Hiri Hondakinak / Konpromiso-dokumentua - 5. ekitaldia
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren
Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Sailak hondakinen prebentzioan elkarrekin lan egiteko akordioa dute sinatua.
Akordio horren arabera, Ingurumena eta Lurralde Antolaketaren Departamentuak
hezkuntza arloan jarri du martxan hondakinen prebentzio eta birziklatzearen
aldeko kanpaina eta, haren bitartez, Gipuzkoako ikastetxeak hondakinak
murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko neurriak hartzeko konpromisoa har
dezakete modu boluntarioan.
Hondakinak prebenitu eta birziklatzeko, ikastetxe honek hautatutako
ekintzak aplikatzeko konpromisoa hartu du. Horretarako, 2013ko urtarrilaren
31an DOMINGO AGIRRE ikastetxeak bidali egin zuen konpromiso-dokumentu bat eta, proposatuko
zaizkien 23 konpromisoetatik, garatzeko zenbait ekintza hautatu ditu ikastetxeak.
Hain zuzen ere, 15 ekintza hondakinak murrizteko konpromezua hartu
ditu (gehineak aurreko urteetan,
bostgarren kanpaina bait da). Ikasturte honetan bi berri hartu
ditu.
1. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: fotokopiak,
inprimakiak, ikasleen lanak eta ikastetxetik bidaltzen den informazioa bi
aldeetatik idatziko dira.
|
|
2. Papera ahalik eta gehien aprobetxatzea: ikastetxetik
bidalitako informazioa ahalik eta formatu txikienean jarriko da. Adibidez,
DINA5 DINA4ren ordez.
|
|
3. Berrerabili paper erabilia edo inprimakia alde batetik
idatzia badago.
|
|
4. Barne-komunikazioan posta elektronikoaren erabilera
sustatzea.
|
|
5. Familiekin posta elektronikoaren erabilera sustatzea.
|
|
6. Papera hobe aprobetxatzearren, ordenagailuan orrialdea
konfiguratzeko ikastetxearen barruan gomendioak ematea: marjinak, letraren
mota eta tamaina, lerroen arteko espazioa...
|
|
7. Papera behar bezala erabiltzeko, karteletan edo
horma-irudietan berri ematea.
|
|
8. Pilen ordez korronte elektrikoa erabiltzea eta hori izan
ezean, berriz kargatzeko pilak erabiltzea.
|
|
9. Toner eta tinta-kartutxoen kontsumoa murriztea, ahal izanez
gero, behe-kalitatean inprimatuz. Inprimagailuetarako tonerrak eta
tinta-kartutxoak erabili eta birziklatzea.
|
|
10. Eskolako jangelan, eskolako jaietan... berriz erabil
daitezkeen mahai-tresnak eta ontziteria erabiltzea.
|
|
11. Eskolako jangelan oihalezko ezpain-zapi pertsonalak
erabiltzea.
|
|
12. Birzikla daitezkeen materialak gaika biltzea eta bilketa
antolatzea: papera eta kartoia, ontziak, materia organikoa, CDak...
|
|
13. Ikastetxeetako sukaldeetan sortutako olioa behar bezala
kudeatzea.
|
|
14. Metapostan alta eman eta faktura elektronikoa
jasotze prozesua abian ipini, ikastetxeko kudeaketan ahalik eta paper gutxien
sortzeko.
|
|
15.
Jangelako zabor kudeaketa landu: erabilitako barazkien hondarrak eta konposta
daitekeen jakien ondarreekin KONPOSTAJEA EGITEA.
|
|