martes, 27 de marzo de 2012

Erlazaintza - Aikur - lh2 - martxoak 27



Erlezaintza – Aikur – lh2 – martxoak 27

AIKUR ERLETEGIA (Urretxu)

HELBIDEA: Iosune Epelde - Santa Barbara bidea 37. Urretxu (Gipuzkoa)

DESKRIBAPENA: Erlezaintza ekologikoa

Adina: 6 urtetik aurrera - Taldearen tamaina: ikasleak gehienez 22, helduak gehienez 13 
Iraupena: 3 ordu
JUSTIFIKAZIOA: Ekintza honetan erleen bizimodu bitxi eta interesgarria ezagutuko duzue, naturan duten funtzioa eta erlearen etxekotu zeneko historia. Intsektu honen anatomiari buruz ikasiko duzue, erlauntzek nola eboluzionatu duten, zein produktu ekoizten dituzten erleek eta zer den erlegintza. Polenaz karga-karga eginda datozen erleak bizirik ikusteko aukera izango duzue, eztia eta propoleoa, babestutako erregina bat, langileak kumeak elikatzen, dantzan eta garbitzen. Gainera, ezti goxoa probatu eta kandelak egingo dituzue.
HELBURUAK:
·                     Erleen munduari buruz ezagupenak landu.
·                     Erlearen munduarekin zerikusi duen lanbidea (erlezaina) ezagutu.
·                     Erlezainaren lanari garrantzi eman eta baloratu.
·                     Eztia ezagutu eta bere erabilpena ezagutu.
·                     Argizariak nola egiten diren eta bere erabilpena ezagutu.
·                     Ingurumenarekin errespetuz jokatzeak eta erleak gizakiarentzat duen garrantziaz jabetu.
·                     Animaliekiko eta landarekiko sentsibilitatea, errespetua eta babesa jarrerak garatu.
EDUKIAK:
·                     ERLEA: -Erlearen gorputza.
            -Erlearen bizitza:
                        1.-Erlearen jaiotza:langilea, erregina eta erlamandoa.
                           2.-Erleberritzea.
                           3.-Erlearen gaitzak eta etsaiak.
·                     ERLAZAINTZA: -Erlazaintza Euskalerrian.
                        -Erlauntza desberdinak.
-Gizakiok erleengandik ateratzen duguna:
1.                  Eztia.
2.                  Argizaria.
3.                  Erreginaren jalea.
4.                  Propolioa.
5.                  Polena.
-Erlezainaren lanak urtean zehar.
-Tresneria.
·                     ERLEA ETA ERLEZAINAREN EGINKIZUNA NATURAN
DENBORALIZAZIOA:
Gai hau BIGARREN hiruhilabetean landu dugu eta bukaeran egun erdiko irteera bat egin dugu. AIKUR erletegia bisitatzera.
Aikur-ren web orrian sartzeko ondorengo estekan klikatu gainean: http://www.aikur.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario