martes, 16 de septiembre de 2014

BIZIKLETA MARTXA - MUGIKORTASUN ASTEA


Kaixo!!!
Atzoko bizikleta martxa oso ondo irten zen! 150 pertsona inguruk hartu zuten parte!!! Inoiz baino gehiago!
Horrek esan nahi du jendea ekimenaren berri izan zuela eta  eguraldi onak ere lagundu zuen jendea gerturatzen. Eta nahiz eta ibilaldi erdialdean ekaitza hasi, oso gustora bukatu genuen.
Milesker!!!!
Eskerrik asko!!!!
Legazpiko udala
Data:  asteartea, 2014-09-16
Ordua: arratsaldeko 18:30tan
Lekua: Laubide kalean elkartuko gara eta Euskal Herria plazan bukatuko den ibilbide bat egingo dugu.
Ekintza: BIZIKLETA-MARTXA Errebindika ezazu bizikletaren erabilera gure eguneroko ibilbideetarako.  Abiadura mugatuta dago: orduko 20 km.   Ez ahaztu kaskoa !  Amaieran: Ogitartekoak eta fruta banatuko dira.   - Ekintza hori honako erakundeekin koordinatuta antolatu da: Korosti txango-txirrindularien elkartea eta Telleriarteko txirrindulari elkartea – KARTELA - pdf deskargatu

MUGIKORTASUN ASTEA
Datak:  irailaren 16tik 22ra arte
Ekintza: “ESKERRIK ASKO BIZIbiltzeagatik” kanpaina - Helburua: eguneroko joan-etorrietan (erosketak egiteko, lanera edo ikastera joateko…) bizikleta erabiltzen duten pertsonak saritzea. Aldi berean herritarrak orokorrean bizikletaren onuraz sentsibilizatuko ditugu: osasuna hobetzea, praktikotasuna (aparkatzeko arazorik ez, azkarrra da…,   Kanpaina hau Urola Garaiko bestelako udaletxeekin, Uggasarekin eta Zumarrago ospitalarekin batera antolatu  eta finantzatu da.  Mugikortasunaren Astean JUNETORRI doan erabili dezakezu!  Herri barruko joan-etorrietan normalean autoa erabiltzen baduzu,  proba ezazu junetorri zerbitzua.  Erosoa, merkea eta jasangarria da.

MARCHA EN BICICLETA
Fecha:  martes, 16-09-2014
Hora: 18:30
Lugar: Saliendo desde Laubide Kalea daremos una vuelta por Legazpi hasta llegar a Euskal Herria Plaza..
Actividad: MARCHA EN BICICLETA Reivindica el uso de la bici como medio de transporte en nuestros desplazamientos diarios.   La velocidad estará limitada a 20 km/h.  ¡Llevar casco!  Al finalizar se repartirán bocadillos y fruta.  - Actividad organizada en coordinación con las asociaciones Cicloturistas Korosti y Telleriarteko Txirrindulari Elkartea –

MUGIKORTASUN ASTEA
Fecha: del 16 al 22 de setiembre
Actividad: Campaña “GRACIAS POR BICIDESPLAZARTE”  Objetivo: Premiar por su iniciativa a personas que utilizan el desplazamiento en bici en su vida diaria y concienciar al resto de los beneficios que aporta este medio de transporte a nivel de salud, sostenibilidad con el medio ambiente, practicidad (olvidándonos de aparcar y rapidez de desplazamiento en el pueblo para recados, ir al trabajo, al colegio.....)…  Esta campaña se ha organizado y financiado en colaboración con los ayuntamiento de la comarca, Uggasa y el Hospital de Zumarraga.  Durante la semana de la movilidad utilizar el JUNETORRI será gratis!  Si habitualmente usas el coche para moverte por Legazpi: prueba el Junetorri. Es cómodo, barato y sostenible.

martes, 17 de junio de 2014

Herriko zuhaitzen hostoak aztertu - biodibertsitatea

Ekainak 17an, bostgarren mailako ikasleak bere bi tutoreekin Legazpiko herrian dauden zuhaitzak ikustera irten ziren. Aurretik Zuhaitz desberdineen hostoekin lanketa egin zuten. Lanketa horren emaitzan "koadernotxo" bat burutu zuen ikasle bakoitzak. Koaderno horretan zuhaitz desberdinen hosto ale bana dagokion informazioarekin. Beraz, egindako koaderno horrekin, kalean zehar ibili ziren bere hostoak eta kalean topatzen zuten zuhaitzak aztertzen. Ea topatzen zuten zuhaitz bakoitza hostoak eta bere koadernoan zeukatena bat egiten zen (informazioa kotejatzen). Horrela, ea klaseetan egindako teoria lana, kaleko errealitatearekin bat zetorren. Eta bide batez, herri bertan dagoen zuhaitzen biodibertsitatea eta aniztasunaz jabatzen diren. Honekin batera irteeraren argazkiak daude, eta ikasle baten koadernoa skaneatutako irudiak ere dauzkazue.

lunes, 2 de junio de 2014

Baikaran aldizkarian

Gipuzkoako ikasleen gurasoen federazioaren aldizkarian, ekaineko alean, Domingo Agirre eskolaren bi berri azaltzen dira. Ecoembesek antolatutako sariarena (azalean azaltzen da); eta Azoka solidarioarena.  Goian argazkiak daude, eta aldizkarien pdf formatoan hurrengo estakan dago.....http://www.baikara.org/wp-content/uploads/2014/05/BAIKARA-JUNIO-2014_BAIKARA.pdf

martes, 27 de mayo de 2014

Hezkuntza zientifikoa

Urte batzuk daramatzagu proiektu honekin. Laborategiko eremuan astero lh-4-5-6 mailako ikasleek saio bana egiten dute. Irakasleek beste ordu bat koordinatzeko daukate, saioak behar den bezala prestatzeko. Batez ere, ikasleekin METODO ZIENTIFIKOAN oinarritzen dira, saioak aurrera ateratzeko. Metodo zientifikoa lan prozedura da, hainbat pausutan ordenaturik, Naturaren gertaera bat edota fenomeno bat azaltzeko erabiltzen dena.
Metodo honek hainbat urrats ditu:
1- BEHAKETA
Zergatik gertatzen dira fenomenoak?
Hori jakiteko, behaketa fasea burutu behar dugu eta behatutakoari buruzkoa galderak plazaratu. Behaketa fasean biltzen diren datuak, tauletan adierazten dira. Taula baten bidez, datuak ordenatu eta sailkatzen dira; askotan garfikoki adierazten dira. 
2- HIPOTESIAK PLANTEATU EDO GALDERAK EGITEA
Zergatia bilatu nahian hipotesiak planteatu behar dira. Hipotesi hauek dira, egindako galdereei eman diegunustezko erantzunak. 
Modu honetan, erantzun logikoak ematen has daiteke eta pixkanaka-pixkanaka gure buruan hasiko gara diseinu bat egiten.
Einstein-ek esaten zuen ikerketa baten gauzarik garrantzitsuena problema on bat aurkitzea zela.
3. HIPOTESIAK PROPOSATZEA
Esku tartean daukagun problema argi baldin badago, ebazpena bilatu nahian bueltaka ibili eta gero, sortuko dira ideiak. Hipotesi bat zer da? Erantzun bat besterik, hau da, aurretik ematen den erantzun bat. Hori bai, ez du baliorik izango ez badugu baieztatzen emandako datuak eta aipatutako prozesua. 
Horretarako, iritsi den punto honetan, frogak egin behar dira. Horretarako, ereduak eraiki eta esperimentazioak burutu behar dira, hipotesi egokia aukeratu eta besteak baztertu ahal izateko.
Bi hipotesi mota egon daitezke:
- Lehenengoak adierazten du nola egiten den aurre esperientzia bati edota nola diseinatu behar den aparailu bat
- Bigarrenak balio du adierazteko zergatiak, hots, zergatik aspektu batzuk duten eragina prozesuan eta beste batzuk aldiz ez dute. Beste modu batez esana, zergatik kualitate edo elemento batzuek zerikusia duten efektu batean eta beste batzuek, aldiz, ez.
4. ESPERIMENTAZIO FASEA
Zertan datza? Esperimentazioak aldez aurretik emandako hipotesiaren baieztapenean datza, hau da, konprobatu behar da aldez aurretik esandako hipotesia. Horri esker, hipotesi bat onartu edota baztertu egiten da.
Beste modu batez esanda, emandako erantzunen artean, erantzun zuzenak eta erantzun ez zuzenak bereiztu behar dugu, esperimentazioen bitartez, behatu dugun fenomenoa berregitea lortu arte. Momentu honetan aztertzen da zer nolako erlazioa dagoen magnitudeen artean edota aztertzen ari garen fenomenoan parte hartzen duten elementuen arteko erlazioa.
Esperimentatzea fenomenoa behin eta berriz behatzea eta erreproduzitzea da.
Begiak ezin du dena kontrolatu; hori dela eta, esperimentazioari esker errepikatzen da fenomenoa, xehetasun guztiak harrapatu arte.
5. ANALISIA ETA ONDORIOAK
Behin datu guztiak konprobatu eta gero eta fenomenoa hainbat aldiz errepikatu ondoren, aztertzen da eta konprobatzen da ea aipatutako hipotesiak onak diren ala ez, hau da, baieztatzen dira hipotesiak eta ONDORIOAK ateratzen dira.Askotan lortu diren datuak tauletan edota grafikoetan biltzen dira. Esperimentu batzuk egin eta gero ikusten bada emaitza antzekoak sortzen direla eta ondorioak berdinak direla, orduan, sortutako emaitzak onartu ahal dira eta emandako hipotesia TEORIA bihurtzen ahal da.
6. AZKEN TEORIA
Ontzat emandako hipotesia Teoria bihurtuko dugu. Teoriak egi zientifiko bihurtuko dira. Jarduera batean metodo hau erabiltzen bada, jarduera zientifikoa dela esango dugu; baina aurreko urrats hauek betetzen ez direnean, jarduera hori eta handik erator daitezken ondorio eta baieztapen guztiak ez dira zientifikoak izango.

 Lehenengo urteetan Hondakinak, Ura, Energia, Elikadura unitate didaktikoak egin ziren. Azken urteetan: Soinua, Airea, Elektrizitatea, Baserriko animaliak izan dira.

viernes, 23 de mayo de 2014

Herri foroa - ikasleen foroa - ipuina irabazi ondorengoa

 Maiatzak 22an, arratsaldeko 18:30tan, Legazpiko udaletxeko areto nagusian, hilero egiten den Agenda 21eko herri foroan parte hartu genuen. Hilatebe honetan ikasleen foroan landutakoa aurkeztu zioten herriari. Horretarako, Olazabal eta Haztegiko batxilergo ikasle ordezkariek azalpena egin zuten. Horien aurretik Domingo Agirre eskolako bostgarren mailako lau ikasleek, bi andereñoekin lagundutu (eta ama batzuk ere bertaratu ziren), "Los nuevos vecinos" ipuinarekin izan zuten experientzia kontatu zuten: Nola enteratu ziren Ecoembesen deialdietaz, Mari Romerok ipuina sortu zuela, Ikasleei gustatu zitziela, ikasleek ipuinaren marrazkiak egin zituztela, "los profesores cuentan" sarira aurkeztu zutela, azken hamarren artean gelditu zirenean sorpresa hartu zutela, bozketa garaian bizitako urduritasuna, irabazi zutenean izandako poztasuna, saria jasotzera Madridera joan zirenean bizi ziren emozioak, bere ipuina liburuzka batean eta laburmetrai batean ikustearen harrotasuna.....Azalpena hauen aurretik laburmetrai hori ikusi genuen. Bildutako jendea gustora gelditu ziren, eta zoriondu ziguten.

martes, 20 de mayo de 2014

Ikasleen udal foroa 2014

Maiatzak 20an, goizeko 9:30tan, Domingo Agirreko EA21ko gelako arduradunak (lh1etik lh6garren mailatik) bi irakasleekin lagunduta Legazpiko udaletxeko areto nagusian egon ginen.  Bertan herriko gainontzeko eskolako partaideekin (Olazabal institutokoak, Haztegi ikastolakoak), Alkate jauna eta Agenda 21ko zinegotziarekin elkartu ginen.  Apirilaren 1ean, kultur etxean adostutako ondorioak, udaletxerako proposamenak eta geuk hartu behar genuen konpromezuak herriari azaltzeko.  Ikasturte honetan, "Biodibertsitatea eta hondakinak" gaia landu eta gero sortutakoak, hain zuzen ere.  BIODIBERTSITATEA ETA HONDAKINAK gaiaren ONDORIOAK, PROPOSAMENAK ETA KONPROMEZUAK (artxiboa deskargatuko zaizu, beraz, jarraian ireki)
Aurkezpenaren diapositibak (power point artxiboa) esteka honetan ikusiko duzu.
Diario vasco digitalean berria:...http://www.diariovasco.com/alto-urola/201405/21/alumnos-trasladaron-ayer-compromisos-20140521003110-v.html
Goiherriko hitza digitalean berria:....http://goierri.hitza.info/2014/05/20/legazpiko-ikasleek-agenda-21en-egindako-lana-aurkeztu-dute/

Latxartegi parkean konpromiso eta proposamenak hormirudietan.  Diario vasco digitalean berria:.. http://www.diariovasco.com/alto-urola/201406/19/compromisos-propuestas-favor-medio-20140619003648-v.html

jueves, 8 de mayo de 2014

Erlezaintza-Aikur-lh6-irteera



HELBURUAK:
  • Erleen munduari buruz ezagupenak landu.
  • Erlearen munduarekin zerikusi duen lanbidea (erlezaina) ezagutu.
  • Erlezainaren lanari garrantzi eman eta baloratu.
  • Ingurumenarekin errespetuz jokatzeak eta erleak gizakiarentzat duen garrantziaz jabetu.
  • Animaliekiko eta landarekiko sentsibilitatea, errespetua eta babesa jarrerak garatu.
EDUKIAK:
  • ERLEA: -Erlearen gorputza.
-Erlearen bizitza: 1.-Erlearen jaiotza:langilea, erregina eta erlamandoa.
2.-Erleberritzea.
3.-Erlearen gaitzak eta etsaiak.
  • ERLAZAINTZA: -Erlazaintza Euskalerrian.
-Erlauntza desberdinak.
-Gizakiok erleengandik ateratzen duguna:
  1. Eztia.
  2. Argizaria.
  3. Erreginaren jalea.
  4. Propolioa.
  5. Polena.
-Erlezainaren lanak urtean zehar.
-Tresneria.
  • ERLEA ETA ERLEZAINAREN EGINKIZUNA NATURAN
DENBORALIZAZIOA:
Gai hau hirugarren hiruhilabetean landu dugu eta bukaeran egun erdiko irteera bat egin dugu. AIKUR erletegia bisitatzera.