viernes, 16 de octubre de 2015

Elikadura eguna

Eskolak neurri txiki batean ere ospatu zuen ELIKADURA NAZIOARTEKO EGUNA:  Ekintza sinboliko bezala Horretarako ume bakoitzak etxetik FRUTA ale bat bakarrik ekartzeko hamaiketarako eskatu genien. Gehienak halaxe ekarri eta jan zuten oso gustora. Elikagai osasuntsu bat jateaz aparte, hondakinik sortzen ez den janaririk ekartzen zuten (bestela, txutxeak eta halakorik ekarriz gero zaborrak sortzen bait dira).  Lehen Hezkuntzan: Urriak 16an-ostegunean, patio garaian ikasleek hamaiketako osasuntsua egin zuten, hain zuzen ere fruta jan zuten.  Ekintzaren argazkiak jarraian ikusteko daukazue.


   Argazkiak jarraian daude:
2. ziklokoak zakarrontzi baten ondoan
1. ziklokoak elikadura piramidearen ondoan

Haur hezkuntzakoak gelan fruta zatitzen
3. ziklokoak patioan
Beste aldetik: jangelan gelditzen direnentzat egun berean bertako produktu batetaz gozatzeko aukera izan zuten postre garaian; hain zuzen ere GAZTA (ERREIZABAL baserrikoek emandakoa).  Ekintza hauen argazkiak jarraian daukazue:
6. mailakoak Gazta hartzeko desiatzen
4. mailakoak gaztaz gozatzen
 Mesedez data hau datorren urteetarako kontutan hartu; bakoitza bere etxean bere neurrian burutzeko.  Informazio gehiago hurrengo egunetan gehituko dugu. Eskerrik asko.

Artxibo baten esteka: "Dia Mundial de la Alimentacion" (erderaz)

No hay comentarios:

Publicar un comentario