martes, 27 de octubre de 2015

Ekonomia jasangarria - sentsibilizazioa

Aurten landuko dugun gaia EKONOMIA JASANGARRIA izango da. Ondorengo aspektu batzuk ikusiko dira, besteak beste: ingurumenean inpaktua - jasangarriatsunarekin lotura - antzinako lanbideak (eta oraingoekin konparaketa) - lehen sektorea - baserria - nekazaritza - azoka - erosketa berdea bai eskolan bai familietan - bidezko merkataritza - gurasoen lanbideak....

 Jarraian, lagungarri izan daitezken dokumentuak zintzilikatuko ditut. Mesedez begiratu!

Aurkezpena - power pointa - deskargatzerakoan gordetzeko eskatzen dizu

 "LA ECONOMIA DEL BIEN COMUN" CRISTIAN FELBERGrek esaten duen oso interesgarria da. Youtuben bideo batzuk ditu, eta jarraian baten esteka daukazue...https://www.youtube.com/watch?v=Fy1Eer0iqzQ

Bestalde,  hitzaldian aipatu zen Orendainen kasua, "Economía del bien Común" printzipioetara elkartu den Gipuzkoako lehen herria izan dela, etab... Beheko estekatan aurkituko duzue informazioa:
Urriak 6an, UGGASAko Itziar Salaberriak egin zuen hitzaldiaren artxiboa: EKONOMIA JASANGARRIA - deskargatzerakoan gordetzea galdetzen dizu
Beste artxibo bat - deskargatzerakoan gordetzeko eskatzen dizu 

viernes, 16 de octubre de 2015

Elikadura eguna

Eskolak neurri txiki batean ere ospatu zuen ELIKADURA NAZIOARTEKO EGUNA:  Ekintza sinboliko bezala Horretarako ume bakoitzak etxetik FRUTA ale bat bakarrik ekartzeko hamaiketarako eskatu genien. Gehienak halaxe ekarri eta jan zuten oso gustora. Elikagai osasuntsu bat jateaz aparte, hondakinik sortzen ez den janaririk ekartzen zuten (bestela, txutxeak eta halakorik ekarriz gero zaborrak sortzen bait dira).  Lehen Hezkuntzan: Urriak 16an-ostegunean, patio garaian ikasleek hamaiketako osasuntsua egin zuten, hain zuzen ere fruta jan zuten.  Ekintzaren argazkiak jarraian ikusteko daukazue.


   Argazkiak jarraian daude:
2. ziklokoak zakarrontzi baten ondoan
1. ziklokoak elikadura piramidearen ondoan

Haur hezkuntzakoak gelan fruta zatitzen
3. ziklokoak patioan
Beste aldetik: jangelan gelditzen direnentzat egun berean bertako produktu batetaz gozatzeko aukera izan zuten postre garaian; hain zuzen ere GAZTA (ERREIZABAL baserrikoek emandakoa).  Ekintza hauen argazkiak jarraian daukazue:
6. mailakoak Gazta hartzeko desiatzen
4. mailakoak gaztaz gozatzen
 Mesedez data hau datorren urteetarako kontutan hartu; bakoitza bere etxean bere neurrian burutzeko.  Informazio gehiago hurrengo egunetan gehituko dugu. Eskerrik asko.

Artxibo baten esteka: "Dia Mundial de la Alimentacion" (erderaz)