lunes, 1 de diciembre de 2014

Halako kabia nolako txoria

Azaroak 27 eta abenduak 1ean Sasietakoak "Halako kabia, nolako txoria" taillerra LHko 6garren mailako ikasleentzat eskolan egin zizkiguten. Hondakinak gaika bereiztu eta dagokion edukiontzira bota behar zutela landu zuten. Hiru saioetan landu zuten. Lehengo azalpen teorikoa power point baten bidez jaso zuten. Gero patioan jolasen bidez saio praktiko bat burutu zuten. Eta hurrengo egunean, eskolako frontoian, hortarako entrenatuta zeunden txakur batzuekin saio bitxi bat ikusi zuten. Ikasleek oso gustora parte hartu zuten. Berez hondakinen gaia seigarren mailan lantzen zuten. Txakurraren saioaren argazki batzuk jarraian daude.

jueves, 27 de noviembre de 2014

Elkartasun saskia

Hainbat legazpiarren premia ikusita, Eskolan janarien bilketa bati ekin genion. Eskolako komunitatearen familiak eskolako sarreran jarrita zeunden saskiak janariz betetzen hasi ziren.  Horrela gure ELKARTASUNA adierazi genuen.  Ekintza hau eskolako elkarbizitza batzordeak antolatu zuen. Bukaeran Nagusilan eta Garagune elkartekoekin elkartu ginen, bildutakoa entregatzeko ekitaldi batean. Horri buruzko informazio gehiago hurrengo esteketan.

Goiherriko hitza digitalean - http://goierri.hitza.eus/2014/11/28/domingo-agirreko-ikasleen-janari-bilketa/

Diario vasco digitalean - herriko kronikan:...  http://www.diariovasco.com/alto-urola/201411/28/domingo-agirre-colabora-cesta-20141128000502-v.html

Argazkiak (Picassa) hurrengo estekan:... https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6114140097212938721/6114140318833642594?pid=6114140318833642594&oid=108731447861020974539

miércoles, 12 de noviembre de 2014

Gure auzoa - bigarren maila

Bigarren mailako ikasleek GURE AUZOA gaia ingurune arloan landu zuten. Auzoko maketa bat material berziklatuekin sortu zuten. Marrazkiak eta Collage ere egin zituzten. Ekitza honek aurten landuko dugun agenda 21an gaiarekin lotura dauka: BIZITZEKO HERRIA.  Emaitzak argazkietan ikus ditzakezue.

martes, 11 de noviembre de 2014

BIZITZEKO HERRIA (hirigintza) sentsibilizazioa

BIZITZEKO HERRIA (hirigintza) gaiari buruzko sentsibilizatzeko baliabideak:
Ondoren, aurtan landuko dugun gaiari buruzko erabilitzko baliabideak aurkitu ahal izango dituzue:

Ondorengo estekan beste power point bat daukazue ikasleei erakusteko:...https://www.dropbox.com/s/6c39h4gpt0g55me/1020_AURKEZPENA.pptx?n=127810472
Ondorengo estekan "Bizitzeko herria" gaia lantzeko hainbat baliabide aurkituko dituzue:
Artikulu , bideo... – klikatu gainean eta zip artxibo konprimitu bat deskargatuko duzu
Beheko estekan Fratoren irudi batzuk dituzue:
Frato - klikatu gainean eta zip artxibo konprimitu bat marrazkiekin deskargatuko duzu
“Bizitzeko herria” (hirigintza)-ri buruzko hitzaldian jaso genuenean, Urtatza urtegia aipatu zen.  Urtatza urtegiko historio piska bat:  http://foros.embalses.net/showthread.php/12987-Presa-y-embalse-de-Urtatza 
Tuppersong abestia. Sopelako udalean egin zuten, EA21ean dauden bi ikastetxeen artean: -  https://www.youtube.com/watch?v=37AjPOEs2Ag&feature=youtu.be
Hona beste baliabide interesgarri batzuk aurtengo gaiarako:
Unicef-en baliabideak, haurren eskubideak lantzeko - klikatu gainean eta zip artxibo konprimitu bat deskargatuko duzu
Caminos escolares: una herramienta para reconquistar la calley la autonomía infantil - - klikatu gainean eta zip artxibo konprimitu bat deskargatuko duzu

CIUDADES QUE CAMINAN - Hona artikulu interesgarri bat aurtengo gaiaren inguruan:  "Las ciudades en España menosprecian a los peatones" - http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/urbano/2014/10/03/220637.php


Interesgarria izango delakoan.

viernes, 31 de octubre de 2014

Material berziklatuarekin jostailuak - lh2

Igeriketa ikastaroan egiten ari ziren bitarten bigarren mailako ikasleek hainbat jostailu material berziklatuarekin egin dituzte. Informazio gehiago gorputz hezkuntzako blogean dago. Klikatu hemen

jueves, 30 de octubre de 2014

Herriko foroan - kale Nagusia

Urriak 30ean Herriko foroan parte hartu genuen. Kale Nagusia oinezkoentzako proiektuari buruz proposamenak aztertzen ibili ginen. Berez, Domingo Agirre eskolan, laugarren mailako ikasleek gai honi buruz aztertzen egon ziren, Galemyseko teknikarien laguntzarekin. Eta gelan sortu zituzten hainbat proposamen kontutan hartu zituzten. Horren ondorioz, herriko forora eskolako ordezkaritza bat joan zen: hiru ikasle, bi irakasle eta guraso bat. Hasieran, bakarrik, Herriko hainbat elkartertik (eskolak tartean) jasotakoen proposamen aurkezpen saioan egon ginen. Gero kale Nagusira "in situ" ikustera joan ziren. Oso interesgarria izan zen gure presentzia, eta Udalak eskertu zigun.