lunes, 28 de octubre de 2013

Latxartegi parkerako DEKALOGOA

Latxartegi parkean egingo den parke berrirako dekalogo bat osatzen ibili gara eskolan. Hain zuzen ere, parkea zaintzeko arauak.  Gela bakoitzean landu eta gero, proposamenak bideratu zituzten, bakoitzari dagokion lehentasuna emanez. Guzti hau jasota eskolak udalari proposamen bat bidaliko dio.  Jarraian daukazue:
Latxartegi parkearen erabilerako dekalogoa

JOLASEAN
· Zoruko kortxoa bakean utziko dugu, altxatu eta zulatu gabe
· Ez dugu marrazkirik edota graffitirik egingo
PARTEKATUZ
· Gustura jolastuko dugu, haserretu gabe eta txandak errespetatuz
GOZATU
· Ziburuak gehiegi behartu gabe ibiliko ditugu, indarrak neurtuz
· Beti berria bezala zainduko dugu, era egokian ibili
ZAINDU
· Beti garbi mantenduko dugu, zaborrak lurrera bota gabe: pipak, txikleak, goxokien poltsak, latak, kritalezko botilak, zigarroak...
· Ez dugu pixarik egingo parkean
MAITATU
· Zerbait puskatuta ikusten badugu, ez dugu gehiago puskatuko eta udaltzaingoei abisatuko diegu konpondu dezaten
· Ez ditugu dauden gauzak puskatuko, ezta margotuko ere

· Ez ditugu erreko ziburuak pizgailuekin

URRIAREN 24AN IREKI ZUTEN LATXARTEGIKO JOLAS PARKE BERRIA PARTICIPACIÓN CIUDADANA, CON EL OBJETIVO DE MEJORAR EL TRANSPORTE PÚBLICO
Aurki egingo dute inaugurazio ofiziala
Haur guztiak zain-zain zeuden, eta orain, badute pozik egoteko arrazoia, urriaren 24an Latxartegiko jolas parke berria ireki baitzuten. Berria eta eurak aukeratutakoa, gainera. Izan ere, Hirigintza, Hezkuntza, Gazteria eta Agenda 21 sailen bultzadarekin, jolasgunea goitik behera berritzea erabaki zuen Legazpiko Udalak, eta horretarako, Domingo Agirre ikastetxeko zein Haztegi ikastolako 5-12 urteko haurrei iritzia eskatu zieten. Ekainean bost proiektu aurkeztu zizkieten ikasleei, eta horietako bat, gustukoena, aukeratzeko eskatu. Azkenean, 501 ikaslek hartu zuten parte aukeraketan, eta urrian ireki berri duten parkea aukeratu zuten.
Jolasgune berria aukeratzean, dena den, aukeraketaren zergatia azaldu behar izan zuten haurrek, eta baita beraiek Latxartegiko parkearen alde hartuko dituzten konpromisoak zein diren ere. Azpiko laukian daude ikusgai, dekalogo moduko batean jasota. Denak esaldi batean laburbildu daitezke: “Lagunekin, jolasean, solasean, partekatuz, …, gozatu, zaindu, maitatu”. Hitz bakoitzaren atzetik konpromiso edo muga bat dago, dekalogoan ikus daitekeen bezala. Udalak jakinarazi du berandu baino lehen egingo dutela parkearen inaugurazio ofiziala, eta batez ere, espero dute haurrek agindutako konpromisoak betetzea.

Dekalogo hau EA21ko gelako ordezkariei aurkeztu genion, burutzeko partaideak bait ziren. Adostasuna azaltzeaz aparte, nola herriari kaleratzeko proposamenak ere bota zituzten:
.- Erreka egunean bezala, ondoan hormirudi bat jarri (panel bat)
.- Udaltzain batzuk parkean ibili, batez ere lehenengo egunetan.
.- Gurasoek erne ibiltzeko, eta umeei azaltzeko.
.- Eskoletan geletan landu

No hay comentarios:

Publicar un comentario