienek eskola agenda 21ean lantzen diren gaiarekin lotura dute: ura (ur zikloa, erreka mari, urola ibaia), biodibertsitatea (animaliak, landereak...), mugikortasuna (garraio publikoa), eskulanak (loreak eta intsektuak azaltzen direnak, urtaroak (udazkeneko zuhaitz eta hostoen koloreak, txoriak), plastilinaz egindako perretxiku, marrazkiloak..., ), Aquariuma bisita egin eta gero arrainen irudiak, paisaiak, .....

domingo, 4 de mayo de 2014

Laborategiko materiala: intsektuak ikusteko lupak

Dirulaguntzak aprobetxatuz, landa lana egiterakoan, behaketa lanak egiteko basoetan edo zelaietan, batez ere biodibertsitate gaia lantzerakoan: intsektuak aztertzeko 4 lupak erosi ditugu.

viernes, 11 de abril de 2014

Emanaldietako apaingarriak material berziklatuekin egin dira

Aurreko apirilaren 11an, haur hezkuntzako ikasleek gurasoen aurrean bere emanaldia aurkeztu zuten. Emanaldiaren gaia urtaroak ziren. Eszenatokia apaintzeko urtaro bakoitzean nola egoten den lau zuhaitz desberdinak jarri ziren: udaberrian loreeekin, udan fruituekin, udazkenean hosto kolore desberdinekin eta neguan elurtututa. Zuhaitzak material berziklatuarekin eginak ziren: enborra kartoia eta egunkari zaharrekin, adarrak botatako adartxoekin, hostoak erabilitako orri margotutakoekin, eta gainontzeko gauzak eskolan geneukan materialarekin (kanpotik ezer ekarri gabe).  Hain polita gelditu dira, eskolako sarrera apaintzeko jarri bait dira.

jueves, 10 de abril de 2014

Bostgarren mailakoak Aristizabal baserrian mermelada egiten


    Abenduaren 14-ean Hariztizabal baserrira joan ziren mermelada egitera. Bertan  egin zuten guztia lan batean bildu dute. Baserriari buruzko informazioa, mermelada egiteko osagaiak, nola egin, boteetan sartu, argazkiak, eta gainontzeko beste ekintza batzuk (laberintoa, hamarretakoa....).

lunes, 7 de abril de 2014

Ogigintza - Aristizabal - Irteera - Lehenengo maila



OGIGINTZA - Haristizabal Baserria (1. maila)
Non: Ezkio-Itsaso - Helbidea:Haristizabal Baserria, Itsaso Auzoa
Telefonoa: 943 16 19 45 - Marilu Gardoki eta Xabi Akizu
Iharduera: Ogigintza ekologikoa egiten du.
Adina: 7 urte
Iraupena: 6 ordu
JUSTIFIKAZIOA
Bigarren hiruhilabetean “ Ogia “ gaia lantzen dugu. Joan aurretik gelan “NATUR BIZIA ESKOLA”-k prestatutako fitxa, testu liburua eta bideoa erabiltzen ditugu eta ikasitakoa praktikan jartzeko Haristizabal baserrira joaten gara.
Ogi egin berriaren usaina baino gauza samurragorik ez dago, batez ere norberak maitasunez orea egin eta egur labean egosi badu. Hariztizabalen ogi integrala eta pasta ekologikoa egitea benetako gozamena da, eta errezeta etxera eramaten utziko dizuete! Amantal zuriekin ogia egiten ari zareten bitartean, abeltzaintza, kalitatezko produktu naturalei eta bidezko merkataritzari buruz asko ikasiko duzue. Eta atsedenaldian ganbarara igoko zarete, bertan sorpresa edukiko duzue eta. Etxera bueltan, zuek egindako ogiarekin ogitarteko berezia prestatuko duzue.
HELBURU OROKORRA
Ikasleak ogiaren prozesu osoan parte hartzea.
Elikagai ekologikoaren garrantziaz jabetzea.
EDUKIAK
Ogia egiteko osagaiak ezagutu.
Gari aletik hasi eta ogiarekin bukatu: garia garbitu, errotan eho, bahetu, oretu, ogiari forma eman eta labean erre.
Ogi industrial eta naturalaren arteko aldeak ezagutu.
Elikadura duen garrantziaz jabetu.
DENBORALIZAZIOA
- Garaia: Bigarren hiruhilabetea.