lunes, 16 de enero de 2012

BASHERRIAK

Nor dira?

Basherri taldeak Blog bat sortu dute, eta Gipuzkoan barazki eta bestelako elikagaien auto-hornikuntzarako sortutako  Talde eta Kooperatiba ezberdinek osatutako kolektiboa, herri desbernetako talde bakoitza eta guztien informazioa eta berriak Blog Kolektibo batean bilduta daude. Bertan sortzen diren mezu eta informazio guztiak basherri taldeetatik ateratzen dira.
Basherri taldearekin lotutako hainbat informazioa
.- ALTXAPORRU BASHERRI taldearen blogaren esteka jartzen dut  kuxkuxeatzea animatu zaitezten.  Prentsan ateratako bi iragarki ere erantsi ditut, bat Gipuzkoako basherri  taldeen informazioarekin eta bestea, KAIXO (Urretxuko udal aldizkarian) Altxaporru  basherri taldearen aurkezpenarekinBukatzeko eta basherri talde huek Gipuzkoako EHNE eta biolurren babesa  dutela ikusteko, BASHERRI MUGIMENDUEN “Ongi etorri dokumentua” zintzilikatu dizuetInteresgarria izango duzuelakoan, Josune Macaya-UGGASAko teknikaria.

.- Gipuzkoako basherri  taldeen informazioa Diario Vasko aldizkarian: http://moodle3.hezkuntza.net/file.php/397/moddata/forum/2419/17086/De_la_huerta_directo_a_casa_diariovasco_com.mht


Basherri taldearen blog horren bitartez basherri taldeen arteko elkar-ezagutza bultzatu nahi dute, elkarren berri izan eta ekimen bateratuak egiteko aukerak baliatuz. Baserritar eta hartzaileen arteko harreman zuzeneko edozein talde edo kooperatibentzat topagune izan nahi duen gunea da, baita ere.
Bestetik, tokiko baserritarrengandik ZUZENEAN barazki edo beste edozein produktu Basherrien bidez eskuratzeko interesa duen edonorentzat ERREFERENTZI izan nahi duen tokia da: berriak, ekimenak, auzolan deialdiak, formazio ikastaro eta tailerrak, topaketak, etabarren berri emanez, eta erabilgarria izan daitekeen bestelako informazioa eta dokumentazioaren gordailu izanez.
Ekimen hauetako batetan parte hartu nahi baduzu (baserritar edo hartzaile bezala), MAPA baten bitartez grafikoki eta modu errazean Gipuzkoan dituzten basherri talde ezberdinen kokapena, oinarrizko datuak eta kontaktuak  lortu ditzakezu.  Edo bestela, beraiekin harremanetan jarri eta zure inguruan dituzun aukera guztien berri emango dizuete.
Gainera, talde bakoitzari buruzko albisteak, agenda… etabar… topatuko dituzu, talde bakoitzeko bertako kideek eguneratuta!!
Blog honen kudeatzaileekin harremanetan jartzeko edo basherri talde batetan parte hartzeko:
Basherri Blogaren Kontaktua:
http://basherri.wordpress.com/nor-gara/basherriak@gmail.com










http://www.altxaporrutaldea.blogspot.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario