viernes, 29 de mayo de 2015

Zientzia astea - hitzaldi bat

Maiatzaren 26tik 29ra eskolan zientzia astea ospatu genuen. Eskolako orduetan eta patio orduetan hainbat ekintzak burutu ziren. Besteak beste: erakustaldiak, esperimentuak, tailerrak eta hitzaldiak.
Diario vasco digitalean honi buruzko berri bat azaldu zen - klikatu hemen
Hitzaldi bat ondorengo hau izan zen. Ikasle baten amak elikagaiak kontrolatzen duen laborategi batean lan egiten du.  Gure osasuna babesteko Elikagaien manipulazaioan zer gauzak kontutan hartu behar dugunari buruz azaldu zuen. Lehen ziklorako ikasleei zuzenduta zegoen. Praktikak batzuk egin zituzten eta umeak oso gustura aritu ziren. Jarraian argazki batzuk:

Azoka solidarioa - Jon Ander - 2015

Azken urteetan bezala, Elkarbizitza proiektuak bultzatuta, maiatzak 29an , herriko plazako arkupetan antolatu genuen. Aurtengo helburua zen: Mowat-wilson gaixotasuna duen Jon Anderren aldekoa izan da. Eskolako famili guztien inplikazioa izugarria izan da. Lehenengo etxean zeuzkaten bigarren eskuko gauzak salmentarako uzten zutelako. Bigarren azoka bertan laguntzen eta erosten ibili zirelako. Aurten gazta porra aipatzeko izan da, partaide asko izan duelako. Bildutako dirua (1400 euroak) eskola egunean familiari eman zioten elkarbizitzako partaideek, une unkagarri bat sortuz.  Jarraian diari vasco digitalean azaldutako berria, eskolako liburutegiko blogean eta argazkiak ikusteko aukera dago.
argazkiak hemen: https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6155545708649524289/6155545714665567042?banner=pwa&pid=6155545714665567042&oid=108731447861020974539

diario vasko digital: http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201506/06/ander-podra-colonias-verano-20150606001156-v.html

eskolako liburutegiko bloga: http://www.domingo-agirre.blogspot.com.es/2015/06/azoka-solidarioa.html

martes, 26 de mayo de 2015

Zientzia astea - Xaboi naturala egin

Maiatzaren 26tik 29ra eskolan zientzia astea ospatu genuen. Eskolako orduetan eta patio orduetan hainbat ekintzak burutu ziren. Besteak beste: erakustaldiak, esperimentuak, tailerrak, hitzaldiak eta irkasleentzako formakuntza bat. Formakuntza horretan xaboi naturala egin genituen, ondorengo osagaiekin: olio zaharra, ura eta sosa. Jarraian argazkiak:

viernes, 15 de mayo de 2015

Eskola bidezko merkataritzaren alde

Maiatzak 15ean Bidezko merkataritzaren eguna ospatu zen Legazpiko herrian. Horretarako udalak kanpaina bat antolatu zuen: herrian zehar kartelak eta globoak jarriz. Eskolak kanpaina horretan ere parte hartu zuen eskolako bi eraikuntzetan kartelak eta glogoak ipiniz.  Argazkiak jarraian ikusgai dauzkazue.
Argazkiak jarraian: https://plus.google.com/u/0/photos/108731447861020974539/albums/6160736193664617713/6160736195433760386?pid=6160736195433760386&oid=108731447861020974539

Aurreko urteko argazkiak: https://plus.google.com/u/0/photos/108731447861020974539/albums/6010635412846955409/6010635413534875570?pid=6010635413534875570&oid=108731447861020974539

miércoles, 13 de mayo de 2015

ENERGIAri buruzko RAPa - LH-3garren mailakoak

Maiatzak 13an, eskolako liburutegian, hirugarren mailako ikasleek ENERGIAri buruzko RAPa ingurumen batzordeari (gela bakoitzeko arduradunei) eta bigarren mailako gela bati aurkeztu zieten. Aurretik gelan, ingurumen arloan, energia gaia landu zuten, eta dekalogo bat sortu zuten . RAP polit bat entzun eta ikusi eta gero ENERGIAren DEKALOGOA ingurumen batzordeari eman zioten.
Jarraian argazkiak eta bideoak (lau bideo daude eta ordenean daude)  ikusteko aukera dauzkazue.








martes, 12 de mayo de 2015

HH 5 urtekoak legazpikoak parkeak aztertu eta alkateari emaitzak pasatu

HHko 5 urteko bi gelak Legazpiko parkeak aztertzen ibili dira. Aurtengo "Bizitzeko herria" gaiarekin batera egin dute. Zehatz mehatz ondorengo parkeak aztertu dute: Lanaren hiribidekoa, Urtatzakoa, Bikuñakoa, Latxartegikoa, San Inaziokoa, Elizakoa, Laubidekoa eta Urtazaharrakoa. Bertara joan eta ondorengo azpiegiturak behatu dituzte ea bazegoen edo ez: bankuak, kolumpioak, iturriak, zoru biguina eta zakarrontziak. Jasotako emaitzak txosten batean   bildu zituzten eta alkateari pasatu zioten. Azken ekintza hau Udaletxeko areto nagusian egin zen. Bertan HHko 5 urteko bozeramaile batzuk txostena irakurri zioten alkateari.  Alkate eta umeen artean giro jator bat sortu zen.  Aurkezpena eta gero txostena entregatu zioten alkateari, eta berak bere bulegoa erakutsi zien. Tartean Alkateak herriko postal batzuk banatu zizkien umeei.
Jarraian argazki batzuk
Udaletxeko ekitaldiaren argazkiak: https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6147895554927880401/6147895566152939970?banner=pwa&pid=6147895566152939970&oid=108731447861020974539

parkeetan ateratako argazki batzuk:https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6161091668414890865/6161092004222986418?banner=pwa&pid=6161092004222986418&oid=108731447861020974539

Legazpiko parkeen txotena - DOC - dokumentua gordetzeko eskatzen dizu eta ondoren zabal ezazu