SASIETAKO
ZABORTEGI KONTROLATUA-LH6- azaroak 15
JUSTIFIKAZIOA:
Sasieta Mankomunitateak urtero
kontzienziazio eta sentsibilizazio kanpaina bat antolatzen du. Kanpaina hau
gaikako bilketan oinarritzen da batez ere eta Sasietako herritar guztiei
zuzentzen da.
|
|||
Kanpaina orokor honetaz gain
Sasietak ikastetxeentzat heziketa programa berezia dauka. Programa honen atal
nagusia gure instalazioetara egiten diren bisitetan oinarritzen da. Bisita
hauek nahiz eta ikastetxeentzat moldatuta egon edozein taldek eskatu dezake.
Bisitatu daitezkeen instalazioak.
|
|||
Ontziak sailkatzeko planta (Legazpi): Edukiontzi
horian jasotzen diren materialak sailkatzeko dagoen planta. Bisitan bilketa
honen gorabeherak, historia, plastiko desberdinen ezaugarriak eta plastikoa
birziklatzeko praktika bat lantzen dira. Iraupena: 45-60 min.
|
|||
Instalazio batetik bestera 20min. Beraz
bistaren iraupen osoa 2 edo 2,25 ordu izaten da.
|
|||
HELBURUAK:
- Ingurumena
errespetatu.
- Kontsumo
eta hondakin arteko lotura ohartarazi.
- Hiru
aholku kontuan hartu: KONTSUMOA MURRIZTU-BERRERABILI-BERZIKLATU.
- Zaborra
gutxitu eta kontsumo arduratsua bultzatu.
- Ingurumenean
sortzen ari diren arazoei aurre egiteko konponbideak aurkitu.
- Edukiontzi mota desberdinak ezagutu eta erabilpen
egokia egin.
EDUKIAK:
- Zaborraren
aurrean zer egin dezakegu?
- Hondakinak
tratatzeko prozesuak ezagutu.
- Zabortegi
kontrolatua ezagutu, informazioa bildu eta horren ondorioz hausnarketa bat
egin.
- Zabortegiak sortzen dituzten arazoetaz jabetu.
- Zaborrak murrizteko kontzientzia sortu.
- Eskolan
eta zabortegian ikasitakoa etxeetara zabaldu.
DENBORALIZAZIOA:
Gai hau, hirugarren hiruhilabetean (3 aste) landu dugu.
Bukaeran egun erdiko irteera antolatu dugu Sasietako zabor kontrolatua ezagutzeko.
Ondoren gelan landutakoarekin eta han ikasitakoarekin
Hondakinen trataerari buruz eta Berziklaiari buruz hitzaldi bat prestatu dugu.
Lehen Hezkuntzako ikasleek “Zaborren sailkapena ” gaia
lantzen ari ziren aprobetxatuz, beraien
aurrean azalpenak eman ditugu.
Sasietako web orrian sartzeko klikatu ondorengo estekan: http://www.sasieta.net/