martes, 23 de septiembre de 2014

ERREKA EGUNEAN PARTE HARTU GENUEN

Kaixo!!!  Eskerrik asko Erreka Egunean parte-hartzeagatik.  Aurten 144 partaide izan gara  guztira eta 690 kg jaso ditugu. Erreka Eguna osasuntsu dagoenaren seinale!!!!  Ondo izan!!!  Udala.
UROLA IBAIAREN URAK GARBIAGOAK
Hamaikagarren urtez jarraian legazpiar asko etorri ziren.  Urte bat gehiago umeak eta helduak animatu ziren. Eguraldi onak lagundu zuen.  140 umek eta helduk katiuskak eta eskularruak jantzita ibaia eta bere ertzak garbitzen parte hartu genuen.  Besteak beste ontziak, beirak, burniak...... eta plastikozko kantitate pila bat ere atera genituen.  Sinestezina ematen du, baina oraindik jendak holako gauzak gure Urola ibaira botatzen ditu. Ehundaka kilo zabor jasota dago eta udaletxearen atzekaldean begibistan utzi zen, herriko kontzientzia pizteko.  Ekitaldi honi bukaera gozoa emateko Katagorri eta Lenburrekoek eskeinitako hamaiketako alai bat gozatu genuen.  Ekintza hau "Agencia Vasca del agua-Ura"ren diru-laguntzarekin egin ahal izan genuen. Eskerrik asko lagundu zuten guztioi!
Domingo Agirre eskola publikoaren ordezkariak hauexek izan ziren: 17 ikasle, 9 guraso eta bi irakasle. Urola ibaiaren hiru gune desberdinetan aritu ginen lau taldeetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario