viernes, 5 de junio de 2015

Bizikleta martxa



Ekainak 5an, Lehen hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailako ikasleek, tutoreak, gorputz hezkuntzako irakasleak eta beste bi irakasleen laguntzarekin; Eskola egunako goizeko orduak aprobetxtuz, bizikleta ibilaldi bat egin dute. 5garren mailakoak eskolatik Brinkolako urtegira eta buelta egin dute; eta seigarrengoak Zumarragako "mahairaino". Ibilaldi honen helburu nagusia kirola egitea zen.  Baina baita ere honako helburu hauek ere landu dute: MUGIKORTASUNA, NATURAREKIN KONTAKTUA IZATEA, INGURUMENA ZAINTZEA ETA ERRESPETATZEA, ikakideekin elkarbizitza izatea eta harremanak sendotzea, osasunaren aldeko ekintza burutzea, bide hezkuntza lantzea, txirringa maneiatzen ikastea,... Maiuskulaz daudenak Eskola Agenda 21ean lotura dutenak dira.
Jarraian argazkiak: https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6026397924404654641/6026397928856799666?banner=pwa&pid=6026397928856799666&oid=108731447861020974539

No hay comentarios:

Publicar un comentario