martes, 21 de abril de 2015

Apirilaren 21ean, Legazpiko udaletxean, Alkate eta zinegotziaren presentziarekin, ikasleen foroa burutu zen. Bertan, ikasturte honetan BIZITZEKO HERRIA landu dugun gaiaren aurkezpena egin zen. Batez ere, aurreko asteetan kultur etxean herriko eskoleen arteko foroan elkar jarri genituen ondorioak, proposamenak eta konpromezuak power point baten laburtuta azaldu genien (Galemysekoek prestatutakoa). Ekitaldi oso polita azaldu zen. Urola telebistakoek grabatzen egon ziren. Horretarako eskolako ikasleen ordezkariek banan banan, bakoitzaren azalpena bota zuten udal batzar areto nagusiaren erdian (mikrofonoaren aurrean) bere protagonismoa aldarrikatuz. Azalpena bukatu eta gero alkatearekin elkarrizketa polit bat sortu zen: ikasleek hainbat eskaerak eta kezkak kaleratuz eta alkateak erantzuna ematen. Ikasleak oso gustora zeundelak, motibatuta, eta partaide biziak sentitu zirela oso nabarmena gelditu zen. Ekitaldiari bukaera emateko "famili argazkia" plazan atera genuen. Ea datorren ikasturtean giro berdina errepikatzen den gutxienez!
Alkateari azaldutako textua - jeitsi-gorde-zabaldu

No hay comentarios:

Publicar un comentario