miércoles, 27 de abril de 2016

EKONOMIA JASANGARRIA - Ikasleen arteko Foroa - Kultur etxean - 2016

Legazpiko kultur etxean elkartu ginen Olazabal institu eta Haztagiko ikastolako ikasleekin apirilak 26an. Urtean zehar "EKONOMIA JASANGARRIA" landu dugu:
.-geletan: guraso eta aiton-amonen lanbideak, generoen berdintasuna, gurasoei inkestak egiten...
.- kaleetan: dendak aztertu, zer motakoak dauden, jendearengandik gertutasuna...
.- baserrietan: ERREIZABAL, D'Elikatuz azoka, baserrietako produktuak, baserria lehen eta orain....... Ziklo bakoitzean diagnostiko egin ondoren ONDORIOAK, PROPOSAMENAK UDALARI, eta GEUK HARTU BEHAR DITUGUN KONPROMISOAK sortu ditugu. jarraian ekintzen argazkiak eta lanaren emaitza.
LH3. ZIKLOA: GURE HERRIKO BASERRIAK...(5garren eta 6garren maila).... 
• Zer aztertu duzue eta nola? (azaldu burututako jarduerak edo ekimenak: zein baserritara joan zareten, zer ekoizten duten...)
 .- Gelan fitxa landu (artaburua, baserriak lehen eta orain…)
 .- Erreizabal baserrira joan (1.500. urtetik)
 .- Artzaiak, gaztagileak (D.O. Idiazabal)
 • Zein izan da baserriaren eraldaketa nagusia azken garaitan?
 .- Makinaria, lana egiteko tresneria
 .- Abereei elikatzeko era (elikadura mota aldatu da)
 .- Salmenta era
 • Honek ingurunean izan dituen eragin positiboak eta/edo negatiboak azaldu.
 .- Edozein makinariak duen alde negatiboa (kutsatzen dute)
 .- Baserritarrak saiatzen dira ingurunea zaintzen
 .- Kaletarrek gero eta kontzientzia gehiago dute baina dugun bizitzak kontraesanera eramaten gaitu
 • Aztertutako baserriak orain lehen baino jasangarriagoak dira arlo hauetan:
 .- Animali gehiago, eta hobeto elikatuta
 .- Ingurua hobeto zainduta
 .- Produkzioa hobea, eta horren ondorioz soldata hobea
 • Eta beste hauek hobetu behar dira:
 .- Baserriak duen garrantzia eman
 • Baserriaren egoera hobetzeko…
o Udalari zer proposatzen diozue?
 .- Kanpoko argiak (baserrien ingurukoak)
 .- Bideak hobetu
 .- Produktuak saltzeko bideak sortu
o Zuek zer egin dezakezue? - konpromisoak
 .- Baserriko produktuak erosi, prezio duin batean
 .- Ingurumena errespetatu
 .- Animaliak errespetatu.
 LH2. ZIKLOA: GURE HERRIKO DENDAK …(3garren eta 4garren maila)...
• Gai hau aztertzeko honako jarduerak edo ekimenak eraman ditugu aurrera:
 .- Laubide kaleko denda motak aztertu
 .- Gelan fitxak landu
• ONDORIOAK:
o Faltan botatzen dugu jostailu denda eta ludoteka bat eta bideo joku gela eguraldi txarra egiten duenerako
o Beharrezkoak diren denda txikiak (gauza bakarra saltzen dutenak) daude. Supermerkatuak ere (EROSKI).
 o Supermerkatuetara jende gehiago joaten denez, denda txiki batzuk itxi egin dira.
 o Denda asko daude eta nahiko dendak dauzkagu herri bertan erosketak egiteko
 o Produktuen kalitatea ona da.
 • Beraz, udalari hau proposatu nahi diogu:
 .- Ludoteka antolatzea, parkeren batean aterpea jartzea
 .- Jostailu, bideo-joku… denda edo gela prestatu edo jartzen bultzatu
 .- Gauzak berrerabiltzeko tailerrak sortu
 .- Jostailuen bilketa egin
 .- Bigarren eskuko dendak aktibatu
 .- Zakarrontzi gehiago jarri
• Gehiegizko kontsumoak Ingurumenean dituen eraginak ikusirik, horiek murriztu daitezen gu honako ekintzak egitera konprometitzen gara:
 .- Sobratzen zaigun janaria aprobetxatu (kongelatu, eraldatu…)
 .- Txikia gelditzen zaigun arropa eraldatu, saldu, txikiagoei eman, behartsuei eman…
 .- Denda txikiak mantentzeko eguneroko erosketak bertan egin eta tarteka supermerkatuetara joan. URBIL, BOULEVARD,…. Merkatal zentroetara ez joateko
 .- Ahal denean bildukirik gabeko produktuak erosi
 .- Erabilera anitza duten produktoak erosi
 .- Gutxiago kontsumitu
 .- gehiago berziklatu
 .- kontsumo arduratsua izatea
 .- zabor gutxiago sortu
 .- poltsak berrerabili
 .- Jostailuak pobreei eman
LH1. ZIKLOA: ZERTAN EGITEN DUGU LAN?...(1go eta 2garren maila)............ 
 • Aurten, gai hau aztertzeko jarduera/ekimen hauek egin ditugu:
 .- Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak
 .- Generoekin lanbideek zerikusia duten azterketa.
 .- Lanari eta eskubideei begiratu (jolasetik hasita)
 .- Natura zaindu; zaborren kudeaketa
 .- Garraio publikoa erabiltzeko beharra ikusi
 .- Etxetik eta eskolatik jostailuak, denak erabili eta hausnarketa egin
 .- Argazkiak, bideoak ikusi
 .- Fitxak burutu
 .- Laubideen azterketa
 • Gure aitona-amona garaian gehienek _2garren (3) _ sektorean lan egiten zuten. Gaur egun sektore nagusia _3garren (2garrena ere) _ da.
• Lan motak aztertu ditugunean gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak (ikusi ditugu/ez ditugu ikusi). Zertan?
 .- Lehen: emakumeak:..etxean (3).............gizonak:..etxetik kanpoko lanetan, lantegietan (1-2-3)........
 .- Orain: emakumeak:...2 eta 3 sektoretan (desberdinetan)....... gizonak:...lantegietan eta 2-3 sektoretan.....................
• Lantokien kokapenaren inguruan, gehienak (HERRIAN/UGan/UGtik kanpo) daude.
 • Gizonek eta emakumeek lanera joateko erabiltzen duten garraio motan hau ikusi dugu:
 .- Kotxea gehienetan. Autobusa eta trena askotan
 .- Aiton-amonak garraio publiko sarriagotan
 .- herri bertan bizi eta lan egin eta jendea lanera kotxez joan
 .- lanera kanpora doazenak ez dute konpartitzen asko kotxea. Eta arrazoia hau izan daiteke:................
 .- Lehen oinez egiten zen, aiton-amonak ohituta zeunden
 .- Oriango aita-amak kotxez ohitu dira, edota ordutegiari begira arazoak daude.
 • Lanean gizonek eta emakumeek aukera berdinak izan ditzaten, ideia batzuk ditugu: PROPOSAMENAK: .- Legeak aldatu, justuak izateko
 .- Denon pentsaera zuzena lortzeko urtearen poderioz ekintzak burutzen, ez bakarrik martxoaren 8aren inguruan
 .- Udalak emakume enprendedoreri (lanpostu inportanteenak) erreztasunak eman (errekonozimendua, goraipatzea)
 .- Emakumea bajan dagoenean (haurdunaldian) erreztasunak eman
 .- Aurre iritzirik ez izateko.
 .- Etxean dauden lanak ongi banatu, ez emakumearentzako “laguntza” bezala enfokatuz
• Eta gure aldetik, nesken eta mutilen arteko desberdintasunik egon ez dadin, konpromiso hauek hartuko ditugu:
 .- Norberaren nahia errespetatzea.
 .- Generoarekin loturarik ez egitea.
 .- Aurre iritziak puskatzen saiatu.
 .- Jostailu eta jolas guztiak denontzako direla kontutan hartuz, dena probatu eta gozatu
 .- Opariak egiterakoan aurreko guztia kontuan hartu
 .- Mugak ez jartzea.
 .- Atsedanaldian ere kontuan hartu

No hay comentarios:

Publicar un comentario