jueves, 30 de abril de 2015

Energia gaia - unitate didaktikoa - lh-2garren maila

Ikasturte honetan curriculumean txertatuta zegoen lehenengo ziklorako Energia gaiaren unitate didaktikoa berritu dugu. Bide batez IKKIko teknikak erbailtzen dira gaia garatzeko.
Unitatea ikusi nahi badezu hemen gainean klikatu - deskargatu-gorde-zabaldu

martes, 21 de abril de 2015

Apirilaren 21ean, Legazpiko udaletxean, Alkate eta zinegotziaren presentziarekin, ikasleen foroa burutu zen. Bertan, ikasturte honetan BIZITZEKO HERRIA landu dugun gaiaren aurkezpena egin zen. Batez ere, aurreko asteetan kultur etxean herriko eskoleen arteko foroan elkar jarri genituen ondorioak, proposamenak eta konpromezuak power point baten laburtuta azaldu genien (Galemysekoek prestatutakoa). Ekitaldi oso polita azaldu zen. Urola telebistakoek grabatzen egon ziren. Horretarako eskolako ikasleen ordezkariek banan banan, bakoitzaren azalpena bota zuten udal batzar areto nagusiaren erdian (mikrofonoaren aurrean) bere protagonismoa aldarrikatuz. Azalpena bukatu eta gero alkatearekin elkarrizketa polit bat sortu zen: ikasleek hainbat eskaerak eta kezkak kaleratuz eta alkateak erantzuna ematen. Ikasleak oso gustora zeundelak, motibatuta, eta partaide biziak sentitu zirela oso nabarmena gelditu zen. Ekitaldiari bukaera emateko "famili argazkia" plazan atera genuen. Ea datorren ikasturtean giro berdina errepikatzen den gutxienez!
Alkateari azaldutako textua - jeitsi-gorde-zabaldu

miércoles, 25 de marzo de 2015

HHko patruila berdea

Aste santutik aurrera, HHko 4 eta 5 urteetako geletan PATRUILA BERDEA martxan jarri zuten. Egunero gela bakoitzeko arduraduna, niki berde bat jantzita, izendatzen zen. Bere betebeharra honako hau izaten zen: pasiloa txukun mantendu, batez ere lurreko txamarrak eta mantalak dagokion tokian jartzen (atentzioa deitzen) eta dena ondo jasota egoten.  Geletara edateko ura eramaten (pitxar edo botila batean).  Komuna txukun txukun mantentzen.  Jarraian argazki batzuk.
patruila berdearen irudi batzuk: https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6161105049375167153?banner=pwa

martes, 24 de marzo de 2015

Ikasleen foroa - kultur etxean - Bizitzeko herria

Martxoak 24an, Legazpiko kultur etxean, herriko gainontzeko eskolako agenda 21ko arduradunekin elkartu ginen. Goizeko 9:30tarako gela bakoitzeko arduraduna (guztira 12) eta bi irakasle, kultur etxeko aretoan Olazabal instituto eta Haztegi ikastolako ordezkariekin bildu ginen. Bertan, Galemys enpresako teknikarien laguntza izan genuen; eta beraiek foro honetako dinamizatzaileak izan ziren.
Eskola bakoitzak, aurretik "Bizitzeko herria" gaia landu zuen eta bere proposamenak plano batean markatuta eraman zituen.  Denak batera sarrera bat egin genuen, gaiaren nondik norakoa izan den gogoratzeko. Jarraian LHko ikasleak aretoan gelditu gara, eta DBHkoak beste gela batera joan dira. Lehen Hezkuntzako ikasleek, eraman duten planoaren laguntzarekin eskolan landu dutena elkar jarri dute: zer aztertu duten? Zein egoeretan topatu duten? Zer arazoak aurkitu dituzten?.... beti Galemyseko teknikariek bideratuta. Solasaldi polita sortu da, gehiengo parte hartzearekin. Gustora aritu direla uste dugu.
Bukaeran jasotako proposamen eta konpromezuak gogoratu ditugu; eta saioaren balorazio azkar bat egin dugu.
Datorren apirilaren 21ean, udaletxean, alkatearekin egoteko aukera izango dugu; eta foroan azaldutakoa eramango diogu.
Hurrengo estekan foroaren argazki batzuk ikusteko aukera dago:....
https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6129827411821348289/6129827413188247986?pid=6129827413188247986&oid=108731447861020974539

martes, 17 de marzo de 2015

Eskola Agenda 21ko gelako arduradunekin bilera - Ikasleen foroa prestatzeko

Martxoak 17an eskolako liburutegian gelako arduradunekin bildu ginen. Ikasleen foroa prestatu behar genuen. Ikasturte honetan landu genuen BIZITZEKO HERRIA gaiaren aurkezpena prestatu behar genuen. Aurreko hilabeteetan eskolako inguruetan ikasleek diagnosia egin zuten: nola ikusten zuten bere herria, auzoak...  Nola aurkitzen zen bere eskola (patioa, parkea...), eskolarako bidea, inguruan zeuzkaten aiseguneak (parkeak, kaleak...). Zer arazoak zeunden? Nola gustatuko litzaieken? Zer hobetzeko proposamenak eskatuko lituzteken udalari?....
Planoekin, geletan, taldeka landu zuten, eta fitxa batzuk burutu zituzten. Fitxa horiek egin ondoren, ondorioak atera zituzten, udaletxera bideratzeko proposamenak sortu zituzten, eta konpromezu batzuk hartu zituzten. Geleko arduradun bakoitzak elkarjarri zituen. Plano handi batean markatu genituen proposamenak. Eta datorren martxoak 24an, herriko kultur etxean gainontzeko eskolako ikasleekin elkartuko garen Ikasle forora eramateko proposamenak prestatu genituen:
bakoitzak zer azaldu behar zuen, planoarena nola kontatu, foroaren antolaketari buruzko zehaztapenak.... Umeak, gaia gertutik bizitzea oso lagungarria izan zen eta motibatuta parte hartu zuten. Jarraian ziklo bakoitzean ateratako emaitzak esteka desberdinetan ikusiko dituzue (zikloa aukeratu, klikatu gainean eta deskargatzen duzu, deskargatu eta gero zabaldu behar duzu):
LEHENENGO ZIKLOA
BIGARREN ZIKLOA
HIRUGARREN ZIKLOA

argazkiak jarraian - gainean klikatuz gero beste lehiotxo batean ikusteko aukera daukazu:...
https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6127132939891647169/6127132945752566658?banner=pwa&pid=6127132945752566658&oid=108731447861020974539

jueves, 12 de marzo de 2015

Eskolako bidea aztertzen - lh3garren maila

Martxoak 10 eta 12an, eskolako lh3garren mailako ikasleak bere tutoreekin, eskolarako bidea (azken zatia) aztertzera joan ziren.  Eskola Agenda 21ean lantzen ari garen aurtengo gaiarekin (Bizitzeko herriarekin) ekintza honek lotura zeukan.
Zehazki, Laubideko errotondaraino jeitsi ziren plano eta metroekin. Hortik diagnostikoaren emaitzak behaketa taula batean jasotzen ari ziren; eta udaletxera eramateko proposamenak sortu ziren.
Azterketa hau burutu ondoren, gelan taldeka landu zuten ikasleen forora bideratzeko.  Besteak beste, onodrengo gauzak komentatu ziren
.- Oinez, patinetez edo busez etortzen direla, distantzia eta eguraldiaren arabera; eta bide batez lagunekin etortzen direla eta dibertigarria dela.
.- Espaloiak ondo daudela, baina baldosa batzuk konpondu behar dituztela; Zebrabideak ondo daudela baina berriro margotu beharra dutela; eta Eskailerak konpondu behar dutela eta ahal bada ranpa bat jartzeko beharra ikusten dela batez ere karroak eramateko.
.- Errepideko zulo batzuk konpondu behar dituztela.
.- Konpromezu batzuk ere hartu behar dutela: gauzak zaindu, errespetatu, ez puskatu, ez zikindu eta ahal dena berziklatu.


argazkiak jarraian - gainean klikatuz gero beste lehiotxo batean ikusteko aukera daukazu:...
https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6127237660562309713/6127237665264265794?pid=6127237665264265794&oid=108731447861020974539

miércoles, 21 de enero de 2015

Jangelan ere elikadura jasangarria landu dute. Batez ere osasunaren aldetik. Gorputza ondo zaindu behar dugu, eta elikadurak horretan asko laguntzen duEta aholku batzuk daude:
.- URA edatea oso garrantsitsua dela;
.- Zentzumenak era aipatzen dira;
.- Giharrak, hezurrak eta barneko organoak zaindu behar ditugula;
.- Egunero ekintza desberdinak burutzen ditugu, eta horren ondorioz energia gastatzen dugu, eta errekuperatu behar dugula elikagaien bidez;
.- Elikagaien PIRAMIDEA azaltzan da, egunero edo gutxitan jan behar duguna azpimarratuz;
.- KARBOHIDRATOAK dituzten elikagaiak energia ematen digutela;
.- BARZAKIAK eta FRUITAK mineralak eta bitaminak ematen digutela;
.- Elikagai batzuk PROTEINAK ematen dizkigute giharrak eta hezurrak sendotzeko;
.- KOIPEAK bere neurrian hartuta babesteko funtzioa betetzen duela;
.- GOZOKIAK astean behi jan daiteke koipea ematen digutelako.

Informazioa hori jarraian dagoen dokumentuan ikusteko aukera daukazue:

ELIKADURA KOLORETAN - artxiboa - gainean klikatuz gero beste lehiotxo batean artxiboa deskargatu, gorde eta gero irekitezko aukera izango duzu.