Legazpiko udalak kale Nagusia oinezkoentzat egin nahi
du. Herritaren guztien iritzia jaso nahian, eskolako ikasleena ere kontutan
hartu nahi du. Horretarako eskolako
laugarren mailako umeekin (bat aukeratzekotan) saio bat burutu zen Galemysen
teknikarien laguntzarekin. Bi gela batera elkartu ziren, 32 ikasle eta bi
irakasle guztira elkartuz. Saio horren dinamika honela izan zen: URRIAK 7, 14:15-15:15tan LH4garren mailako gela batean
elkartu, kañoia eta pantaila handi bat erabili zuten PPT aurkezpen txiki bat
jarri zuten. Gero 4 arlo nagusi
aukeratu ziren lanketa egiteko: -Lagunekin
zaudenean, -Guraso/helduekin zaudenean, -Eguraldi ona egiten duenean, -Eguraldi
txarra egiten duenean, Arlo bakoitza
lantzeko denbora jakin bat izan zuten (10min) eta bakoitzean honakoa galdetu
zuten: Zer egin nahiko zenuke egoera
hauetariko bakoitzean kale nagusian? Zer beharko zenuke horretarako? Arlo bakoitza lantzeko folio handi edo
kartulina handi bat izan zuten, arloari dagokion izenburua jarrita zuela, eta
bertan idatzi zituzten ateratzen ziren ideia guztiak. Ikasleak oso gustura aritu ziren eta gogotsu
parte hartu zuten idei asko botatzen.
Bai gure
eskolan, bai Olazabal institutoan, bai ikastolan sortutako ideiak datorren
urrian 30ean, herriko foro batean kaleratuko dira. Asmoa dago, bertan lh-4garren mailako ikasle
ordezkari batzuk egotea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario