martes, 12 de mayo de 2015

HH 5 urtekoak legazpikoak parkeak aztertu eta alkateari emaitzak pasatu

HHko 5 urteko bi gelak Legazpiko parkeak aztertzen ibili dira. Aurtengo "Bizitzeko herria" gaiarekin batera egin dute. Zehatz mehatz ondorengo parkeak aztertu dute: Lanaren hiribidekoa, Urtatzakoa, Bikuñakoa, Latxartegikoa, San Inaziokoa, Elizakoa, Laubidekoa eta Urtazaharrakoa. Bertara joan eta ondorengo azpiegiturak behatu dituzte ea bazegoen edo ez: bankuak, kolumpioak, iturriak, zoru biguina eta zakarrontziak. Jasotako emaitzak txosten batean   bildu zituzten eta alkateari pasatu zioten. Azken ekintza hau Udaletxeko areto nagusian egin zen. Bertan HHko 5 urteko bozeramaile batzuk txostena irakurri zioten alkateari.  Alkate eta umeen artean giro jator bat sortu zen.  Aurkezpena eta gero txostena entregatu zioten alkateari, eta berak bere bulegoa erakutsi zien. Tartean Alkateak herriko postal batzuk banatu zizkien umeei.
Jarraian argazki batzuk
Udaletxeko ekitaldiaren argazkiak: https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6147895554927880401/6147895566152939970?banner=pwa&pid=6147895566152939970&oid=108731447861020974539

parkeetan ateratako argazki batzuk:https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6161091668414890865/6161092004222986418?banner=pwa&pid=6161092004222986418&oid=108731447861020974539

Legazpiko parkeen txotena - DOC - dokumentua gordetzeko eskatzen dizu eta ondoren zabal ezazu

No hay comentarios:

Publicar un comentario