Martxoak 10 eta 12an, eskolako lh3garren mailako ikasleak bere tutoreekin, eskolarako bidea (azken zatia) aztertzera joan ziren. Eskola Agenda 21ean lantzen ari garen aurtengo gaiarekin (Bizitzeko herriarekin) ekintza honek lotura zeukan.
Zehazki, Laubideko errotondaraino jeitsi ziren plano eta metroekin. Hortik diagnostikoaren emaitzak behaketa taula batean jasotzen ari ziren; eta udaletxera eramateko proposamenak sortu ziren.
Azterketa hau burutu ondoren, gelan taldeka landu zuten ikasleen forora bideratzeko. Besteak beste, onodrengo gauzak komentatu ziren
.- Oinez, patinetez edo busez etortzen direla, distantzia eta eguraldiaren arabera; eta bide batez lagunekin etortzen direla eta dibertigarria dela.
.- Espaloiak ondo daudela, baina baldosa batzuk konpondu behar dituztela; Zebrabideak ondo daudela baina berriro margotu beharra dutela; eta Eskailerak konpondu behar dutela eta ahal bada ranpa bat jartzeko beharra ikusten dela batez ere karroak eramateko.
.- Errepideko zulo batzuk konpondu behar dituztela.
.- Konpromezu batzuk ere hartu behar dutela: gauzak zaindu, errespetatu, ez puskatu, ez zikindu eta ahal dena berziklatu.
argazkiak jarraian - gainean klikatuz gero beste lehiotxo batean ikusteko aukera daukazu:...
https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6127237660562309713/6127237665264265794?pid=6127237665264265794&oid=108731447861020974539
No hay comentarios:
Publicar un comentario