martes, 24 de abril de 2012

Ikasleen foroa udaletxean

Apirilak 24an, goizeko 9:30tan, Legazpiko Udaletxean herriko ikastetxeko ikasleak elkartu ginen alkate eta EA21ko zinegotziarekin. Bertan, ikasturte honetan landu dugun "ELIKADURA JASANGARRIA" gaian ateratako ondorio, herrientzako proposamenak eta geuk betetzeko konpromezuak kaleratu genizkien.   Baita ere, azken hiru urteetan landutako geneuzkan hiru gaien konrpromezuen betetze mailari JARRAIPEN bat egin diogu. Horren emaitzak ere aipatu dizkiegu.  Ekitaldiaren bukaeran EA 21ko zinegotziaren erantzuna jaso dugu.
Foroaren argazkiak jarraian ikus ditzakezue.

viernes, 20 de abril de 2012

LEGAZPIKO FOROA - Apirilak 26: Ikasleen foroaren aurkezpena


Kaixo!

Datorren asteko Fororako deialdia bidaltzen dizuegu: Apirilak 22an. Gaia: Ikasleen foroaren aurkezpena

DEIALDIA IKUSI NAHI BUDUZU KLIKATU HEMEN

Remitimos la convocatoria para la reunión del Foro que se celebrará la próxima semana: 26 de abril. Tema: Presentaxion del Foro escolar.

Aurreko foroen aktak:
Martxoak 22-akta
Ondo izan!

Inma Hernandez
LEGAZPIKO UDALA
T: 943 737030

agenda21@legazpi.net

miércoles, 18 de abril de 2012

IKASLEEN FOROA – Apirilak 24an

IKASLEEN FOROA – Apirilak 24an

Datorren APIRILAK 24an goizeko 9:30tan Legazpiko Udaletxeko Areto Nagusian Domingo Agirre, Olazábal eta Haztegiko ikasleak (Eskola Agenda 21ko arduradunak) Alkatearekin elkartuko dira. Bertara “Elikadura Jasangarria” gaia landu eta gero aterako ONDORIO, Herrirako PROPOSAMENAK (udalari) eta Elikadura jasangarriaren aldeko GURE KONPROMEZUAK eramango dira. Foro horretan Udaletxean Alkateari eta Legazpiarrei aurreko guztia azalduko zaie. Baita ere, azken urteetan hartutako konpromezuen jarraipena egin eta gero, zer betetze maila izan duten.

Aurretik Kultur etxean elkartu ziren eskola bakoitzak landutako elkar jartzeko. Honi buruzko informazioa ondorengo estekan . . . http://txominberde.blogspot.com.es/2012/03/ikasleen-foroa-kultur-etxean-argazkiak.html

Gure eskolan ELIKADURA JASANGARRIA gaia landu eta gero sortutako ondorio, proposamen eta konpromezu ondorengo estekan daukazue . . . http://txominberde.blogspot.com.es/2012/03/eskolako-batzordearen-bilera-ikasle.html