martes, 17 de junio de 2014
Herriko zuhaitzen hostoak aztertu - biodibertsitatea
Ekainak 17an, bostgarren mailako ikasleak bere bi tutoreekin Legazpiko herrian dauden zuhaitzak ikustera irten ziren. Aurretik Zuhaitz desberdineen hostoekin lanketa egin zuten. Lanketa horren emaitzan "koadernotxo" bat burutu zuen ikasle bakoitzak. Koaderno horretan zuhaitz desberdinen hosto ale bana dagokion informazioarekin. Beraz, egindako koaderno horrekin, kalean zehar ibili ziren bere hostoak eta kalean topatzen zuten zuhaitzak aztertzen. Ea topatzen zuten zuhaitz bakoitza hostoak eta bere koadernoan zeukatena bat egiten zen (informazioa kotejatzen). Horrela, ea klaseetan egindako teoria lana, kaleko errealitatearekin bat zetorren. Eta bide batez, herri bertan dagoen zuhaitzen biodibertsitatea eta aniztasunaz jabatzen diren.
Honekin batera irteeraren argazkiak daude, eta ikasle baten koadernoa skaneatutako irudiak ere dauzkazue.
Etiquetas:
argazkiak,
biodibertsitatea,
hostoak bildu,
irteerak,
lh-5,
zuhaitzak
lunes, 2 de junio de 2014
Baikaran aldizkarian

Gipuzkoako ikasleen gurasoen federazioaren aldizkarian, ekaineko alean, Domingo Agirre eskolaren bi berri azaltzen dira. Ecoembesek antolatutako sariarena (azalean azaltzen da); eta Azoka solidarioarena. Goian argazkiak daude, eta aldizkarien pdf formatoan hurrengo estakan dago.....http://www.baikara.org/wp-content/uploads/2014/05/BAIKARA-JUNIO-2014_BAIKARA.pdf
martes, 27 de mayo de 2014
Hezkuntza zientifikoa
Urte batzuk daramatzagu proiektu honekin. Laborategiko eremuan astero lh-4-5-6 mailako ikasleek saio bana egiten dute. Irakasleek beste ordu bat koordinatzeko daukate, saioak behar den bezala prestatzeko. Batez ere, ikasleekin METODO ZIENTIFIKOAN oinarritzen dira, saioak aurrera ateratzeko. Metodo zientifikoa lan prozedura da, hainbat pausutan ordenaturik, Naturaren gertaera bat edota fenomeno bat azaltzeko erabiltzen dena.
Lehenengo urteetan Hondakinak, Ura, Energia, Elikadura unitate didaktikoak egin ziren. Azken urteetan: Soinua, Airea, Elektrizitatea, Baserriko animaliak izan dira.
Metodo
honek hainbat urrats ditu:
1- BEHAKETA
Zergatik gertatzen dira fenomenoak?
Hori jakiteko, behaketa fasea burutu behar dugu eta behatutakoari buruzkoa galderak plazaratu. Behaketa fasean biltzen diren datuak, tauletan adierazten dira. Taula baten bidez, datuak ordenatu eta sailkatzen dira; askotan garfikoki adierazten dira.

2-
HIPOTESIAK PLANTEATU EDO GALDERAK EGITEA
Zergatia bilatu nahian hipotesiak planteatu behar dira. Hipotesi hauek dira, egindako galdereei eman diegunustezko erantzunak.
Modu honetan, erantzun logikoak ematen has daiteke eta pixkanaka-pixkanaka gure buruan hasiko gara diseinu bat egiten.
Einstein-ek esaten zuen ikerketa baten gauzarik garrantzitsuena problema on bat aurkitzea zela.

3. HIPOTESIAK
PROPOSATZEA
Esku tartean daukagun problema argi baldin badago, ebazpena bilatu nahian bueltaka ibili eta gero, sortuko dira ideiak. Hipotesi bat zer da? Erantzun bat besterik, hau da, aurretik ematen den erantzun bat. Hori bai, ez du baliorik izango ez badugu baieztatzen emandako datuak eta aipatutako prozesua.
Horretarako, iritsi den punto honetan, frogak egin behar dira. Horretarako, ereduak eraiki eta esperimentazioak burutu behar dira, hipotesi egokia aukeratu eta besteak baztertu ahal izateko.
Bi hipotesi mota egon daitezke:
- Lehenengoak adierazten du nola egiten den aurre esperientzia bati edota nola diseinatu behar den aparailu bat
- Bigarrenak balio du adierazteko zergatiak, hots, zergatik aspektu batzuk duten eragina prozesuan eta beste batzuk aldiz ez dute. Beste modu batez esana, zergatik kualitate edo elemento batzuek zerikusia duten efektu batean eta beste batzuek, aldiz, ez.

4.
ESPERIMENTAZIO FASEA
Zertan datza? Esperimentazioak aldez aurretik emandako hipotesiaren baieztapenean datza, hau da, konprobatu behar da aldez aurretik esandako hipotesia. Horri esker, hipotesi bat onartu edota baztertu egiten da.
Beste modu batez esanda, emandako erantzunen artean, erantzun zuzenak eta erantzun ez zuzenak bereiztu behar dugu, esperimentazioen bitartez, behatu dugun fenomenoa berregitea lortu arte. Momentu honetan aztertzen da zer nolako erlazioa dagoen magnitudeen artean edota aztertzen ari garen fenomenoan parte hartzen duten elementuen arteko erlazioa.
Esperimentatzea fenomenoa behin eta berriz behatzea eta erreproduzitzea da.
Begiak ezin du dena kontrolatu; hori dela eta, esperimentazioari esker errepikatzen da fenomenoa, xehetasun guztiak harrapatu arte.

5. ANALISIA
ETA ONDORIOAK
Behin datu guztiak konprobatu eta gero eta fenomenoa hainbat aldiz errepikatu ondoren, aztertzen da eta konprobatzen da ea aipatutako hipotesiak onak diren ala ez, hau da, baieztatzen dira hipotesiak eta ONDORIOAK ateratzen dira.Askotan lortu diren datuak tauletan edota grafikoetan biltzen dira. Esperimentu batzuk egin eta gero ikusten bada emaitza antzekoak sortzen direla eta ondorioak berdinak direla, orduan, sortutako emaitzak onartu ahal dira eta emandako hipotesia TEORIA bihurtzen ahal da.
6. AZKEN TEORIA
Ontzat emandako hipotesia Teoria bihurtuko dugu. Teoriak egi zientifiko bihurtuko dira. Jarduera batean metodo hau erabiltzen bada, jarduera zientifikoa dela esango dugu; baina aurreko urrats hauek betetzen ez direnean, jarduera hori eta handik erator daitezken ondorio eta baieztapen guztiak ez dira zientifikoak izango.

hezkuntza zientifikoa,
laborategi
viernes, 23 de mayo de 2014
Herri foroa - ikasleen foroa - ipuina irabazi ondorengoa
Maiatzak 22an, arratsaldeko 18:30tan, Legazpiko udaletxeko areto nagusian, hilero egiten den Agenda 21eko herri foroan parte hartu genuen. Hilatebe honetan ikasleen foroan landutakoa aurkeztu zioten herriari. Horretarako, Olazabal eta Haztegiko batxilergo ikasle ordezkariek azalpena egin zuten. Horien aurretik Domingo Agirre eskolako bostgarren mailako lau ikasleek, bi andereñoekin lagundutu (eta ama batzuk ere bertaratu ziren), "Los nuevos vecinos" ipuinarekin izan zuten experientzia kontatu zuten: Nola enteratu ziren Ecoembesen deialdietaz, Mari Romerok ipuina sortu zuela, Ikasleei gustatu zitziela, ikasleek ipuinaren marrazkiak egin zituztela, "los profesores cuentan" sarira aurkeztu zutela, azken hamarren artean gelditu zirenean sorpresa hartu zutela, bozketa garaian bizitako urduritasuna, irabazi zutenean izandako poztasuna, saria jasotzera Madridera joan zirenean bizi ziren emozioak, bere ipuina liburuzka batean eta laburmetrai batean ikustearen harrotasuna.....Azalpena hauen aurretik laburmetrai hori ikusi genuen. Bildutako jendea gustora gelditu ziren, eta zoriondu ziguten.
Etiquetas:
argazkiak,
herriko foroa,
ikasleen foroa,
ipuina,
kontenedorak
martes, 20 de mayo de 2014
Ikasleen udal foroa 2014
Maiatzak 20an, goizeko 9:30tan, Domingo Agirreko EA21ko gelako arduradunak (lh1etik lh6garren mailatik) bi irakasleekin lagunduta Legazpiko udaletxeko areto nagusian egon ginen. Bertan herriko gainontzeko eskolako partaideekin (Olazabal institutokoak, Haztegi ikastolakoak), Alkate jauna eta Agenda 21ko zinegotziarekin elkartu ginen. Apirilaren 1ean, kultur etxean adostutako ondorioak, udaletxerako proposamenak eta geuk hartu behar genuen konpromezuak herriari azaltzeko. Ikasturte honetan, "Biodibertsitatea eta hondakinak" gaia landu eta gero sortutakoak, hain zuzen ere. BIODIBERTSITATEA ETA HONDAKINAK gaiaren ONDORIOAK, PROPOSAMENAK ETA KONPROMEZUAK (artxiboa deskargatuko zaizu, beraz, jarraian ireki)
Aurkezpenaren diapositibak (power point artxiboa) esteka honetan ikusiko duzu.
Diario vasco digitalean berria:...http://www.diariovasco.com/alto-urola/201405/21/alumnos-trasladaron-ayer-compromisos-20140521003110-v.html
Goiherriko hitza digitalean berria:....http://goierri.hitza.info/2014/05/20/legazpiko-ikasleek-agenda-21en-egindako-lana-aurkeztu-dute/
Latxartegi parkean konpromiso eta proposamenak hormirudietan. Diario vasco digitalean berria:.. http://www.diariovasco.com/alto-urola/201406/19/compromisos-propuestas-favor-medio-20140619003648-v.html

diario vasco,
hitza,
hondakinak,
ikasleen foroa,
udala
jueves, 8 de mayo de 2014
Erlezaintza-Aikur-lh6-irteera
HELBURUAK:
- Erleen munduari buruz ezagupenak landu.
- Erlearen munduarekin zerikusi duen lanbidea (erlezaina) ezagutu.
- Erlezainaren lanari garrantzi eman eta baloratu.
- Ingurumenarekin errespetuz jokatzeak eta erleak gizakiarentzat duen garrantziaz jabetu.
- Animaliekiko eta landarekiko sentsibilitatea, errespetua eta babesa jarrerak garatu.
EDUKIAK:
- ERLEA: -Erlearen gorputza.
-Erlearen bizitza: 1.-Erlearen jaiotza:langilea, erregina eta erlamandoa.
2.-Erleberritzea.
3.-Erlearen gaitzak eta etsaiak.
- ERLAZAINTZA: -Erlazaintza Euskalerrian.
-Erlauntza desberdinak.
-Gizakiok erleengandik ateratzen duguna:
- Eztia.
- Argizaria.
- Erreginaren jalea.
- Propolioa.
- Polena.
-Erlezainaren lanak urtean zehar.
-Tresneria.
- ERLEA ETA ERLEZAINAREN EGINKIZUNA NATURAN
DENBORALIZAZIOA:
Gai hau hirugarren hiruhilabetean landu dugu eta bukaeran egun erdiko irteera bat egin dugu. AIKUR erletegia bisitatzera.
Etiquetas:
aikur,
argazkiak,
erlezaintza,
irteerak,
lh-6,
natur eskola bizia
miércoles, 7 de mayo de 2014
Eskolara oinez
Galdetegiaren emaitzak
Aurreko urtean eskolara nola joaten denari buruzko galdetegia bat eskolako partaide guztiak bete genuen. Herriko eskola guztiek. Galdetegi horren emaitzak jaso genituen. Eskolan aztertu eta gero, Maiatzak 6an, goizeko 9:00tan, udaletxean eskolako ordezkariak, alkatea, udal teknikaria eta osakidetzako ordezkaria elkartu ginean balorazio bat egiteko. Nahiz eta emaitz onak izan (hobetezko margenik badago), kotxearen erabilera murriztu behar dela komentatu zen. Datorren kurtsoaren hasieran: mugikortasun aste barruan (IX-16), edo eskolara oinez joateko egunean (X-4) ekintzak burutzea proposatu ziren.
Proposomenen artean, honako hauek bota ziren:
.- Datuak zabaldu (oharra, komunikabideetan),
.- egun berezi batzuetan oinez, patinetez, bizkletaz joaten bultzatu
.- Oinez etortzen direnei saritu; eta kotxez etortzen direnei "salatu"
.- Ikasleek kartelak, oharrak, abisuak prestatu eta kotxez etortzen den jendeari erakutsi, esan...
.- Udaltzaingoen laguntzarekin "ibilbide didaktiko" bat burutu udaletxetik eskolara

Suscribirse a:
Entradas (Atom)