martes, 24 de septiembre de 2013

ERREKA EGUNA - 2013

Aurten ere, Urola ibaia garbitzen ibili gara eskolako ordezkariak, 140 legazpiarrekin batera; Erreka eguna ekintzan, hain zuzen ere.  Gainera, irailak 20an burutu genuen edizioa Xgarrena izan da. Hori dela eta, udalsaerak sari bat eman zion udalari. Sari horretan jaso zen diruarekin, bi PANEL jarri dira: bata plazaren atzekaldean (ibaiaren ondoan) eta bestea Mirandaolan. Panel horiek jendeari erakusteko ekitaldi bat egin zen aurretik. Bertan Ur agentzia eta Aranzadi elkarteko ordezkariak hitz batzuk bota zituzten, panelaren egilearekin batera. Ondoren partaideak taldeko argazi bat atera eta gero bere erreka zatia garbitzera joan ginen. Domingo Agirreko ordezkariak (20 ume eta 15 heldu) Motzorro bidegurutzetik Pastaingo zubiraino eta Elorregi-Uharkalde eremuan ibili ginen. Eguraldiak ondo lagundu zuen. Jendeak gustora parte hartu genuen, eta urrengo batean berriro errepikatzeko gogoarekin. Hemendik, Erreka eguna berriro egiten denean jende berri gehiago animatzeko gonbidapena luzatzen dugu. Erreka egunaren eragina garbi nabaritzen da: gero eta zabor gutxiago jasotzen ari da (bolumen handiko gauz batzuk kenduta). Errekarako eta guztien onerako izango da. Geuk gure ingurunea zaindu behar dugu. Aurtengo gaia biodibertistatea da.
Picassan argazkiak ikusteko klikatu hemen gainean
Argazki gehiago, egilea IKATZA  ELKARTEAk egindakoak, ikusi nahi badituzu hemen gainean klikatu (pìxka bat tardatzen du)

Komunikabideetan:
El Diario Vasco: http://www.diariovasco.com/v/20130924/alto-urola/erreka-eguna-aniversario-20130924.html
Goierriko Hitza: http://goierri.hitza.info/2013/09/21/x-erreka-eguna-ospatu-dute-legazpin/

No hay comentarios:

Publicar un comentario