lunes, 17 de marzo de 2014

Gaztagintzara - Erreizabal - hirugarren maila



GAZTAGINTZA – Erreizabal baserria – hirugarren maila
Non: Telleriarte auzoa, 37. Legazpi (Gipuzkoa) - Arantza Segurola
Iharduera: Idiazabalgo gazta egin eta baserriko animaliak (ardiak) ikustea.
Adina: 9 urte - Iraupena: 3 ordu
JUSTIFIKAZIOA
Artzainak izan ziren lurralde hauetako lehenengo biztanleak; beraiek eraldatu zuten gaur egun baserritarrek modelatzen jarraitzen duten paisaia, eta seguruenik beraiek gatzatuko zuten lehendabizi ahuntz eta ardi esnea, gazta egiteko lehenengo pausua emanez. Orain gazta egiten zuek ikasi ahal izango duzue Idiazabal gazta egiten duten bi baserrietako batean. Eta prentsatzen utziko baduzue ere, bi-hiru hilabeteren ostean dastatu egin ahal izango duzue. Baina gainera ardiak ikusiko dituzue, eta agian biberoia eman ahal izango diezue arkumeei, eta bideo, multimedia eta interpretazio museo txiki batean, naturari hain estuki lotuta dagoen lanbide hau ezagutu ahal izango duzue.
Baserrira joan baino lehen; “NATUR ESKOLA BIZIA”-k prestutako fitxa geletan landu zuten.

HELBURUAK:

  • Ikasleen heziketa globala bultzatzea.
  • Naturarekiko sentikortasuna bultzatzea

  • Ikasleak baserri mundura gerturatu eta bertako lana ezagutaraztea.

  • Ekoizten dituzten produktuen jatorriaz jabetzea.

  • Bertako (baserriko) produktuen-elikagaien garrantzia baloratzea.

  • Ekoizten dituzten produktuen elaborazio prozesuaz jabetzea

  • Elikadura jasangarriaren garrantziaz jabetzea

EKINTZA

  • Ekoizpen honi buruzko lanketa egin gelan joan aurretik

  • Gazta egiten parte hartu Erreizabal baserrian. Esperientzia izan ondorengo lanketa berria gelan.
DENBORALIZAZIOA- Garaia: Bigarren hiruhilabetea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario