lunes, 27 de octubre de 2014

Kontsumo tailerrak

Urriak 20tik 24 bitarte, lehen hezkuntzako maila guztiko ikasleek kontsumo tailer formakuntza jaso zuten. Ondorengo gaiak landu zituzten: SUPER, JOLASA, ONTZIAK, FRUTA ETA BARAZKIAK, PRODUKTU SEGURUAK, LITXARRERIAK, BIDEOJOKOAK, TEKNOLOGIA BERRIAK. Horretarako Kontsumobide enpresako hiru monitore etorri ziren, eta laborategian, plastika gelan eta musika gelan aritu ziren lanean. Saio batzuetan gelarako materiala sortu zuten (oka jolas bat...). Landu zuten gaiekiko sentsibilizazioa jaso zuten.  Ikasleak gustora eta motibatutak ibili ziren. Bi urtean behin egiten den ekintza denez, bi ikasturte barru berriro izatea espero dugu, egin dugun balorazioa positiboa izan bait da.  Jarraian argazki batzuk ikusteko aukera duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario