jueves, 18 de junio de 2015
Buruhandiak material berziklatuekin
Ikasturte honetako azken egunetan, eskolako patioan animazioa izan genuen. Buruhandiak ibili ziren. Baina ez edonolako buruhandiak, seigarren mailako ikasleak baizik. Beraiek, plastika tailerretan material berziklatuekin egindako buruhandiak, eta gainera oso eginda zeunden. Bakarrik falta zitzaien mozorroen arroparen bat jantzi eta gomaespumaz egindako porra prestatu. Giro oso polita sortu zen, eta gainontzeko umeek ere buruhandiak ere probatu zituzten.
Etiquetas:
argazkiak,
buruhandiak,
material berziklatua
viernes, 5 de junio de 2015
Bizikleta martxa
Ekainak 5an, Lehen hezkuntzako bostgarren eta seigarren mailako ikasleek, tutoreak, gorputz hezkuntzako irakasleak eta beste bi irakasleen laguntzarekin; Eskola egunako goizeko orduak aprobetxtuz, bizikleta ibilaldi bat egin dute. 5garren mailakoak eskolatik Brinkolako urtegira eta buelta egin dute; eta seigarrengoak Zumarragako "mahairaino". Ibilaldi honen helburu nagusia kirola egitea zen. Baina baita ere honako helburu hauek ere landu dute: MUGIKORTASUNA, NATURAREKIN KONTAKTUA IZATEA, INGURUMENA ZAINTZEA ETA ERRESPETATZEA, ikakideekin elkarbizitza izatea eta harremanak sendotzea, osasunaren aldeko ekintza burutzea, bide hezkuntza lantzea, txirringa maneiatzen ikastea,... Maiuskulaz daudenak Eskola Agenda 21ean lotura dutenak dira.
Jarraian argazkiak: https://plus.google.com/photos/108731447861020974539/albums/6026397924404654641/6026397928856799666?banner=pwa&pid=6026397928856799666&oid=108731447861020974539
Etiquetas:
argazkiak,
bizikleta,
lh-5,
lh-6,
mugikortasuna
jueves, 4 de junio de 2015
Bizitzeko Herria Kaleko ekintzak
Zer
da Bizitzeko herria? Argi dugu herri guztiak ezberdinak direla. Denak kaleak,
ikastetxeak, etxeak edo dendak bezalako elementuez osatuak egon arren, badago
gure herria definitzen duen beste zerbait: gustura sentiarazten gaituen lekua
da, disfrutatu nahi dugun lekua, eta bertan bizi garenontzat eta bisitan
etortzen zaizkigunentzat abegitsua izatea nahi duguna.
Kale Ekintza honetan pauso txiki bat eman nahi dugu
zentzu honetan eta aditzera eman kaleak eta plazak bertatik ibiltzeko baino
beste zerbait gehiago ere izan daitezkeela.
¿Qué es un
pueblo para vivir? Tenemos muy claro que todos los municipios son diferentes
aunque tienen elementos en común como calles, escuelas, casas o tiendas. No
obstante, hay algo más que define nuestro pueblo: es el lugar en el que nos
sentimos a gusto, del que queremos disfrutar, hacerlo acogedor, y que sea punto
de encuentro de todos y todas los que lo habitamos y de los que nos visitan.
Esta actividad en la calle propone dar un pequeño paso
en este sentido y mostrar que las calles y plazas son algo más que meros
lugares por los que transitar.
GERTURATU ZAITEZTE! FAMILIA OSOAK PARTE HARTU DEZAKEEN EKINTZAK PRESTATU
DITUGU! PRIMERAN PASAKO DUZUE!
ACÉRCATE
Y PODRÁS TOMAR PARTE EN LAS ACTIVIDADES QUE HEMOS PREPARADO PARA TODA LA
FAMILIA, ¡PASAREIS UN BUEN RATO!
Bizitzeko herria
gustura sentiarazten gaituen lekua da, disfrutatu nahi dugun lekua eta
abegitsua izatea nahi duguna.
Eskualdeko 4 udalak Uggasarekin batera gonbidatzen zaitugu:
- Zure
herria nola zen gogoratzea herriko argazki zaharren bilduma duen
erakusketarekin.
- Eskualdeko
ikasleak egindako maketa ezagutzea.
- Har
ditzagun kaleak!!! Adin guztientzat prestatuko diren ohizko jolasen bitartez.
- Irudimena
martxan jartzea berrerabilitako gauzekin jostailuak eginez.
- Kartelak
margotuko ditugu denon ekarpenak jasoz!
FAMILIA OSOARENTZAT
EKINTZAK IZANGO DIRA
URRETXU-ZUMARRAGA plaza
Areizaga- Kalebarren plazan 18:00-20:30 EKAINAK 5 JUNIO
LEGAZPI plaza Euskal Herria plazan 18:00-20:30 EKAINAK 25 JUNIO
LEGAZPI plaza Euskal Herria plazan 18:00-20:30 EKAINAK 25 JUNIO
Animatu
parte hartzera eta lagundu zabaltzen!!!!
Josune Makaia
Iraunkortasuna -
Sostenibilidad
UROLA GARAIKO
GARAPENERAKO AGENTZIA
Patrizio Etxeberria, 3
Solairuartea ▪ LEGAZPI
Tel.: 943 72 54 06 ▪ www.uggasa.com
Suscribirse a:
Entradas (Atom)