martes, 22 de diciembre de 2015
Santo Tomas
Urtero bezala, Domingo Agirre eskolak Santo Tomas azoka Herriko plazan antolatu zuen. Irakasle, ikasle eta gurasoen laguntzarekin, abenduak 20an, igande goizean, hainbat postu desberdineekin herria alaitu genuen. Besteak beste: txistorra edo txokolatezko taloak, gaztain erreak, erabilitako oliorekin egindako xaboiak saldu genituen. Xaboiarekin batera sendabelarrekin egindako "erretrapua" (kolpeentzako pomada) ere saltzen genuen. Beste postu batzuetan: baserriko tresna eta barazkien erakusketa egon ziren (tartean 600 bat ere egon zen). Olazabal institukoek ikasketa bidaiarako saski bat zozketatu zuten eta etxean egindako tartak, pastelak, gozoki desberdinak ere saldu zituzten. Asto batek eramaten zuen gurdi baten gainean bidiatxo bat egiteko aukera egon zen. Abarkagintza eta saskigintza tailer bat egon zen, txikien interesa erakarriz. Santo Tomas azoketan egiten den ohiko txerrien zozketa egin genuen (txerrikien lote bat hain zuzen ere). Beti ingurumenari begirada botatzen antolatu dugu: bertatik bertara produktuak babesten, baserria laguntzen, erabilitako olioak berziklatzen, ... Eta aurten berrikuntza bezala, berrerabiltzen diren edalontziak-basuak (udaletxekoak) erabiltzen; gainera jendearen harrera on batekin.
sábado, 28 de noviembre de 2015
Hiri hondakinak - baliabideak - eta beste kanpain gehiago
Hiri hondakinak kanpaina barruan hartu ditugun konpromezuak aurrera eramateko; Diputazioak laguntzen digu hainbat bailiabideekin:
.- kartel handiak - din-A3 - hormirudia
.- foileto informatzailea - triptiko formatoan
.- Edukiontziak: urdina (papera jasotzeko), oria (plastikoa jasotzeko), marroia (organikoa jasotzeko)
.- boc roll - merienda eramateko bilgarria berrerabilgarria
Baliabide horiek aparte; argazki bilduma honetan, ere daude:
.- Siriaren aldeko kanpaina
.- Markelentzako biltzen ari garen tapoien jasoketa
.- kartel handiak - din-A3 - hormirudia
.- foileto informatzailea - triptiko formatoan
.- Edukiontziak: urdina (papera jasotzeko), oria (plastikoa jasotzeko), marroia (organikoa jasotzeko)
.- boc roll - merienda eramateko bilgarria berrerabilgarria
Baliabide horiek aparte; argazki bilduma honetan, ere daude:
.- Siriaren aldeko kanpaina
.- Markelentzako biltzen ari garen tapoien jasoketa
Etiquetas:
argazkiak,
baliabideak,
diputazioa,
hiri hondakinak,
kanpaina,
konpromezu
Hiri hondakinak - konpromisoak - 1
Hiri hondakinak kanpaina.
Hartutako konpromisoak-1
1. %100 birziklatuta dagoen papera
erabiltzea baliabideak…paper birziklatu mota desberdinei
buruz informazioa eta lor daitezkeen tokiak adierazten duen informazioa
eskuratu nahiko genuke
2. papera ahalik eta gehien
aprobetxatzea: fotokopiak, inprimakiak, ikasleen lanak eta ikastetxetik
bidaltzen den informazioa bi aldeetatik idatziko dira
3. papera ahalik eta gehien
aprobetxatzea: ikastetxetik bidalitako informazioa ahalik eta formatu
txikienean jarriko da. adibidez: dina5 dina4ren ordez.
4. berrerabili paper erabilia edo
inprimakia alde batetik idatzia badago.
5. barne-komunikazioan posta
elektronikoaren erabilera sustatzea.
6. familiekin posta elektronikoaren
erabilera sustatzea .
7. papera hobe aprobetxatzearren,
ordenagailuan orrialdea konfiguratzeko ikastetxearen barruan gomendioak ematea:
marjinak, letraren mota eta tamaina, lerroen arteko espazioa ...
8. papera behar bezala erabiltzeko,
karteletan edo horma-irudietan berri ematea. baliabideak : informazioa zabaltzeko din3
tamainako horma-irudi edo kartelak jasotzea.
9. pilen ordez korronte elektrikoa erabiltzea eta hori izan ezean, berriz kargatzeko pilak erabiltzea.
10. toner eta tinta-kartutxoen kontsumoa murriztea, ahal izanez gero, behe-kalitatean inprimatuz. inprimagailuetarako tonerrak eta tinta kartutxoak erabili eta birziklatzea.
9. pilen ordez korronte elektrikoa erabiltzea eta hori izan ezean, berriz kargatzeko pilak erabiltzea.
10. toner eta tinta-kartutxoen kontsumoa murriztea, ahal izanez gero, behe-kalitatean inprimatuz. inprimagailuetarako tonerrak eta tinta kartutxoak erabili eta birziklatzea.
11. ikastetxean material didaktikoa
edo/eta testu liburuak berrerabiltzea.
12. eskolako jangelan, eskolako jaietan
... berriz erabil daitezkeen mahai-tresnak eta ontziteria erabiltzea … baliabideak
: mankomunitateak / udalak erabiltzeko
moduan duen materialaren informazioa jasotzea.
14. eskolako jangelan oihalezko
ezpain-zapi pertsonalak erabiltzea.
16. birzikla daitezkeen materialak gaika biltzea eta
bilketa antolatzea:: papera eta kartoia, ontzi arinak eta materia
organikoa. baliabideak: papera eta kartoia gaika biltzeko
edukiontziak jasotzea.
ontzi arinak gaika biltzeko edukiontziak jasotzea
25 litroko edukiontziak jasotzea
17.
ikastetxeetako sukaldeetan sortutako
olioa behar bezala kudeatzea. baliabideak:
olioaren gaikako bilketari buruz
informazioa jasotzea
18. hondakinak prebenitu eta
birziklatzearen kanpainari buruz eskola-komunitateari (gurasoei, ikasleei eta
irakasleei) berri ematea. baliabideak: foileto informatzaileak jasotzea /
recibir folletos informativos.
19. eskulanetan berrerabili edota
birzikla daitezkeen hondakinak erabili.
20.
urtean behin edo bitan 2. eskuko
azoka antolatu, produktuen trukaketa eta salmenta bultzatzeko.
21. www.metaposta.com alta eman eta faktura elektronikoa
jasotze prozesua abian ipini, ikastetxeko kudeaketan ahalik eta paper gutxien
sortzeko.
22. ikasleen hamaiketakoan alferrikako
bilgarriak eta gehiegi bildutako produktuak saihestu baliabideak ikasleen hamaiketakoa biltzeko
berriz erabil daitezkeen bilgarriak jasotzea.
Etiquetas:
diputazioa,
hiri hondakinak,
konpromezu
Suscribirse a:
Entradas (Atom)